9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

611/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzen duena, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzen duena.

Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofiziala Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatu zen, 20. zenbakiarekin, Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 420/2006 Ebazpenaren bidez.

2018ko urriaren 22an, Ana Gurbindo Gortari andreak eskatu zuen aipatu elkargoaren Estatutuetako aldaketa inskriba zedila.

Aldaketa gehiengo osoz onetsi zen, 2018ko urriaren 15ean egin batzar nagusi berezian, Elkargoko idazkaritzak elkargoko buruaren ikus-onespenarekin emandako ziurtagirian frogatzen den moduan.

Gainera, honako hauetan ezarritako baldintzak betetzen dira: Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea, hura garatzen duen Erregelamendua, abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuak onetsia, eta Zerbitzuen jardueretan libreki hasi eta aritzeari buruzko Legearekin bat etortzeko zenbait lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzea. Haren testua ondoko eranskinean jaso da.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko urriaren 31n.–Edurne Eginoa Antxo, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia.

Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1813893