2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu bereziak Udalaren Ur Batzordearen 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2018ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, kreditu bereziei buruzko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2018ko aurrekontuan; guztira, 757.349,76 euro dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2018ko azaroaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2018ko urriaren 29an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Udalaren 2018ko aurrekontu arrunteko kreditu bereziei buruzko espedientea, guztira 757.349,76 euro egiten duena, behin betiko onetsirik gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehigarri horien iragarkia, kapituluka laburturik:
Gastuen goititzea:
B) Kapital eragiketak:
6.–Inbertsio errealak: 757.349,76 euro.
Gastu goitituak, guztira: 757.349,76 euro.
Diru-sarreren goititzea:
B) Kapital eragiketak:
7.–Kapital-transferentziak: 413.518,87 euro.
8.–Finantza-aktiboen gorabeherak: 343.830,89 euro.
Diru-sarrera goitituak, guztira: 757.349,76 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2018ko abenduaren 13an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1815158