2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza.
Hasierako onespena
Santsolgo Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Santsolen, 2018ko abenduaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1815151