2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Azkoiengo Udalaren eta Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren plantilla organikoa, 2018ko abenduaren 31koa, eta 2019ko lan publikoaren eskaintza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1815164