9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Tarifak eguneratzean ordenantzaren eranskinean egindako
6. aldaketa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskineko 6. aldaketa, Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta aplikatzekoak diren eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean ordenantza horren aldaketaren behin betiko onespena.

Miranda Argan, 2018ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1815146