2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Xehetasun-azterketa 6+8 unitateko 8. lurzatian.
Hasierako onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko abenduaren 12ko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen lerrokadurei eta bolumenen arauketari buruzko xehetasun-azterketa Mendabiako Udal Planeko 6+8 unitateko 8. lurzatian, Delia Zalduendo Suberviola andreak sustatua (2018/1404 S.E.).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Mendabian, 2018ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1815123