9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Udal ordenantza, euskararen erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Udalak, 2018ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Lizoain-Arriasgoiti ibarreko udal eremuko euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza, helburu dituena zerbitzua euskaraz ematea, euskara normalizatzea eta haren erabilera sustatzea, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.4 eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, aho batez, honako hau

ERABAKI DU:

1. Onestea Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, ordenantza hori behin betiko onetsitzat joko da.

Lizoainen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1815267