9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2019ko zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2019ko ekitaldirako onetsitako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1815160