9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

12/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2018. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren hamabigarren aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1816059