9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Bulegoen lan egutegia eta egun baliogabeak 2019rako

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Leitzako Udalbatzak honako akordioa hau hartu duela 2018ko abenduaren 26an:

Ikusirik 312/2018 Ebazpena, ekainaren 19koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarra duen legediak emandako eskumenen indarrez,

ERABAKI DU:

1.–Honako egun hauek jaiegun izango dira eta haietan itxita egongo dira udal bulegoak:

–Ilbeltzaren1a: Urteberri eguna.

–Ilbeltzaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Ilbeltzaren 28a: Inauterietako astelehena. Herriko festa.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 12a, 13a eta 14a: herriko festak.

–Abuztuaren 15a eta 16a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, urteko larunbat guztiak ez dira lanegunak izanen.

Leitzan, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1816057