9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkatearen eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatearen 2018ko abenduaren 20ko 77/2018 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Mikel Lasarte Arangoaren esku utzi du heldu den 2019ko ilbeltzaren 2an Udaletxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Larraunen, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1900021