2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2018ko ekitaldiko plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, plantillan onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Esteribarren, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1814991