9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

955/2018 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, nazioarteko mugikortasunerako doktoratu aurreko laguntzen 2018ko deialdia ebazten duena.

Unibertsitateen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, nazioarteko mugikortasunerako doktoratu aurreko laguntzen programaren espedientearekin zerikusia duten inguruabarrak azaltzeko. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 9an emandako 534/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen laguntza horietarako 2018ko deialdia (2018ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa).

Balorazio Batzordea azaroaren 9an eratu zen, eta oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, laguntzak eman eta ukatzeko behin-behineko zerrenda onetsi zuen aho batez, bilkurako aktan jasotzen den bezala. Behin-behineko zerrenda horien jendaurreko epea iraganik, batzordeak, azaroaren 27ko bilkuran, zerrendei eragiten dieten beste inguruabarrei buruzko iritzia eman zuen, eta laguntzak eman eta ukatzeko behin betiko proposamena egin zuen. Hurrengo tramitea eman eta ukatu diren laguntzen ebazpena onestea da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan harturik Balorazio Batzordearen erabaki lotesleak, bilkuretako aktetan ageri direnak, eta kontuan harturik, halaber, Unibertsitateen Atalak egin duen txostena,

EBATZI DUT:

1. I.A eranskinean agertzen diren pertsonei atzerrian egonaldi laburrak egiteko laguntzak ematea. Egonaldien iraupena eta laguntza bakoitzaren zenbatekoa eranskin horretan azaltzen dira.

2. I.B eranskinean ageri diren pertsonei atzerrian dauden zentroetara aldi baterako lekualdatzeak egiteko laguntzak ematea. Egonaldien iraupena eta laguntza bakoitzaren zenbatekoa eranskin horretan azaltzen dira.

3. Laguntza ukatzea II.A eta II.B eranskinetan ageri diren pertsonei, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik, deialdiaren 9. oinarriarekin bat.

4. Laguntza ukatzea III. eranskinean ageri den pertsonari, baldintzak ez betetzeagatik.

5. IV. eranskinean jasotako eskaera artxibatzea, interesdunak bere eskaeran atzera egin duelako.

6. Interesdunek behin-behineko zerrenden jendaurreko epean egindako alegazioei erantzuna ematea, V. eranskinean azaltzen den moduan.

7. Urte anitzeko 131.068 euroko gastua ezartzea, 2018. eta 2019. urteetako aurrekontuko “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40005235). Gastua honela banatuko da:

AURREKONTUA

2018

AURREKONTUA

2019

GUZTIRA

Egonaldi laburretarako laguntzak

58.876

58.876

Aldi baterako lekualdatzeetarako laguntzak

54.144

18.048

72.192

113.020

18.048

131.068

8. Beheko taulan zerrendatutako entitate laguntzaileei 113.020 euro ordaintzeko agindua ematea, haietan inskribatuta dauden ikertzaileentzako laguntzen lehen ordainketa gisa. 2018ko aurrekontuko “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidaren kargura eginen da ordainketa (kontabilitateko espedientea: 40005235), honako datu hauekin bat:

ENTITATEA

IFZ

ZENBATEKOA
(eurotan)

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

Q3150012G

39.187,50

NAFARROAKO UNIBERTSITATEA

R3168001J

73.832,50

ABONUAK, GUZTIRA

113.020,00

VI. eranskinean azaltzen da diru kopuru horietatik diruz lagundutako proiektu bakoitzean ikertzaileei zenbat eman behar dieten entitate laguntzaileek.

9. Ebazpena eta eranskinak igortzea Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateen Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta laguntzen Balorazio Batzordeko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

10. Ebazpen hau laguntzak kudeatzeko ardura duten unibertsitateei igortzea, bakoitzari dagozkion eranskinekin batera.

11. Ebazpen hau eskatzaile guztiei banan-banan jakinaraztea, baita dagozkien eranskinak ere.

12. Ebazpena eta I.A, I.B, II.A eta II.B eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta http://www.pnte.navarra.es/ web-orrian argitaratzeko agindua ematea.

13. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko abenduaren 19an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

I.A ERANSKINA

Egonaldi laburretarako laguntzak

Onartutako eskaerak, unibertsitatez unibertsitate

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. IFZ: Q3150012G

NANa

DESTINOKO ZENTROA

LAGUNTZA

GUZTIRA 2018

Egonaldia

Bidaia

Asegurua

Hasteko
eguna

Bukatzeko eguna

Egunak

Y3686039G

Université de Caen Normandie

1.544

0

300

2018/10/01

2018/12/31

90

1.844

72808761F

Instituto Tecnológico y de Energías Renovables

2.720

600

300

2018/12/03

2019/02/08

68

3.620

25198383C

Gdansk University of Technology

1.346

600

300

2018/11/10

2018/12/22

43

2.246

44645632X

Riken Center for Sustainable Resource Science

4.275

1.000

300

2018/12/27

2019/03/27

90

5.575

44645730Q

Centro Andaluz de Biología Molecular y Medicina Regenerativa

1.350

150

300

2018/09/14

2018/12/15

90

1.800

44647064Q

Universidade Federal do Rio Grande de Sul

3.393

1.000

300

2018/10/17

2019/01/18

90

4.693

72810515J

United States Department of Agriculture

2.159

1.000

300

2018/09/24

2018/11/16

53

3.459

72809474F

University of Wisconsin-Madison

1.996

0

300

2018/04/27

2018/06/15

49

2.296

GUZTIRA, NUP

18.783

4.350

2.400

25.533

Nafarroako Unibertsitatea IFZ: R3168001J

NANa

DESTINOKO ZENTROA

LAGUNTZA

GUZTIRA 2018

Egonaldia

Bidaia

Asegurua

Hasteko
eguna

Bukatzeko eguna

Egunak

78881863M

University of Lausanne

4.172

600

300

2018/12/17

2019/03/17

90

5.072

73027572L

Oviedoko Unibertsitatea

2.160

200

300

2018/10/08

2018/11/30

54

2.660

72523069K

University of South-Eastern Norway

4.865

1.000

300

2018/12/19

2019/03/25

90

6.165

16609401C

Helmholtz Zentrum München

2.551

600

300

2018/12/17

2019/02/17

63

3.451

46068551B

University College Dublin

2.986

300

300

2018/09/17

2018/12/16

90

3.586

71899939F

Trinity College Dublin

2.986

197

90

2018/02/01

2018/05/01

90

3.273

78985438B

Institut de Recherche sur les Phénomènes Hors Équilibre

4.094

300

300

2018/09/17

2018/12/19

90

4.694

16622471A

Università Ca’Foscari

3.542

600

300

2018/12/10

2019/02/24

81

4.442

GUZTIRA, NU

27.356

3.797

2.190

33.343

I.B ERANSKINA

Aldi baterako lekualdatzeetarako laguntzak

Onartutako eskaerak, unibertsitatez unibertsitate

Nafarroako Unibertsitate Publikoa IFZ: Q3150012G

NANa

DESTINOKO ZENTROA

LAGUNTZA

Egonaldia

Bidaia

Asegurua

Hasteko
eguna

Bukatzeko eguna

Egunak

2018

2019

Guztira

72810438M

Universidade de Lisboa

4.418

300

300

2018/11/26

2019/04/12

121

3.763,50

1.254,50

5.018

72814057J

University of Helsinki

4.535

600

300

2018/09/10

2019/01/10

120

4.076,25

1.358,75

5.435

70820986F

Oxford University

6.853

600

300

2018/12/10

2019/04/28

139

5.814,75

1.938,25

7.753

GUZTIRA, NUP

15.806

1.500

900

13.654,50

4.551,50

18.206

Nafarroako Unibertsitatea IFZ: R3168001J

NANa

DESTINOKO ZENTROA

LAGUNTZA

Egonaldia

Bidaia

Asegurua

Hasteko
eguna

Bukatzeko eguna

Egunak

2018

2019

Guztira

73116471T

Columbia University

4.888

1.000

300

2018/03/30

2018/08/02

120

4.641,00

1.547,00

6.188

72820383Z

(KCL) King´s College London

9.023

600

300

2018/12/28

2019/06/28

183

7.442,25

2.480,75

9.923

72823805D

University of Reading

9.023

600

300

2018/12/28

2019/06/28

183

7.442,25

2.480,75

9.923

72473304M

Politecnico di Torino

8.483

600

300

2018/12/17

2019/07/05

194

7.037,25

2.345,75

9.383

AA4439914

University of Notre Dame

4.970

1.000

300

2018/09/01

2018/12/31

122

4.702,50

1.567,50

6.270

Y4256945G

University of Notre Dame

10.999

1.000

300

2018/01/15

2019/01/14

270

9.224,25

3.074,75

12.299

GUZTIRA, NU

47.386

4.800

1.800

40.489,50

13.496,50

53.986

II.A ERANSKINA

Egonaldi laburretarako laguntzak

Ukatutako eskaerak

NANa

JATORRIKO ZENTROA

DESTINOKO ZENTROA

EGUNAK

ARRAZOIA

77180419D

Nafarroako Unibertsitatea

Matej Bel University

90

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

72528090M

Nafarroako Unibertsitatea

Institute Catholique de París / Allliance Française

37

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

Y0327177Q

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Kansai University

71

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

72819581V

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

National University of Ireland

90

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

47686475T

Nafarroako Unibertsitatea

Institut d’Estudis Aranesi

45

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

16625298R

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Bartzelonako Unibertsitatea

90

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

II.B ERANSKINA

Aldi baterako lekualdatzeetarako laguntzak

Ukatutako eskaerak

NANa

JATORRIZKO ZENTROA

DESTINOKO ZENTROA

EGUNAK

ARRAZOIA

Y0059473D

Nafarroako Unibertsitatea

McGill University

119

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

73120873D

Nafarroako Unibertsitatea

University of Notre Dame

148

Ukatutako eskaera, aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik

Iragarkiaren kodea: F1815836