2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Oltza Zendeako Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoa, 2019-2020 aldirako. Onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoa, 2019-2020 aldirako.
Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.
Oltza Zendean, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1900022