9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kirol eremuen eta pilotalekuen ordenantza. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Kirol eremuen eta pilotalekuen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1815134