2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak abenduaren 17ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontu orokorra eta hura gauzatzeko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, bizilagunei eta interesdunei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun balioduneko epean, herritar orok aukera izan dezan hura aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko.
Beintza-Labaienen, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1900037