2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Arakilen, 2018ko abenduaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.
Iragarkiaren kodea: L1815065