9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3056/2018 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 20ko 1425E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak; deialdia 2017ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29koan.

Abuztuaren 21eko 1517E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31koan.

Urriaren 13ko 1839E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 26koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (22 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 1ekoan.

Proposatutako izangaien artean, Fernando Cristóbal Andreu jaunak ez zuen aurkeztu deialdiaren 8.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa, eta jakinarazi zuen uko egiten ziola Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku izateko izendapenari.

Gainerako izangaiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten, eta egiaztatu da hartan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraian adierazten direnak funtzionario izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen lanpostuan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura: Itziar Prat Cabodevilla andrea, desgaitasunen bat duten pertsonen txandakoa, eta Eva Arana Alonso, Marta Díaz Noain, Miren Elizari Roncal, Martha Esparza Cáceres, Mina Galán Martínez-Losa, Laura García Avis, Cristina Glaría Ibarra, Marta Grau Suárez-Varela, Nekane Juanicotena Gomollón, Blanca Martínez Monreal, Ángela Navarro Beltrán, David Navarro González, Patricia Palacio Cuenca, María Flora Sanz de Galdeano Sanz de Galdeano, Irune Tubía Barbería, Maite Urtasun Larrat eta María Gertrudis Varo Moriana jaun-andreak, txanda irekikoak; eta Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen lanpostuan aritzeko, berriz, José Miguel Aranda Latorre, Jaione Azcárate Lerga eta Irene López de Goicoechea Olloquiegui jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuak:

Itziar Prat Cabodevilla andreari, plantilla organikoan 69396 zenbakia duen lanpostua, Zizur-Etxabakoizko OOLTari atxikia.

Eva Arana Alonso andreari, plantilla organikoan 60276 zenbakia duen lanpostua, Izabako OOLTari atxikia.

Marta Díaz Noain andreari, plantilla organikoan 69848 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako OOLTari atxikia.

Miren Elizari Roncal andreari, plantilla organikoan 60532 zenbakia duen lanpostua, Izabako OOLTari atxikia.

Martha Esparza Cáceres andreari, plantilla organikoan 65202 zenbakia duen lanpostua, Tutera Ekialdeko OOLTari atxikia.

Mina Galán Martínez-Losa andreari, plantilla organikoan 66361 zenbakia duen lanpostua, Valtierra-Cadreitako OOLTari atxikia.

Laura García Avis andreari, plantilla organikoan 60558 zenbakia duen lanpostua, Lesakako OOLTari atxikia.

Cristina Glaría Ibarra andreari, plantilla organikoan 60620 zenbakia duen lanpostua, Zarrakazteluko OOLTari atxikia.

Marta Grau Suárez-Varela andreari, plantilla organikoan 63541 zenbakia duen lanpostua, San Adriango OOLTari atxikia.

Nekane Juanicotena Gomollón andreari, plantilla organikoan 60339 zenbakia duen lanpostua, Lesakako OOLTari atxikia.

Blanca Martínez Monreal andreari, plantilla organikoan 60461 zenbakia duen lanpostua, Izabako OOLTari atxikia.

Ángela Navarro Beltrán andreari, plantilla organikoan 65468 zenbakia duen lanpostua, Valtierra-Cadreitako OOLTari atxikia.

David Navarro González jaunari, plantilla organikoan 60693 zenbakia duen lanpostua, Zaraitzuko OOLTari atxikia.

Patricia Palacio Cuenca andreari, plantilla organikoan 66293 zenbakia duen lanpostua, Azkoiengo OOLTari atxikia.

María Flora Sanz de Galdeano Sanz de Galdeano andreari, plantilla organikoan 62953 zenbakia duen lanpostua, San Adriango OOLTari atxikia.

Irune Tubía Barbería andreari, plantilla organikoan 65818 zenbakia duen lanpostua, Elizondoko OOLTari atxikia.

Maite Urtasun Larrat andreari, plantilla organikoan 60622 zenbakia duen lanpostua, Elizondoko OOLTari atxikia.

María Gertrudis Varo Moriana andreari, plantilla organikoan 70710 zenbakia duen lanpostua, Tutera Mendebaldeko OOLTari atxikia.

Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuak:

José Miguel Aranda Latorre jaunari, plantilla organikoan 69278 zenbakia duen lanpostua, Antzin-Ameskoako OOLTari atxikia.

Jaione Azcárate Lerga andreari, plantilla organikoan 69120 zenbakia duen lanpostua, Elizondoko OOLTari atxikia.

Irene López de Goicoechea Olloquiegui andreari, plantilla organikoan 69141 zenbakia duen lanpostua, Lesakako OOLTari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko buruzko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2018ko abenduaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1816080