89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

105E/2019 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateentzako dirulaguntza deialdia onesten duena 2019. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 445671.

Gobernuak 2018ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana (2018-2020) onetsi zen.

Plan horren helburu estrategikoetako bat da Nafarroako Gobernuaren eta Toki Administrazioen arteko koordinazioa eta parte-hartze aktiboa hobetzea Nafarroako merkataritzaren sustapenaren eta udalerrietako erreferentziazko merkataritza gune hiritarren hirigintza eta merkataritza egokitzapenaren alorretan, bai eta tokiko merkataritza sustatzeko merkataritza ekipamendu publikoak sortzeko eta egokitzeko lanean ere.

Zehazki, 1.2 jarduketa ildoak, “Hirigintza eta merkataritza egokitzapena” izenekoak, gure udalerrietako hiri espazioen eta merkataritza guneen merkataritza funtzionaltasuna hobetzeko beharrezkoak diren alderdiak azpimarratzen ditu.

Dirulaguntzen deialdi honetan jarduketa ildo horretan finkatutako bi neurri lantzen dira, honako hauek zehazki: 1.2.2 “Hiri espazioak merkataritza jardueretarako egokitzea” eta 1.2.3 “Merkataritza ekipamendu publikoak sortzea eta egokitzea”. Xedea da merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak eginda dauzkaten toki entitateek beroriek aurrera eraman ahal izatea, hiriguneetako merkataritza guneak edertzeko eta egokitzeko, eta hobetzeko neurriak eginez, eta behar diren inbertsioak egitea, hurbileko txikizkako merkataritza espazioen funtzionaltasuna eta estetika hobetzeko eta udal azoken funtzionaltasuna hobetzeko eta horiek osoki zaharberritzeko.

Horregatik guztiagatik, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen deialdi hau antolatu du, Nafarroako toki entitateek merkataritza guneak prestatzeko eta egokitzeko jarduketak egin ditzaten.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdia norgehiagoka ebatziko da, aurrekontuan behar adina diru dagoen bitartean. Diruz lagungarria den kontzeptu mota bakoitzerako baremo jakin bat finkatuko da, eta horrek zehaztuko du dirulaguntzak emateko lehentasun ordena.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki entitateentzako dirulaguntza deialdi bat onestea 2019. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egiteko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 100.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretako hurrengo partidaren kargura finantzatuko da: 830001 83130 7609 432100 Toki entitateentzako dirulaguntzak, merkataritza biziberritzeko (HTMBP. M122).

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 22an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

2019. urtean merkataritza biziberritzeko jarduketak egiteko,
toki entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauek xede dute toki entitateek honako arlo hauetan egiten dituzten jarduketetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea: txikizkako merkataritza-jarduera daukaten hiri-espazioak prestatu eta egokitzea eta udal azoken ekipamendu publiko komertzialak berritu eta hobetzea.

Deialdiaren helburua eta interes publikoa da hiriko txikizkako merkataritza hurbila garatzen duen ingurune urbanistikoa hobetzea, toki entitateek hiriguneetako merkataritza biziberritzea susta dezaten.

2. oinarria.– Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honek eragindako konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 100.000 eurokoa da, honela banatuta, diruz lagungarriak diren kontzeptuen eta jarduketa moten arabera:

PROIEKTU DIRUZ LAGUNGARRIAK

ZENBATEKOA

A)

Udal azokak modernizatzea

30.000

B)

Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea

1. Seinaleztapen komertziala

25.000

2. Hiriko merkataritza-ardatzetako lokalak egokitzea

3. Merkataritza guneetako hiri altzariak

C)

Azoka ibiltarietarako guneak egokitzea

15.000

D)

Udalaren jabetzako lokalak egokitzea, 2.500 biztanletik beherako udalerrietan

30.000

KREDITUA, GUZTIRA

100.000

A, B, C eta D proiektuei dagozkien dirulaguntzak esleitu ondoren proiektu horietako bakoitzera hasiera batean bideratutako kredituaren zati bat erabilgarri gelditzen bada, gainerako kontzeptuetan, aurrekontu zuzkidurarik ez zegoelako, erantzun gabe gelditu diren espedienteetarako erabiliko dira soberakin horiek, beharrezko izanez gero, honako ordena honi jarraikiz: D, C, B eta A.

3. oinarria.–Entitate onuradunak eta betebehar espezifikoak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen diren udalek eta gainerako toki entitateek, betiere, honako betebehar hauek betetzen badituzte:

a) Jarduketak eginen diren instalazioen, higiezinen edo espazioen titular izatea.

b) Eskatzailea ez bada jarduketak eginen diren instalazio, higiezin edo espazioen titularra, egiaztatu beharko du horiek erabiltzen ahal dituela 7 urtez, gutxienez, eskaera aurkezten den egunetik aurrera. Edonola ere, instalazio, higiezin edo espazio horien titulartasuna publikoa izanen da eta udal mugartean egonen dira.

Biztanleen kopurua zehaztea beharrezkoa bada deialdi honetako edozein ataletan ezarritakoa bideratzeko, Nafarroako kontzejuetako populazio zifra ofizialak deklaratzeko Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emandako foru agindua erabiliko da, zehazki, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duena.

4. oinarria.–Diruz lagungarriak diren jarduketa, proiektuak eta inbertsioak gauzatzeko epea, eta baldintzak.

1. Jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea.

Diruz lagungarriak izanen dira 2018ko azaroaren 6tik 2019ko azaroaren 5era arte, biak barne, egiten eta fakturatzen diren gastuak eta inbertsioak, jarduketak justifikatzeko epea bukatu aurretik ordaindu direnak. Ondorio horietarako, fakturan jasota dagoen eguna joko da gastua edo inbertsioa egin den eguntzat.

Diruz lagungarriak diren jarduketen ordainagiriek 2018ko azaroaren 6tik 2019ko azaroaren 5era artekoak izan beharko dute, biak barne.

2. Inbertsio proiektu diruz lagungarriak.

Txikikazko merkataritza garatzen diren espazio publikoak eta azpiegiturak hobetu nahi dituzten inbertsioak diruz lagungarriak izanen dira, baita bertara sartzeko eta mugikortasuna hobetzeko egiten direnak ere. Horrela txikizkako merkataritza garatzen den inguruaren kalitatea hobetu nahi da, erakargarriago eta lehiakorrago bihurtuz, eta hiriaren inguruko merkataritza eskaintzarekin lehiatzen den aukera baliagarria izan dadin nahi da.

Honako hauek dira proiektu diruz lagungarriak:

A) Udal azokak modernizatzea.

Gisa honetako inbertsioak dira diruz lagungarriak:

–Eraikina eta instalazioak egokitzea: egiturazko elementuak, estalkiak edo barreneko eta/edo kanpoko fatxadak konpontzea osoko irudi homogeneoa lortzeko asmoz, sarbideak egokitzea, zoru irristagaitza instalatzea eta argitze-sistema berria, erakusten diren produktuekin bat datorrena eta efizientzia energetikoarekin bateragarria.

–Eraikinetan instalazio orokorrak jartzea, hala nola: aire egokitua, suteen kontrako ekipoak, kontsignak, argiztatze sistemak, komunak, telekomunikazioak, ekipamendu teknologikoa, etab.

–Azokako instalazioetan eta saltokietan efizientzia energetikoa hobetzeko eta energia aurrezteko jarduketak.

–Merkataritza guneetan kanpoko eta barneko seinaleztapena jartzea, bai eta horretarako behar diren euskarriak ere.

B) Hiri barneko merkataritzako guneak hobetu eta egokitzea.

Gisa honetako inbertsioak dira diruz lagungarriak:

1.–Biziguneetako hiri-bilbean dauden merkataritza-eremuetako seinalizazio komertziala jarri eta berritzea.

Lehen edo bigarren mailako merkataritza ardatzetan edo merkataritza-dentsitate esanguratsua duten merkataritza espazioetan seinaleztapen komertziala jartzea onartuko da, baita horietara sartzeko seinaleztapena ere.

Ez da diruz lagungarria izanen industrialdeetako, zerbitzu poligonoetako edo hirugarren sektorerako erabiltzen den poligonoetako merkataritza seinaleztapena, nahiz eta bertan txikizkako merkataritzako jarduerak egin.

2.–Jarduerarik ez duten merkataritza lokalak egokitzea.

Jarduera ekonomikorik ez duten merkataritza lokaletan paramentu bertikal ez iraunkorrak edo antzekoak jartzea edo esku-hartze estetikoak egitea onartuko da, helburua bada lehen edo bigarren mailako merkataritza ardatzetako hiri paisaia eta estetika hobetzea, modu horretan kalearen irudia hobetzeko eta lokal horiek berriz jarduera eduki dezaten errazteko.

3.–Hiri altzariak eta argiztapena modernizatzeko eta hornitzeko inbertsioak eta antzeko beste inbertsio batzuk, toki entitateko merkataritza guneek irudi bateratu eta erakargarri bat emateko xedez egindakoak, hurbileko merkataritza jarduera sustatze aldera.

4.–Aktibo hauek berriz jartzea edo jartzea ez da diruz lagungarria izanen:

–Haur jolasak.

–Paperontziak.

–Parterreak edo lorategiak.

–Aparkalekuak.

–Merkataritza ardatzak oinezkoendako gune bihurtzea.

C) Hiriguneetan merkataritza ibiltarirako dauden eremuak egokitzea.

Gisa honetako inbertsioak dira diruz lagungarriak:

–Jarduera hori garatzeko eremua egokitzea.

–Merkataritza-jarduera horri zerbitzua emateko ekipamendua eta azpiegiturak: olanak, egiturak edo antzekoak.

D) Udalaren jabetzako lokalak egokitzea.

Diruz lagungarritzat joko dira saltegi bat abian jartzeko inbertsioak, edo Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen eta CEIN SLk kudeatzen duen landa-merkataritzaren negozio-ereduaren araberako jarduera ekonomiko bat ezartzeko inbertsioak, zeinaren informazioa eskuragarri baitago Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzu-katalogoko dagokion fitxan (http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16756/Subvenciones-a-entidades-locales-para-actuaciones-de-revitalizacion-comercial-durante-2019), aurrerantzean, laguntzaren fitxa.

3. Jarduketa diruz lagungarriek bete beharrekoak:

3.1. Jarduketa guztiek bete behar dute Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko Foru Legeak ezartzen duena.

3.2. Horretaz gain, B) inbertsio proiektuek (hiri barneko merkataritzako guneak hobetu eta egokitzea), berariazko baldintza batzuk bete behar dituzte:

–Jarduketa horiek diruz lagungarriak izateko, toki entitateko merkataritza dentsitate handieneko eremuetan gauzatu beharko dira, hirigunearen barrenean betiere, eta toki entitateak 25 saltoki eduki beharko ditu gutxienez.

Horren ondorioetarako, saltokitzat hartuko dira txikizkako merkataritza-jardueretan aritzen diren establezimenduak, eskaera aurkezteko egunean alta emanda badaude 641. taldetik 659.era bitarteko (biak barne) eta 661. eta 662. taldeetan zehaztutako txikizkako merkataritza jarduera ekonomikoren batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, bazterturik daude 654. eta 655. taldeak, salbu 6542., 6545. eta 6546. epigrafeak.

Establezimendu berean, aldi berean, jarduera bat baino gehiago egiten badira eta horietako bat aurreko paragrafoan ezarritako txikizkako merkataritzakoa bada, establezimendu hori saltokitzat hartuko da baldin eta jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez (salmenten zifra), txikizkako merkataritza-jarduera bada.

Ez dira inola ere saltokitzat hartuko ostalaritzako establezimenduak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta halakoak, ez eta zerbitzu pertsonaletarako establezimenduak ere (ile-apaindegiak, edergintzako aretoak, manikura-, estetika- eta beltzarantzeko zentroak, tindategiak, garbitegiak, bidaia agentziak, aseguru agentziak...).

Kanpo gelditzen dira industrialdeetan, merkataritzarako edo zerbitzuetarako poligonoetan eta mugaz haraindiko eremuetan egiten diren jarduketak.

3.3. Horretaz gain, C) inbertsio proiektuek (hiriguneetan merkataritza ibiltarirako dauden eremuak egokitzea) berariazko baldintza batzuk bete behar dituzte:

–Toki entitateak 8.000 biztanletik beherako populazioa izan behar du.

–Hiri-bilbean gauzatu behar dira, erdialdean edo toki entitatean ezarrita dagoen hurbileko merkataritzatik gertu dauden eremuetan, eta toki entitateko eta/edo merkataritza eremuko merkataritza jarduera dinamizatzen lagundu behar dute. Ez da diruz lagungarria izanen industrialdeetako, zerbitzu poligonoetako edo hirugarren sektorerako erabiltzen den poligonoetako jarduketak, nahiz eta bertan txikizkako merkataritzako jarduerak egin.

3.4. Beren aldetik, D) inbertsio proiektuek (udalaren jabetzako lokalak egokitzea), 2.500 biztanle baino gutxiago daukaten toki entitateetan jarri behar dira.

5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehieneko dirulaguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Jarduketa hauetarako aurreikusitako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoari (BEZ barne) portzentaje jakin batzuk aplikatuz zehazten dena.

Toki entitateak BEZa berreskuratzen ahal badu, zerga hau ez da diruz lagungarria, eta partez baizik ezin badu berreskuratu, udal idazkaritzak ziurtagiri bat egin behar du, hainbanaketaren ehunekoa esanez, zeina ez baita diruz lagungarria izanen.

Kontzeptu diruz lagungarri bakoitzerako, gutxieneko inbertsio diruz lagungarria, dirulaguntzaren portzentajea eta gehieneko dirulaguntza finkatzen dira. Gainera, entitate onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza bat finkatzen da, hori guztia honako taula honi jarraikiz:

DIRUZ LAGUNGARRIAK
DIREN PROIEKTU MOTAK

GUTXIENEKO INBERTSIOA

DIRULAGUNTZA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

A)

Udal azokak modernizatzea

10.000

%60

15.000

B)

Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea

1. Seinaleztapen komertziala

2.000

%60

10.000

2. Jarduerarik ez duten merkataritza lokalak egokitzea

%60

3. Merkataritza guneetako hiri altzariak

%20

C)

Azoka ibiltarietarako guneak egokitzea

5.000

%40

5.000

D)

Udalaren jabetzako lokalak egokitzea, 2.500 biztanletik beherako udalerrietan

6.000

%70

15.000

Deialdian diruz lagungarria den denbora tartetzat jotako aldi osoan entitate berarentzat metatutako dirulaguntza ezin da izan 20.000 eurotik gorakoa.

6. oinarria.–Epea, eskaerak aurkezteko modua eta eskatzen den dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

a) Eskaerak nahitaez modu telematikoan, laguntzaren fitxaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16756/Subvenciones-a-entidades-locales-para-actuaciones-de-revitalizacion-comercial-durante-2019) aurkeztuko dira; fitxa horretan lotura bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikora.

b) Laguntza hauekin loturik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren jakinarazpen eta komunikazio guztiak telematikoki eginen dira, eta, horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala eta gaitutako helbide elektroniko (GHE-DEH) bat izatea.

c) Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

d) Eskaerak tramitazio telematikoa egiten den unean eskura dagoen berariazko eskabidea erabiliz eginen dira, laguntzaren fitxaren bidez, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko dira. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzaren fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak.

e) Entitate bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, nahiz eta dirulaguntza jarduketa bat baino gehiagotarako eskatu.

f) Inbertsioa gauzatua, fakturatua, ordaindua eta martxan jarria bada, eskaerarekin batera aurkezten ahalko da horren justifikazioa, aldi berean, eta orduan 10. oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da.

3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioa berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko da, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztua. Hona hemen:

a) Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

–Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena. Hura dirulaguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Entitate eskatzailearen adierazpena, bertze administrazio, entitate edo partikular batzuei, dirulaguntzaren xede diren jarduketa berberetarako eskatutako eta jasotako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa. Hura dirulaguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Entitate eskatzailearen egiaztapena, egiaztatzen duena jarduketak eginen diren espazioen, higiezinen edo lurren titularra dela, edo bestela, horiek erabiltzen ahal dituela 7 urtez, gutxienez, eskaera aurkezten den egunetik aurrera. Ondorio hauetarako, toki entitatearen idazkaritzak ziurtagiri bat aurkeztuko du, hori guztia egiaztatzen duena eta adieraziko duena, gainera, jarduketak eginen diren poligonoak eta lurzati zehatzak zein diren.

b) Dirulaguntza zer jarduketatarako eskatzen den, horiexetako bakoitzari buruzko dokumentazioa.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketa azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehekatua bilduko duena:

  • Inbertsioak egitera bultzatzen duten arrazoiak, jarduketak eginez lortu nahi diren helburuak eta beren interesa merkataritzaren ikuspuntutik.
  • Diruz lagungarria den jarduketa-epean egin diren edo egiteko diren jarduketen deskribapena.

–Aurrekontua, kontzeptuka xehakatua, proformako fakturen, aurrekontuen edo proiektu baloratuen bidez egiaztatuko dena. Honetaz denaz bezainbatean, ez da onartuko entitate eskatzaileak egindako estimaziorik.

–Hala badagokio, obra proiektu ikus-onetsia.

Jarduketak gauzatzeko kronograma eta jarduketaren gauzatze faseak, dirulaguntza eskatzeko unean jarduketak zer gauzatze egoeratan dauden adieraziz.

c) Bestelako dokumentazioa.

–Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, entitate eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen baditu laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

d) Baremoak aplikatzeko dokumentazioa.

Zazpigarren oinarriko baremoan, proiektuaren motaren arabera, ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko agiriak, baldin deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz aplikatzen ez baditu, nahitaez aurkeztu beharko dira dirulaguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten badira ez dira baloratuko.

Dagokion balorazio irizpidearen arabera, jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da, edo deialdia kudeatzen duen organoaren iritziz baremoak aplikatu ahal izateko garbia, nahikoa eta zalantzarik gabekoa den dokumentazioa. Dena den, jarduketaren deskripzio memorian ere jasotzen ahalko da baremoak aplikatzeko baliagarri izanen den informazioa. Hau da lehen aipatutako dokumentazioa:

–Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Planaren kopia, halakorik badago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

–Merkataritza dinamizatzeko plan bat egotea onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena.

–Hala badagokio, toki entitatean dauden saltokien zerrenda, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafearen eta laguntza-fitxaren ereduaren arabera.

–Hala badagokio, balorazioaren xede diren ordenantzen kopia.

–Hala badagokio, udal azokako postu kopuruaren ziurtagiria.

–Hala badagokio, azoka ibiltariko postu kopuruaren eta maiztasunaren ziurtagiria.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko parametroak.

Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan, hau da, aurkezten diren eskaerak alderatuta eta horretarako ezarritako baremoak aplikatuta ateratzen den ordenari jarraituz, puntuazio altuenetik txikienera, eta aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten eskaerei dagokien baremoa aplikatuko zaie, dirulaguntza zer proiektu-motarako aurkezten den, horren baremoa, alegia, ondoren aipatzen direnen artean:

1. Udal azokak modernizatzeko proiektuetarako baremoa.

ZENBAKIA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

2018ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako dirulaguntzak

a) Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

b) 5.000 euro bitarte

2

c) 5.000 eurotik 10.000 eurora

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plan bat dago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dago

9

20

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat dago onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena

7

c) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat dago udalerriko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

2

d) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat dago, eta hura jardunean dago

3

e) Toki entitatearen webgunean udal azoken jarduerari buruzko informazio eguneratua dago

1

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

Udal azokak kudeatzeko eta antolatzeko ordenantza arautzaile bat dago, edo lan horietarako bereziki kontratatutako langile teknikoak daude

4

4

4

Aurreikusitako inbertsio jarduketen eragin maila eta irismena

a) Zaharberritze integralak, osoak eta erabatekoak

10

10

b) Plan integral batean aurreikusitako zaharberritze partzialak

6

c) Plangintza berariazkorik gabeko zaharberritze partzialak

3

5

Udal azokaren merkataritzako potentziala, dauzkan postuen arabera

a) 10 postura arte

2

6

b) 10 - 30 postu

4

c) 30 postu baino gehiago

6

GUZTIRA

43

–2.b) eta 2.c) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

–Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura: 1. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, jarraian 4. eta 5. irizpideetan puntuazio handiena lortu dutenei; hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gehien dituzten toki entitateek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Baloratzeko 1. irizpidea ofizioz aplikatuko du deialdia kudeatzen duen organoak.

Gainerako balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

2. Hiriko merkataritza guneak hobetzeko eta egokitzeko jarduketetarako baremoa

ZENBAKIA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

2018ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako dirulaguntzak

a) Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

b) 5.000 euro bitarte

2

c) 5.000 eurotik 10.000 eurora

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plan bat dago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dago

9

24

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat dago onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena

7

c) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat dago, eta hura jardunean dago

3

d) Merkataritza inbertsioak egiteko berariazko aurrekontu partidak daude, eta toki entitateko 2019rako aurrekontu orokorretan jarduketen aurreikuspena onartuta dago

4

e) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat dago toki entitateko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

2

f) Udalerriaren webgunean haren merkataritza jarduerari buruzko informazio eguneratua dago

1

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

a) Udal antolamenduan berariazko merkataritzako arlo edo zinegotzigo bat izatea (bereizita edo beste batzuekin batera), edo merkataritzara atxikitako langile teknikoak izatea

2

6

b) Saltoki berriak irekitzeko administrazio izapideak sinplifikatzeko ordenantza bat izatea

2

c) Merkataritza guneetan hutsik dauden lokalak erabiltzea sustatzeko edo horiek apaintzeko eta haien estetika hobetzeko berariazko ordenantza arautzaile bat izatea

2

4

Merkataritza ardatzean aurreikusitako inbertsio jarduketak, haien eragin zuzena handitzeko xedea dutenak

a) Gaur egun dagoenarekin alderatuta aitzindariak eta berritzaileak diren jarduketak, merkataritza jarduera gauzatzen den hiri espazioari eta hango hiri altzariei balio erantsia ematen dietenak

10

10

b) Jarduerarik gabeko lokaletan edo merkataritza guneetan seinaleztapen komertziala jartzeko (horizontala eta bertikala) eta haietako hiri paisaia hobetzeko jarduketa arruntak

5

5

Udalerriaren merkataritza potentziala eta jarduketen eragina

a) 20 saltoki baino gutxiago

3

8

b) 21 eta 40 saltoki artean

4

c) 41 eta 75 saltoki artean

5

d) 76 eta 120 saltoki artean

6

e) 121 eta 250 saltoki artean

7

f) 250 saltoki baino gehiago

8

GUZTIRA

51

–2.c) eta 2.d) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

–Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura: 2. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, jarraian 4. eta 5. irizpideetan puntuazio handiena lortu dutenei.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Baloratzeko 1. eta 4. irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

2., 3. eta 5. balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada dokumentazio hori ez da baloratuko.

3. Merkataritza ibiltarirako guneak egokitzeko jarduketetarako baremoa

ZENBAKIA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

2018ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako dirulaguntzak

a) Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

b) 5.000 euro bitarte

2

c) 5.000 eurotik 10.000 eurora

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Administrazio eskatzaileak merkataritza ibiltaria sustatzea

a) Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plan bat dago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dago

9

22

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat dago onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena

7

c) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat dago udalerriko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

3

d) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat dago, eta hura jardunean dago

4

e) Udalerriko webgunean asteroko azoka txikiari buruzko informazio eguneratua izatea (saltoki kopurua eta mota, kokapena, bestelakoak)

2

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

Merkataritza ibiltaria arautzen duen ordenantza bat izatea

8

8

4

Udalerriko populazioa udalerriko merkataritza eskaintza areagotzeko duen jarduketa-potentzialarekin lotuta

a) 1.000 biztanletik behera

8

8

b) 1.001 eta 3.000 biztanle artean

6

c) 3.001 eta 5.000 biztanle artean

4

d) 5.001 eta 8.000 biztanle artean

2

5

Asteko azoka txikian dagoen postu kopurua

a) 5 postu arte

1

7

b) 6 eta 10 postu artean

3

c) 11 eta 15 postu artean

5

d) 15 postu baino gehiago

7

6

Esku-hartzearen xede den eremuan urtean egiten den ekitaldi kopurua edo ekitaldien maiztasuna

a) Astean behin

7

10

b) Hamabostean behin

4

c) Hilean behin

2

d) 2019an egindako edo aurreikusitako merkataritza azoken kopurua, lehen aipatutakoez gain (1 puntu azoka bakoitzeko; 3 puntu gehienez)

3

GUZTIRA

58

–2.c) eta 2.d) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

–Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura: 6. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, 5. irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei; hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gehien dituzten toki entitateek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Baloratzeko 1. eta 4. irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

2., 3., 5. eta 6. balorazio irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntzaren eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada dokumentazio hori ez da baloratuko.

4. Udalaren jabetzako lokalak egokitzeko proiektuetarako baremoa, 2.500 biztanletik beherako udalerrietan.

ZENBAKIA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

2018ko merkataritza hirigintzako deialdian jasotako dirulaguntzak

a) Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

b) 5.000 euro bitarte

2

c) 5.000 eurotik 10.000 eurora

1

d) 10.000 eurotik gora

0

2

Hurbileko merkataritzaren bidez udalerriaren berezitasuna sustatzen duten jarduketak

a) Lokalak egokitzeko jarduketak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen “Negozio eredua. Landa merkataritza” delakoaren esparruan

20

20

b) Lokalak egokitzeko jarduketak, Nafarroako Gobernuak merkataritzari laguntzeko finkatutako beste neurri batzuen esparruan

10

c) Udal ekimeneko jarduketak

6

3

Udalerriaren merkataritza-potentziala eta jarduketen eragina

a) 1.000 biztanletik behera

9

9

b) 1.001 eta 2.500 biztanle artean

4

4

Saltokiak udalerrian

a) Ez dago bat ere

8

8

b) 2 saltoki gehienez

4

c) 2 saltokitik gora

2

GUZTIRA

40

–Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura: 2. balorazio irizpidean puntuazio handiena lortu dutenei emanen zaie lehentasuna, eta, hala ere berdinduta jarraitzen badute, 4. eta 3. irizpideetan puntuazio handiena lortu dutenei; hala ere berdinduta jarraitzen badute, biztanle gutxien dituzten toki entitateek izanen dute lehentasuna.

–Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Baloratzeko 1. eta 3. irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

Baloratzeko 2. irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada dokumentazioa ez da baloratuko.

8. oinarria.–Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa.

Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa zerbitzuak entitate interesdunari eskatuko dio jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun naturaleko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

2. Akatsak zuzentzeko epea amaitutakoan, eskaeraren behin betiko ebaluazioa egin, eta dagokion dirulaguntza esleituko da, irizpide hauei jarraikiz:

–Kontzeptu diruz lagungarriak ebaluatuko eta baloratuko dira, 4.2 oinarri arautzailean ezarritako proiektu diruz lagungarrien artetik zein den kontuan hartuta.

–Jarduketa diruz lagungarrien mota bakoitzari dagokion baremoa aplikatuko da, eta eskabide guztiak ordenatuko dira jarduketa moten arabera, puntuazio handienetik txikienera.

–Dagozkien dirulaguntza portzentajeak eta mugak aplikatuko dira, 5. oinarri arautzailean xedatutakoarekin bat, eta 2. oinarri arautzailean xedatutakoari jarraikiz finkatutako kredituekin bat.

3. Aurrekontuan diru aski ez egoteagatik, funtsak eskaera bati dagokion dirulaguntza adinakoak ez direnean, organo kudeatzaileak ondoriozko dirulaguntzaren proposamenaren berri emanen dio entitate eskatzaileari. Entitateak 5 egun baliodun izanen ditu jakinarazi zaion dirulaguntzaren proposamena onartzeko edo ukatzeko:

–Epe horretan enpresak ez badu jakinarazten proposamena onartu edo ukatzen duen, ulertuko da onartzen duela eta espedientearen tramitazioak aurrera eginen du.

–Entitateak dirulaguntzaren proposamena onartzen ez badu, hurrengo eskaera ebaluatu eta aztertuko da, eta, hala badagokio, berriz modu berean jokatuko da.

Dirulaguntzen deialdia ebatzi ondoren, eta, bakar-bakarrik, kasu honetarako eta, betiere, salbuespen gisa, emandako dirulaguntzaren bati uko egiten bazaio edo justifikatzen diren inbertsioak aurreikusitakoak baino txikiagoak badira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak soberakin hori erabiliko du goian aipatutako eskaerari zegokion dirulaguntza osatzeko, onartu zitzaiona berdindu arte, ahal izanez gero. Bestela, soberakinarekin, ahal dena osatuko da.

4. Ez da inoiz 1.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

Dirulaguntzak lehen adierazitakoari jarraituz esleitu ondoren deialdiaren aurrekontuko dirua agortzen denean, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

5. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

6. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Eskaeren gaineko ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari ebazpen espresurik jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.

Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenak elektronikoak izanen dira, eta eskatzaile bakoitzaren jakinaren gainean ezarriko dira eman duen GHEren bidez.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

9. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, enpresa onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori, ez bada enpresak berariaz horren aurka agertzen direla. Kasu horretan, enpresek aipatutako frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, dirulaguntzen entitate onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, hala dagokionean, dirulaguntzaren xede den/diren jarduketagatik/jarduketengatik emandako dirulaguntzari uko egin zaiola, hilabete bateko epean gehienez, dirulaguntzaren esleipenari buruzko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

4. Diruz lagunduriko inbertsio proiektuan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, hura gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak.

5. Dirulaguntzaren xede diren gastuak egitea, justifikatzea eta ordaintzea, eskaeran adierazitako aurreikuspenaren arabera, eta, edonola ere, deialdian finkatutako epeetan.

6. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak 2020ko martxoaren 1a baino lehen abian jartzea, edo saltokia 2020ko uztailaren 1a baino lehen irekitzea, 2.500 biztanle baino gutxiago dituen toki entitateen udal titulartasuneko lokalak egokitzeko proiektuen kasuan, eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari komunikatzea noiz irekiko den edo martxan jarriko den. Bestela, jasotako zenbateko guztiak itzultzea eskatuko da, dagokion berandutze-interesarekin batera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Goiko 4., 3., 4. eta 6. ataletan adierazitako jakinarazpenak comercionavarra@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eginen dira.

7. Dirulaguntzaren xede diren jarduketen gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak edo aurkezpenak barne), bereziki web-orrietan, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza duela adierazi beharko da.

Dirulaguntza honen xedeko A, C eta D motako inbertsio-proiektuetan kartel bat ezarriko da, urtebetez, aise ikusteko moduko toki batean, dirulaguntza ordaintzeko agintzen duen ebazpena jakinarazten denetik aurrera; laguntza-fitxan eskuratzen ahalko den ereduaren araberakoa izanen da kartel hori.

8. Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko espedienteak indarrean dagoen Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat tramitatu direla justifikatzea.

9. Dirulaguntza zertarako ematen den, instalazioak, higiezinak, hiri espazioak, aktibo finkoak edo dirulaguntzaren xede den beste edozein objektu helburu zehatz horretarako erabiltzea gutxienez 7 urtez, dirulaguntza ordaintzen denetik aitzinera.

10. oinarria.–Egindako jarduketak frogatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Jarduketa guztiak eginak, ordainduak eta erabat amaituak badaude, eta erabiltzen ari badira, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkezten ahalko da justifikazioa; dena dela, beste edozein unetan ere aurkezten ahalko da, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik aitzinera, jarduketa diruz lagungarriak bukatu ondoren, beranduenik ere 2019ko azaroaren 5ra arte, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa telematika bidez aurkeztuko da nahitaez, Nafarroako Gobernuaren zerbitzu katalogoaren fitxaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16756/Subvenciones-a-entidades-locales-para-actuaciones-de-revitalizacion-comercial-durante-2019); ondorio hauetarako, eskaerak aurkezteari buruz 6.2 oinarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.

3. Egindako inbertsioak frogatzeko dokumentazioa.

Justifikazioa egiteko, deialdiaren fitxan eskuratzen ahal den justifikaziorako berariazko inprimakia aurkeztu beharko da, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizien bidez eskaneatuta.

a) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduketen memoria xehekatua, aurreikusitako jarduketen exekuzio-graduari buruzko eta lortu nahi ziren helburuen betetze-mailari buruzko informazio zehatzarekin, baita hasierako aurreikuspenetatik izan diren desbideraketak ere; halaber, argazkiak gaineratuko dira, jarduketak egin baino lehenagoko eta geroagoko egoerak alderatzeko.

b) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikazio inprimakiaren xehetasun orrian ezarritakoaren arabera.

c) Diruz lagundutako jarduketa guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen indarreko fakturazio erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren exekuzioa berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko osorik edo partez, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza-eskaeran inguruabar hori adierazi beharko da.

d) Egindako ordainketak justifikatzeko banku-agiriak.

e) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen memoria, aurreikusitako jarduketen exekuzio maila azalduta.

f) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen argazkiak, jarduketak egin aurreko egoera eta ondorengoa egiaztatu ahal izateko.

g) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso izanaren berri ematen duen betebeharra bete dela frogatzeko argazkiak edo agiriak, 9.7 oinarrian ezarritakoarekin bat.

h) Dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzko adierazpena: adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

i) Toki entitate eskatzailearen idazkaritzaren ziurtagiria, ondoko hauek egiaztatzeko:

–Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko enpresa kontratistak aukeratzean, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak ezarritako guztia jarraitu dela.

–Enpresa kontratistak aukeratze hau efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

–Emandako dirulaguntzaren gastua bere xedeak lortzeko egin dela eta gauzatutako inbertsioak ontzak eman direla, edo, hala badagokio, erabiltzen hasteko ezarri den egunerako emanen direla.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertu ondoren, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta enpresa onuradunak dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

2. Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, egiaztatu ondoren egindako inbertsioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu direla, haien justifikazioa zuzena dela alderdi guztietan eta dirulaguntzaren xedea bete dela; ordainketa, gehienez, hiru hilabeteko epean eginen da, justifikazioa aurkezten den egunetik hasita.

3. Jarduketa guztiak eginda badaude, eta justifikazioa dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkezten bada, dirulaguntza ematen dela dioen ebazpenarekin batera emanen da ordainketa egiteko agindua.

4. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak abian jartzen badira edo, hala badagokio, irekiera egiten bada diruz lagundutako jarduketak egin direla justifikatzeko agiriak aurkeztu ondoren, kasu horretan, dirulaguntza ordainduko da baldin eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioak 2020ko martxoaren 1a edo 2020 uztailaren 1a baino lehen abian jartzen badira, 9.6 oinarri arautzaileak ezartzen duenaren arabera.

12. oinarria.–Ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.

1. Inbertsioen frogagiriak 2019ko azaroaren 5etik aurrera aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

2. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzen badira aurreikusitako eta eskatutako prezioan baino merkeago, murrizketa hauek eginen dira:

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %70 baino gutxiago ordaindu behar bada, dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %50 baino gutxiago ordaindu behar bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Deialdi honetako 9.6 oinarri arautzailean inbertsioak abian jartzeko edo publikoari irekitzeko ezarri den data betetzen ez bada (2020 martxoaren 1a edo 2020ko uztailaren 1a), jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze-interesekin batera.

4. Dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorio horietarako, 9.6 oinarri arautzailean ezarritako epeei dagokienez, zenbat denbora falta den enpresa onuradunak dirulaguntzaren xedeko ondasunak enpresaren jarduerari atxikiak izateko epea bukatzeko, horren zuzeneko proportzioan eginen da itzuli beharreko dirulaguntzaren kalkulua.

13. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein dirulaguntzarekin, beste administrazio publiko batzuenak izan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuenak edo nazioko nahiz nazioarteko partikularrenak.

Deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14. Oinarria.– Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren dirulaguntzak laguntza honen fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

15. oinarria.–Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da oinarri arautzaileen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iragarkiaren kodea: F1904300