89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

89E/2019 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia onesten duena 2019an baliabide turistikoak egokitzeko. DDBN identifikazioa: 444473.

Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoak (2018-2025), bere I. Programan (“Eremu turistikoa egokitzea eta harrera ahalmena sendotzea”), zenbait neurri ezartzen ditu osotasunean hartuta, helburu nagusi bat dutenak: jarduera turistikoarekin zerikusia duten elementuak dauden espazioa hobetzea, hau da, produktu turistikoak eratzeko aprobetxatzen ahal diren baliabideak, garraio eta sostengu arloko azpiegiturak, ostatatzeko lekuak eta jarduera turistikoen eremua.

Programa horretako neurriek bilatzen dute bai gaur egungo espazio turistikoa hobetzea, bai espazio turistiko berriak sortzeko gaitasuna izaten ahal duten eskualdeak egokitzea. Gainera, programak zenbait neurri jasotzen ditu Nafarroan turismoak dituen harrera-tokiak hobetzeko, batez ere bi hauek:

–Baliabideak (naturalak, kulturalak eta abar) kudeatzen dituzten entitateei laguntzea, baliabideak turisten bisitetara egokitu ahal izateko.

–Baliabide turistiko garrantzitsuenen gaineko orientazio, identifikazio eta interpretazio seinaleak hobetzea.

Nafarroako Gobernuko turismo administrazioak segitu behar du kasu egiten jardueraren osotasunari, bere osagai guztietan eta segmentu eta produktu guztietan; turismoaren norabidean muntako aldaketa lortzeko, ordea, beharrezkoa da lehentasunak eta balio estrategikoa duten jarduketak identifikatzea.

Gainera, plan horretan oinarrizkotzat hartzen ziren segmentu turistikoetariko bat da “landa-natura” erran zaiona eta, aldi berean, jasotako segmentu berariazko bat da arestian aipatu den bat, “mendi-ibilia” alegia.

Horrenbestez, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari funtsezkoa iruditzen zaio turismo azpiegiturak egokitzea, bai bidexkei bai eremu turistikoei dagokienez, eta horretarako, dirulaguntzen deialdi honen bidez, sustatzen da Nafarroako toki entitateek egitea titulartasun publikoko eremu eta baliabide turistikoak prestatzeko eta egokitzeko lehentasunezkoak diren jarduketak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, eta, hortaz, kasuan kasuko baremoaren aplikazioak zehaztuko du dirulaguntzak emateko hurrenkera.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat onestea 2019an baliabide turistikoak egokitzeko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 225.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako hurrengo partidaren kargura finantzatuko da: 830001-83130-7609-432103: Toki entitateentzako dirulaguntzak baliabide turistikoak egokitzeko (TPE.N102).

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Adieraztea administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

2019an baliabide turistikoak egokitzeko, toki entitateei emanen
zaizkien dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria–Xedea.

Honako oinarri arautzaile hauen xedea da toki entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea arlo hauetan egiten dituzten jarduketen pizgarri: titulartasun publikoko bidexka, baliabide eta eremu turistikoak prestatzeko eta egokitzeko jarduketak, toki entitateek sustatuak.

Deialdiaren helburua eta interes publikoa justifikaturik daude, zeren eta azpiegitura, baliabide eta eremu turistikoak hobetzeak eta horien balioa agerrarazteak bide ematen baitu, eta zuzenean errazten, zerbitzuen sektorean jarduera ekonomikoa sortzea, eta horrek, halaber, gure lurraldeko garapen turistikorako aukerak optimizatzen ditu, eremu turistikotzat harturik jarduera turistikoarekin zerikusia duten elementuak dauden espazioa, hau da, produktu turistikoak eratzeko aprobetxatzen ahal diren baliabideak, garraio eta sostengu arloko azpiegiturak, ostatatzeko lekuak eta jarduera turistikoen eremua.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 225.000 eurokoa da, honela zehaztuta, jarduketa diruz lagungarri moten arabera:

JARDUKETA MOTAK

ZENBATEKOA

A) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa

40.000

B) Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena

185.000

KREDITUA, GUZTIRA

225.000

A motako jarduketei dagozkien dirulaguntza guztiak esleitu ondoren gerakin erabilgarririk badago, B motako jarduketei erantzuteko erabiliko dira, eta alderantziz.

3. oinarria.–Entitate onuradunak, baldintzak eta jarduketa diruz lagungarri motak.

1. Entitate onuradunak.

15.000 biztanle baino gutxiagoko udalek eta gainerako toki entitateek (hemendik aitzina, toki entitateak) eskatzen ahal dituzte dirulaguntza hauek, baldin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen direnak badira eta jarduketak eginen diren baliabide eta eremu turistikoen titular badira edo, ez badira ere, titularren baimena jaso badute jarduketa horiek egiteko.

Horri dagokionez, biztanleen kopuruaren zehaztapena ofizioz eginen du deialdia kudeatzen duen organoak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak Nafarroako Kontzejuetako populazioaren zifrak ofizialtzat jotzeko ematen duen eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen foru aginduan ezarritakoa oinarri hartuta.

2. Berariazko betebeharrak.

a) Baliabide edo eremu turistikoen titulartasun publikoa.

Jarduketa guztiak titulartasun publikoko ondasunetan gauzatu behar dira, deialdi honetan jasotzen diren dirulaguntzak bildu ahal izateko.

Eskatzailea ez bada bultzatutako jarduketak hartzen dituzten baliabide edo eremu turistikoen titularra, egiaztatu beharko du haien gaineko eskuragarritasuna; horiek, gainera, titulartasun publikokoak izan behar dute, bere udal-mugartean kokaturik egon, eta haien titularrak ez du izan behar 15.000 biztanle baino gehiagoko herria.

Ez dira jarduketa diruz lagungarriak izanen Nafarroako Gobernuaren titulartasunekoak diren eremu edo lurren gainean gauzatzen direnak.

b) Bidexka edo baliabide turistikoak hainbat udal-mugartetan egotea.

Toki entitate bakoitzak dirulaguntza eskaera aurkeztu beharko du bere udal-mugartean egindako inbertsioen zatiagatik.

Bidexka turistikoa edo baliabide edo eremu turistikoa zer entitate eskatzailetan kokaturik dagoen, guztiek egindako inbertsioen bolumen osoa hartuko da aintzat, 5. oinarrian eskatzen den gutxieneko inbertsio zenbatekoa kontuan hartzeko tenorean.

c) Bidexkak, natur bideak, bide berdeak edo baliabide edo eremu turistikoak Interneten agertu behar du berariazko webgune baten bidez edo udalerriaren, kontzejuaren, partzuergo turistikoaren, garapen agentziaren eta abarren webgunearen bidez; webgune horrek erabiltzeko moduan eta eguneratuta egon beharko du eskaera aurkezten den egunean.

Ez da nahikoa izanen Nafarroako Gobernuaren edozein webgune ofizialetan agertzea (www.nafarroa.eus / www.turismo.navarra.es/eus/home).

3. Jarduketa diruz lagungarri motak.

Jarduketa mota hauetan inbertsioak egitea onartzen da:

a) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa.

b) Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena.

4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea, inbertsio diruz lagungarriak, gutxieneko puntuazioa eta berariazko baldintzak.

1. Jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea.

2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarte, biak barne, egiten eta fakturatzen diren inbertsio, hobekuntza eta egokitze jarduketen gastuak dira diruz lagungarriak, inbertsioak justifikatzeko epea bukatu aurretik ordaindu direnak. Horren ondorioetarako, fakturazioaren eguna zein den, horixe hartuko da gastua egin den eguntzat.

Jarduketa diruz lagungarrien ordainagiriek 2018ko azaroaren 1etik 2019ko azaroaren 4ra artekoak izan beharko dute, biak barne.

2. Jarduketa eta inbertsio diruz lagungarriak.

Honako jarduketa hauek izanen dira diruz lagungarriak:

2.1. Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa.

2.1.1. Diruz lagungarriak izanen dira bidexka, natur bide eta bide berdeetan egiten diren jarduketa proposamenak, baldin eta haien interes turistikoa frogaturik gelditzen bada eskaera aurkezten denean.

Mota horretako eskaerak onartzeko, beharrezkoa da hasierako informazio panela kontserbazio egoera ezin hobean egotea eta, beraz, eskaerak 3 puntu eskuratzea ondorio horretarako ezarritako baremoaren 6. irizpidean.

Hasierako informazio panela egoera txarrean badago, irakurtezina bada edo aurreko paragrafoan aipatutako puntuazioa lortzen ez badu, eskaera onartzen ahalko da, baldin eta toki entitateak konpromisoa hartzen badu egin diren jarduketen justifikazioa aurkezten den egunean, beranduenez, puntuazio hori lortzeko behar diren jarduketak gauzatzeko.

2.1.2. Hona zein diren inbertsio diruz lagungarriak:

a) Inbertsioak eta hobekuntzak bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen trazaduran; besteak beste:

–Bide-zorua irmotzea (asfaltatzea eta hormigoitzea, kanpo).

–Urak ubideratzea.

–Hormatxoak egokitzea.

–Zubiak eta zaldainak.

–Iturriak.

–Harrera gunean modu iraunkorrean egon ohi diren elementuak (ibilbideen hasieran baino ez, eta betiere hirigunetik kanpo).

–Ibilgailuak, motoak edo bizikletak soilik aparkatzeko eremuak egokitzea hiriguneetatik kanpo abiarazten diren bidexketan.

–Laguntzeko egiturak paratzea tarte zailetan edo egiturazko sendotze elementuak paratzea luiziak izan diren tarteetan.

b) Desgaitasun funtzionala duten pertsonentzako irisgarritasun jarduketetan inbertsioak egitea, eskumena duten teknikarien txosten baten bidez ziurtatuta.

c) Interpretazio fisikoko sistemak: informazio panelak, mahai panoramikoak, seinale bertikalak eta interpretazio fisikorako bestelako sistemak paratzea, edo IKTak erabiltzea: App, QR, AR, etab.

d) Bisitariak kontatzeko eta edukierak kontrolatzeko sistemak, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak ezartzen dituenekin bateragarriak direnean baino ez; horien ezaugarri teknikoak laguntza fitxan daude eskuragarri.

2.1.3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Bidexkak, bideak edo pistak, interes turistikorik gabeko eremuetan sartzeko balio dutenak.

–Balizak.

–Seinaleak pintatzeko eta markatzeko lanak.

–Mantentze-lanak, hala nola sasi-garbiketak, bide-zuloetako betelana, garbiketak edo gisakoak.

–Zerbitzu tekniko profesionalek (arkitektoak, aparejadoreak eta abar) proiektuak idazteagatik, obrak zuzentzeagatik edo antzeko kontzeptuengatik jasotzen dituzten ordainsariak.

2.2. Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena.

2.2.1. Diruz lagungarriak izanen dira baliabide eta eremu turistikoetan egiten diren jarduketa proposamenak, baldin eta haien interes turistikoa frogaturik gelditzen bada eskaera aurkezten denean. Ondorio horietarako, eremu turistikotzat hartuko dira bertako ezaugarri berezi, baliabide edo azpiegiturak direla-eta bisitari eta turista ugari erakartzen dituzten tokiak.

Mota horretako eskaerak onartzeko, beharrezkoa da baliabide edo eremu turistikoaren informazio panela egoera ezin hobean egotea eta, beraz, eskaerak 3 puntu eskuratzea ondorio horretarako ezarritako baremoaren 8. irizpidean.

Baliabide edo eremu turistikoaren informazio panela egoera txarrean badago, irakurtezina bada edo aurreko paragrafoan aipatutako puntuazioa lortzen ez badu, eskaera onartzen ahalko da, baldin eta toki entitateak konpromisoa hartzen badu egin diren jarduketen justifikazioa aurkezten den egunean, beranduenez, puntuazio hori lortzeko behar diren jarduketak gauzatzeko.

2.2.2. Gisa honetako jarduketak egiteko proposamenak izanen dira diruz lagungarriak:

a) Ibilgailuak, motoak eta bizikletak soilik aparkatzeko eremuak egokitzea eta haietan inbertsioak egitea.

Kontzeptu honengatik dirulaguntza eskuratu ahal izateko, aparkatzeko guneak dauden tokiek honelakoak izan behar dute:

–500 biztanle baino gutxiagoko biziguneak, baldin eta bizigune horietako ostatu emate eta jatetxe plazak gutxienez %25 badira bertako biztanleen erroldaren aldean, eta Nafarroako Gobernuaren turismoko argitalpenetan eta web-orri ofizialean (www.turismo.navarra.es/eus/home) jasotako interes turistikoko tokiak.

–Hiriguneetatik kanpo dauden baliabide eta eremu turistikoak, baldin eta bisitariak hartzeko eta/edo haiei harrera egiteko zerbitzuren bat badute.

b) Ibilgailuentzako sarbideetan inbertsioak eta hobekuntzak egitea, bisitariak hartzeko eta/edo haiei harrera egiteko zerbitzuren bat hiriguneetatik kanpo duten titulartasun publikoko eremu eta azpiegituretara iristeko.

c) Komun publikoetako instalazioak egitea herri edo eremu turistikoetan (urte guztian garbitzeko eta mantentze-lanak egiteko konpromisoarekin).

d) Desgaitasun funtzionala duten pertsonentzako irisgarritasun jarduketetan inbertsioak egitea titulartasun publikoko eremu eta baliabide turistikoetan, eskumena duten teknikarien txosten baten bidez ziurtatuta.

e) Eremu turistikoetan harrera guneetan ekipamendua eta altzari finkoak paratzea. Gisa horretako jarduketak ez dira kontuan hartuko hiriguneen barnean egiten badira.

f) Hirigunetik kanpoko pasabideak eta iturriak.

g) Bisitariak kontatzeko eta edukierak kontrolatzeko sistemak, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak ezartzen dituenekin bateragarriak direnean baino ez; horien ezaugarri teknikoak laguntza fitxan daude eskuragarri.

h) Interpretazio fisikoko sistemak: informazio panelak, mahai panoramikoak eta interpretazio fisikorako bestelako sistemak paratzea, edo IKTak erabiltzea: App, QR, AR, etab.

2.2.3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Zerbitzu tekniko profesionalek (arkitektoak, aparejadoreak eta abar) proiektuak idazteagatik, obrak zuzentzeagatik edo antzeko kontzeptuengatik jasotzen dituzten ordainsariak.

–Hiriguneetako hirigintza jarduketak edo irisgarritasunari lotutakoak, oro har interes turistikokoak izan arren baliabide turistiko zehatz baterako (museoa, gaztelua, jauregi-etxea, dorrea, eliza) sarbidea hobetzea ez dakartenak.

3. Proiektuen gutxieneko puntuazioa.

Jarduketa motaren arabera eta haren interes turistikoa baloratzeko asmoz, jarduketa proposamenek gutxieneko honako puntuazio hau eskuratu behar dute dirulaguntza jaso ahal izateko:

–Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa: 30 puntu oinarri arautzaile hauen II. eranskinean zehazten diren 21 irizpideen multzoan.

–Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena: 25 puntu oinarri arautzaile hauen II. eranskinean zehazten diren 19 irizpideen multzoan.

4. Jarduketa diruz lagungarriek bete beharrekoak.

4.1. Jarduketa guztiek Irisgarritasun unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean ezarritakoa bete behar dute.

4.2. Interpretazio fisikoko sistemek (mahai panoramikoak, informazio panelak, seinaleak eta abar) Nafarroako Seinalizazio Turistikoaren eskuliburuan ezarritako diseinua bete behar dute, seinale motaren arabera (http://www.turismo.navarra.es/imgs/ManualSenalizacionTuristica-201508.pdf).

4.3. Interpretazio fisikoko sistema guztiek Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia izan beharko dute instalatu baino lehen. Horretarako, entitate eskatzaileak mezu elektroniko bat igorri behar du zerbitzu horretara (dpt@navarra.es), eta helbide horretan berean beharrezko aholkularitza eta jarraibide egokiak jasoko ditu aurreikusitako jarduketek seinalizazio turistikoaren eskuliburua bete dezaten. Zerbitzuak mezu elektroniko baten bidez erantzunen dio entitate eskatzaileari, eta bertan entitateak instalazioa egiteko adostasuna eta beharrezko informazioa emanen dizkio.

4.4. Oro har, euskarri guztiak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez idatzi beharko dira, gutxienez. Edukia pedagogikoa izanen da, ulertzen erraza izan dadin, eta lehentasuna eduki grafiko eta ikusizkoari emanen zaio, eta ez testuari. Parte-hartzea bultzatuko duten elementuak ere izan beharko dituzte, edo baliabidearen eta testuinguruaren gaineko jakin-mina piztuko dutenak. QR kodea ere gehituko da, edo beste baliabideren bat, betiere informazioa zabaltzeko. Bereziki zainduko da haietan erabiliko den hizkuntza inklusiboa izatea, bai eta ez-sexista ere.

5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehieneko dirulaguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoari (BEZa barne) portzentaje batzuk aplikatuz zehaztuko dena.

Toki entitateak BEZa berreskura badezake, gastua ez da diruz lagungarria; zati batean berreskura badezake, berriz, udal idazkaritzak ziurtagiria egin beharko du, hainbanaketa portzentajea adierazten duena. Portzentaje hori ez da diruz lagungarria izanen inola ere.

Jarduketa diruz lagungarria zer motatakoa den, halakoa izanen da gutxieneko inbertsio diruz lagungarria, halakoa dirulaguntzaren portzentajea eta halakoa entitate onuradun bakoitzaren gehieneko dirulaguntza, hori guztia lauki honi jarraikiz:

JARDUKETA MOTAK

GUTXIENEKO INBERTSIOA (BEZa barne)

DIRULAGUNTZA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

A) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa

3.000 euro

%50

7.000 euro

B) Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena

6.000 euro

%60

25.000 euro

6. oinarria.–Eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

a) Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16754/Subvenciones-a-entidades-locales-para-la-adecuacion-de-recursos-turisticos-durante-2019 hemendik aitzina laguntzaren fitxa deituko duguna; fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

b) Dirulaguntza honen izapidetzearekin loturik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren jakinarazpen eta komunikazio guztiak telematikoki eginen dira, eta, horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala eta gaitutako helbide elektroniko (DEH) bat izatea.

c) Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

d) Eskaerak tramitazio telematikoa egiten den unean eskura dagoen berariazko eskabidea erabiliz eginen dira, laguntzaren fitxaren bidez, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzaren fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak.

e) Entitate bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, nahiz eta dirulaguntza jarduketa baterako baino gehiagotarako eskatu.

f) Eskaera aurkezten den egunean inbertsioa bukatua, fakturatua eta ordaindua badago eta abian jarri bada, 10. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkeztuko dira eskaerarekin batera.

3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioak berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko du, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztua. Hona hemen:

a) Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

–Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena. Hura dirulaguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Entitate eskatzailearen adierazpena, beste administrazio, entitate edo partikular batzuei dirulaguntzaren xede diren jarduketa berberetarako eskatutako eta jasotako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa. Hura dirulaguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena eskaera egiten duen entitatearen konpromisoa inbertsioaren xede den eremu edo azpiegituretan mantentze eta garbitze lanak 7 urtez egiteko.

–Entitate eskatzailea jarduketak eginen diren eremuen edo lurren titularra dela dioen ziurtagiria edo, hala badagokio, eskaera aurkezten den egunetik 7 urtetik beherakoa ez den denboran horiek erabilgarri izanen dituela dioena. Horretarako, toki entitatearen idazkaritzaren ziurtagiria aurkeztuko da, zirkunstantzia horiek egiaztatzen dituena eta, gainera, jarduketak eginen diren poligono eta lurzati zehatzak adierazten dituena.

b) Jarduketaren interes turistikoa frogatzeko dokumentazioa.

1. Entitate eskatzaileak dirulaguntza zer jarduketa motatarako eskatzen duen adierazi behar du eskabide-orrian, eta jarduketari dagokion eranskina bete eskabide-orrian bertan.

Horrez gain, jarduketa mota bakoitzerako ezarritako irizpideen autobalorazioa eginen du, eta balorazio hori frogatzea ahalbidetzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, salbu eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak berak ofizioz baloratzen dituen irizpideei lotutakoa; irizpide horiek direla eta, beraz, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Entitate eskatzaileak eskabide-orrian irizpideetako baten bat baloratzen ez badu edo, beharrezkoa izan arren, frogatzeko dokumentazioa aurkezten ez badu, irizpide horri zero bat esleituko zaio.

Aipatutako irizpideen balorazioa frogatzeko behar den dokumentazioa epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko. Dokumentazio hori ezin izanen da inola ere zuzendu.

2. Turismoko Marketinaren Zerbitzuak hauek berrikusiko ditu: alde batetik, entitate eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa, irizpideen autobalorazioa egiteko oinarri hartu duena; eta, beste aldetik, entitateak berak egindako puntuazioa. Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, irizpide horien puntuazioa berrebaluatzen ahalko du, hala bada.

Zerbitzu horrek ofizioz puntuatuko ditu horrela zehazten diren irizpideak, eta, halaber, egiaztatuko du jarduketa proposamenak 4.3 oinarrian eskatzen den gutxieneko puntuazioa eskuratzen duela. Horri buruzko txostena eginen du, eta, txostena aldekoa ez bada, dirulaguntzaren eskaera ukatu eginen da.

c) Dirulaguntza zer jarduketatarako eskatzen den, horiexetako bakoitzari buruzko dokumentazioa:

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketa azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehatua bilduko duena:

  • Inbertsioak egitera bultzatzen duten arrazoiak eta jarduketak eginez lortu nahi diren helburuak.
  • Jarduketa diruz lagungarriak egiteko aldian egin diren edo egiteko diren jarduketen deskribapena.
  • Jarduketa gauzatzeko faseak, gauzatze egoera dirulaguntzaren eskabidea aurkezten denean eta gauzatzeko aurreikusitako egutegia.

–Egin diren edo egiteko diren inbertsioen aurrekontu eta zenbateko xehatua, kontzeptuka.

–Inbertsioetan mantentze eta garbitze lanak 7 urtez egiteko programa.

–Dokumentazio grafikoa eta kokapen planoak.

–Hala badagokio, obra proiektu ikus-onetsia.

–Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo frogagiria, adierazten duena inbertsio-proiektua dela “Irisgarritasuna hobetzekoa”, 4.2.1.2.b) edo 4.2.2.2.d) oinarrietan ezarritakoarekin bat.

d) Bestelako dokumentazioa.

–Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, entitate eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen baditu laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko parametroak.

Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan, hau da, aurkezten diren eskaerak alderatuta eta horretarako ezarritako baremoak aplikatuta ateratzen den ordenari jarraituz, puntuazio handienetik txikienera, eta aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

Eskaera hartutakoan, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak 2. oinarrian ezarritako jarduketa moten arabera sailkatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta, halaber, dokumentazioa osorik dagoen egiaztatuko du eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuari eskatuko dio II. eranskineko irizpideetan ezarritako puntuazioa egiazta dezan eta, gainera, 4.3 oinarri arautzailean eskatzen den gutxieneko puntuazioa ote duen jakiteko txostena egin dezan.

Horren ondotik, jarduketa diruz lagungarri mota bakoitzerako ezarritako berariazko baremoa aplikatuko da eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten espedienteen gainean, jarraian erraten den honi jarraikiz:

A) Baremoa eta balorazio irizpideak bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapen eta interpretazio arloko jarduketetarako.

1. Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen jarduketa eremua eta kokalekua.

Deialdi honetaz den bezainbatean, kontuan hartuko da Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean dagoen tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa, zehatz-mehatz, eskualde hauen araberako multzokatzea:

–Iruña.

–Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana.

–Lizarraldea.

–Pirinioaurrekoa, Pirinioak.

–Erribera, Erriberagoiena.

–Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza.

Eskualde horiei gehieneko lehen puntuazio bat aplikatzen zaie, 6 puntukoa, azaleraren zuzeneko proportzioan eta biztanleriaren alderantzizko proportzioan. Eta 8 puntukoa aplikatzen da, bidexka turistikoa, natur bidea edo bide berdea 2 eskualdetan edo gehiagotan badago.

Balorazio irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

ESKUALDEAK

PUNTUAK

Iruña

2

Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana

3

Erribera, Erriberagoiena

3

Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza

5

Lizarraldea

3

Pirinioaurrekoa, Pirinioak

6

2 eskualdetan edo gehiagotan dagoen bidexka turistikoa, natur bidea edo bide berdea

8

2. Aurkeztutako proiektuen eskualdeen araberako banaketa.

Aurkeztutako proiektu guztiak aurretik ezarritako 6 eskualde multzoen barnean sailkatu ondoan, 8 puntu emanen dira, gehienez ere, multzo bakoitzean aurkeztutako proiektu kopuruaren alderantzizko proportzioan, honela:

ESKUALDE MULTZO BAKOITZAK AURKEZTUTAKO PROIEKTUAK

PUNTUAK

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %5 edo gutxiago direnean

8

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %6tik %10 bitartekoak direnean

4

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %11tik %15 bitartekoak direnea

3

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %16tik %20 bitartekoak direnea

2

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %21etik %30 bitartekoak direnean

1

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %31 baino gehiago direnean

0

3. Irisgarritasunaren arloko jarduketak.

Horrelakotzat hartuko dira mugikortasun murriztua dutenen edo bestelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko eraberritzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak ere, eta 10 puntuko esleipena ekarriko dute.

Puntuazio hau aplikatuko da baldintza hauek betetzen direlarik:

–Aurreikusitako jarduketen multzo osoa halakotzat hartu behar da.

–Inguruabar horiek, nahitaez, enpresa edo profesional eskudun batek ziurtatu beharko ditu proiektuaren memoria eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean.

–Gainera, egindako jarduketak justifikatzeko tenorean, horiek “irisgarritasuna hobetzeko jarduketen” proiektutzat hartzen segitu beharko da; horretarako, hala ziurtatzen duen enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo ziurtagiria aurkeztuko da berriz, bestela deklaratuko baita onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

4. Bidexka turistiko, natur bide edo bide berdeari puntu gehiago ekartzen dizkioten jarduketak, deialdi honen II. eranskinean ezarritako ebaluazio irizpideei jarraikiz.

Puntu hauek emanen dira:

BIDEXKA TURISTIKO, NATUR BIDE EDO BIDE BERDEENTZAKO PUNTU GEHIKUNTZA, INBERTSIOAK EGIN ONDOAN

PUNTUAK

9 puntu baino gehiago

12

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

3 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntura bitarte

3

5. Bidexka turistikoa 2020ko abenduaren 31 baino lehen homologatzeko konpromisoa.

Eskaera egin duen entitateak hartzen badu delako bidexka hori aipatu data baino lehen homologatzeko eta ziurtatzeko konpromisoa Nafarroako Foru Komunitateko erabilera publikoko kirol bidexken sorrera eta kontserbaziorako baldintzak arautzen dituen irailaren 7ko 197/2011 Foru Dekretuarekin bat, orduan 5 puntu emanen zaizkio dirulaguntzaren xede den jarduketari.

Puntuazio hori aplikatzeko erantzukizunpeko adierazpen berariazko bat aurkeztu behar da, dirulaguntzaren eskabidean heldu dena, kontuan harturik baldintza hori epe horretan bete ezean ordaindutako dirulaguntza itzultzeko eskatuko dela, gehi berandutzagatik dagozkion interesak.

6. Hona hemen bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapen eta interpretazio arloko jarduketei aplikatu beharreko baremoaren puntuazioaren laburpena:

ZENBAKIA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

IRIZPIDEAREN GEHIENEKO PUNTUAZIOA

1

Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen jarduketa eremua eta kokalekua.

Iruña

2

8

Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana

3

Erribera, Erriberagoiena

3

Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza

5

Lizarraldea

3

Pirinioaurrekoa, Pirinioak

6

Bidexka turistikoa, natur bidea edo bide berdea 2 eskualdetan edo gehiagotan badago

8

2

Aurkeztutako proiektuen eskualdeen araberako banaketa

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %5 edo gutxiago direnean

8

8

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %6tik %10 bitartekoak direnean

4

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %11tik %15 bitartekoak direnean

3

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %16tik %20 bitartekoak direnean

2

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %21etik %30 bitartekoak direnean

1

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %31 baino gehiago direnean

0

3

Irisgarritasunaren arloko inbertsioak

10

10

4

Bidexka turistikoari puntu gehiago ekartzen dizkioten jarduketak

9 puntu baino gehiago

12

12

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

3 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntura bitarte

3

5

Bidexka turistikoa homologatzeko konpromisoa

2020ko abenduaren 31 baino lehen

5

5

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

43

7. Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

1. eta 2. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

3. balorazio irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntza eskaerarekin batera, eta, eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada, ez da baloratuko.

4. balorazio irizpidea ofizioz aplikatuko du Turismoko Marketinaren Zerbitzuak.

5. balorazio irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak betetzea dirulaguntzaren eskabide berariazkoan horretarako ezarrita dagoen erantzukizunpeko adierazpena.

8. Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura.

Berdinketak trenkatzeko hurrengo irizpideak aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketak iraunez gero:

–Bidexka, baliabide eta eremu turistiko eta naturalen balioa agerrarazteko jarduerak egin zitzaten, toki entitateentzako 2018ko dirulaguntzen deialdian emandako dirulaguntzak. Dirulaguntza txikiena hartu duten entitateek izanen dute lehentasuna.

–Irisgarritasun arloko jarduketak: halakotzat jo daitezkeen proiektuek izanen dute lehentasuna.

–Jarduketak non egiten diren, udalerri horretako biztanleria: biztanleria txikiena dutenek izanen dute lehentasuna; horretarako, ez da kontuan hartuko kontzejuetako biztanleria, baizik eta kasuan kasuko udalerrikoa.

B) Baremoa eta balorazio irizpideak baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapenaren arloko jarduketetarako:

1. Baliabide edo eremu turistikoaren jarduketa eremua eta kokalekua.

Deialdi honetaz den bezainbatean, kontuan hartuko da Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean dagoen tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa, zehatz-mehatz, eskualde hauen araberako multzokatzea:

–Iruña.

–Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana.

–Lizarraldea.

–Pirinioaurrekoa, Pirinioak.

–Erribera, Erriberagoiena.

–Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza.

Eskualde horiei gehieneko puntuazio bat aplikatzen zaie, 6 puntukoa, azaleraren zuzeneko proportzioan eta biztanleriaren alderantzizko proportzioan. Eta 8 puntukoa aplikatzen da, baliabide edo eremu turistikoa 2 eskualdetan edo gehiagotan badago.

Balorazio irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

ESKUALDEAK

PUNTUAK

Iruña

2

Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana

3

Erribera, Erriberagoiena

3

Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza

5

Lizarraldea

3

Pirinioaurrekoa, Pirinioak

6

2 eskualdetan edo gehiagotan dagoen baliabide edo eremu turistikoa

8

2. Aurkeztutako proiektuen eskualdeen araberako banaketa.

Aurkeztutako proiektu guztiak ezarritako 6 eskualdeen barnean sailkatu ondoan, 8 puntu emanen dira gehienez ere eskualde multzo bakoitzean aurkeztutako proiektu kopuruaren alderantzizko proportzioan, honela:

ESKUALDE MULTZO BAKOITZAK AURKEZTUTAKO PROIEKTUAK

PUNTUAK

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %5 edo gutxiago direnean

8

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %6tik %10 bitartekoak direnean

4

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %11tik %15 bitartekoak direnean

3

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %16tik %20 bitartekoak direnean

2

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %21etik %30 bitartekoak direnean

1

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %31 baino gehiago direnean

0

3. Irisgarritasunaren arloko jarduketak.

Horrelakotzat hartuko dira mugikortasun murriztua dutenen edo bestelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko eraberritzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak ere, eta 10 puntuko esleipena ekarriko dute.

Aurreikusitako puntuazioa aplikatuko da baldintza hauek betetzen direlarik:

–Aurreikusitako jarduketen multzo osoa halakotzat hartu behar da.

–Inguruabar horiek, nahitaez, enpresa edo profesional eskudun batek ziurtatu beharko ditu proiektuaren memoria eta diru-laguntzaren eskaera aurkezteko unean.

–Gainera, egindako jarduketak justifikatzeko tenorean, horiek “irisgarritasuna hobetzeko jarduketen” proiektutzat hartzen segitu beharko da; horretarako, hala ziurtatzen duen enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo ziurtagiria aurkeztuko da berriz, bestela deklaratuko baita onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

4. Baliabide edo eremu turistikoei puntu gehiago ekartzen dizkieten jarduketak, deialdi honen II. eranskinean ezarritako ebaluazio irizpideei jarraikiz. Puntu hauek emanen dira:

INBERTSIOAK EGIN ONDOREN, BALIABIDE EDO EREMU TURISTIKOAREN PUNTUAZIOAN AURREIKUSTEN DEN GEHIKUNTZA

PUNTUAK

9 puntu baino gehiago

12

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

4 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntutik 3 puntura bitarte

3

5. Kudeatutako baliabideak: dirulaguntzaren xede den baliabide edo eremu turistikoaren ondoriozko eskaintza turistikoa izatea baloratuko da, haren iraupenaren eta egonkortasunaren zuzeneko proportzioan, eta puntuazio hau emanez:

KUDEATUTAKO BALIABIDEAK

PUNTUAK

Jardueren eskaintza egonkorra dago

6

Denboraldiko eskaintza dago

3

Eskaeraren araberako eskaintza dago

1

6. Hona hemen baliabide edo eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapenaren arloko jarduketei aplikatu beharreko baremoaren puntuazioaren laburpena:

ZENBAKIA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNA

PUNTUAK

IRIZPIDE BAKOITZEKO GEHIENEKO PUNTUAK

1

Baliabide edo eremu turistikoaren jarduketa eremua eta kokalekua

Iruña

2

8

Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana

3

Erribera, Erriberagoiena

3

Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza

5

Lizarraldea

3

Pirinioaurrekoa, Pirinioak

6

Baliabide edo eremu turistikoa 2 eskualdetan edo gehiagotan kokaturik badago

8

2

Aurkeztutako proiektuen eskualdeen araberako banaketa

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %5 edo gutxiago direnean

8

8

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %6tik %10 bitartekoak direnean

4

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %11tik %15 bitartekoak direnean

3

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %16tik %20 bitartekoak direnean

2

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %21etik %30 bitartekoak direnean

1

Eskualde multzoan aurkeztutakoak proiektu guztien %31 baino gehiago direnean

0

3

Irisgarritasunaren arloko inbertsioak

Baldintza: enpresa eskudunaren txostena

10

10

4

Baliabide edo eremu turistikoari puntu gehiago ekartzen dizkioten jarduketak

9 puntu baino gehiago

12

12

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

4 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntutik 3 puntura bitarte

3

2 puntu baino gutxiago

0

5

Kudeatutako baliabideak

Jardueren eskaintza egonkorra

6

6

Denboraldiko eskaintza

3

Eskariaren araberako eskaintza

1

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

44

7. Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

1. eta 2. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

3. balorazio irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duten entitateek nahitaezko dokumentazioa aurkeztea dirulaguntza eskaerarekin batera, eta, eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada, ez da baloratuko.

4. eta 5. balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu Turismoko Marketinaren Zerbitzuak.

8. Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura.

Berdinketak trenkatzeko hurrengo irizpideak aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketak iraunez gero:

–Irisgarritasun arloko jarduketak: halakotzat jo daitezkeen proiektuek izanen dute lehentasuna.

–Kudeatutako baliabideak, lehentasuna izanik balorazio irizpide honengatik puntu gehien erdietsi dituzten proiektuek.

–Puntu gehiago eremu eta baliabide turistikoak hautatzeko irizpideetarako, lehentasuna izanik azken puntuazio handiagoa erdiesten dutenek, horri dagokionez aintzat harturik hasierako balorazioaren puntuen gehi kasuan kasuko inbertsioak egin ondoan lortutako puntu gehigarrien batura.

–Jarduketak non egiten diren, udalerri horretako biztanleria: biztanleria txikiena dutenek izanen dute lehentasuna; horretarako, ez da kontuan hartuko kontzejuetako biztanleria, baizik eta kasuan kasuko udalerrikoa.

8. oinarria.–Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa.

Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa egiten duen organoak entitate interesdunari eskatuko dio jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

Eskaera osorik eta zuzen dagoela egiaztaturik, bai eta 4. oinarrian ezarritako jarduketetako bati dagokiola ere, espedientea 7. oinarrian jarduketa diruz lagungarri mota bakoitzerako ezarritako baremoei jarraikiz baloratuko da, lehentasun ordena zehaztuko da, eta dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko, 5. oinarrian ezarritako portzentajearekin bat.

2. Aurrekontuan diru aski ez egoteagatik, funtsak eskaera bati dagokion dirulaguntza adinakoak ez direnean, organo kudeatzaileak ondoriozko dirulaguntzaren proposamenaren berri emanen dio entitate eskatzaileari. Entitateak 5 egun baliodun izanen ditu jakinarazi zaion dirulaguntzaren proposamena onartzeko edo ukatzeko:

–Epe horretan entitateak ez badu jakinarazten proposamena onartu edo ukatzen duen, ulertuko da onartzen duela eta espedientearen tramitazioak aurrera eginen du.

–Entitateak dirulaguntzaren proposamena onartzen ez badu, hurrengo eskaera ebaluatu eta aztertuko da, eta, hala badagokio, berriz modu berean jokatuko da.

3. Dirulaguntzak lehen adierazitakoari jarraituz esleitu ondoren deialdiaren aurrekontuko dirua agortzen denean, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

Dirulaguntzen deialdia ebatzi ondoren, eta oinarri arautzaile honen atalean ezarritako kasurako eta, betiere, salbuespen gisa, emandako dirulaguntzaren bati uko egiten bazaio edo justifikatzen diren inbertsioak aurreikusitakoak baino txikiagoak badira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak soberakin hori erabiliko du goian aipatutako eskaerari zegokion dirulaguntza osatzeko, onartu zitzaiona berdindu arte, ahal izanez gero. Bestela, soberakinarekin, ahal dena osatuko da.

4. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

5. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Dirulaguntza emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Eskatzaile bakoitzari dirulaguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpenen berri emanen zaio, hark emandako gaitutako helbide elektronikoaren (DEH) bidez.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

9. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, entitate onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori, ez bada entitateak berariaz horren aurka agertzen direla. Kasu horretan, entitateek aipatutako frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, dirulaguntzen entitate onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun balioduneko epean kontzesioaren ebazpena jakinarazten denetik aitzina, emandako dirulaguntzari uko egiten zaiola, diruz lagunduriko ekintzak ez badira eginen deialdian ezarritako epeetan.

4. Diruz lagunduriko inbertsio proiektuan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, hura gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak.

Oinarri arautzaile honen 3. eta 4. ataletako komunikazioak posta elektronikoaren bidez eginen dira, turismoayudas@navarra.es helbidera idatziz.

5. Dirulaguntzaren xedeko jarduketak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan. Egindako jarduketen justifikazioa 2019ko azaroaren 4a baino beranduago aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

6. Beharrezkoa bada, dagozkion jarduketak egitea, 2019ko azaroaren 4a baino lehen, bidexka turistikoaren, natur bidearen edo bide berdearen hasierako informazio panela kontserbazio egoera ezin hobean egoteko 4.2.1.1 oinarri arautzailean aurreikusitakoaren arabera, eta 3 puntu eskuratzeko, ondorio horretarako ezarritako baremoaren 6. irizpidean.

7. Beharrezkoa bada, dagozkion jarduketak egitea, 2019ko azaroaren 4a baino lehen, baliabide edo eremu turistikoaren informazio panela kontserbazio egoera ezin hobean egoteko, 4.2.1.1 oinarri arautzailean aurreikusitakoaren arabera, eta 3 puntu eskuratzeko, ondorio horretarako ezarritako baremoaren 8. irizpidean.

8. Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak martxan jartzea edo, hala badagokio, jendearentzat irekitzea 2020ko martxoaren 1a baino lehen, eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari irekiera-egunaren berri ematea. Bestela, jasotako zenbateko guztiak itzultzea eskatuko da, dagokion berandutze-interesarekin batera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat.

9. Dirulaguntzaren xede diren jarduketen gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak, aurkezpenak edo webguneak) Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza duela adierazi beharko da. Jarduketa horrek berak sortutako euskarri guztietan agertu beharko dira Nafarroako marka turistikoa eta Nafarroako turismoko web-orri ofiziala (www.turismo.navarra.es/eus/home), Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideekin bat.

Dirulaguntza honen xede diren inbertsio jarduketetan, metakrilatozko edo HLP motako plaka ijeztu trinkoa ezarriko da ikusteko moduko toki batean; 10 mm-koa izanen da, 20x10 tamainakoa eta hondo zurikoa, eta landatua izanen ditu Nafarroako marka turistikoa eta Nafarroako Gobernuaren logoa, eta zazpi urtez paraturik atxiki beharko da, dirulaguntzaren ordainketaren ebazpena jakinarazten denetik hasita. Plaka hori ez da beharrezkoa izanen, jarduketa diruz lagundua interpretazio fisikoko sistema bat bada (mahai panoramikoak, panelak...), horretan dagoeneko turismoaren logoa agertuko baita.

10. Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko espedienteak Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezarritakoarekin bat tramitatu direla justifikatzea.

11. Bidexka turistikoen egokitzapen eta interpretaziorako dirulaguntzen entitate onuradunak, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu badute bidexkaren ziurtagiria eta homologazioa 2020ko abenduaren 31 baino lehen lortzeko konpromisoa hartzeko, eta horren ondorioz balorazio irizpide horretan aurreikusitako puntu gehigarriak eskuratu badituzte, beharturik egonen dira eskuratutako konpromisoa epe horretan betetzera.

Betebehar hori bete dela egiaztatzeko, behar den egiaztapena igorri beharko da Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura, epe hori akitu baino lehenago. Hala ez bada, dirulaguntzak itzultzeko espedientea abiatuko da, ordaindutako dirulaguntza guztia itzultzeko eskatu beharrez, berandutzagatik dagozkion interes guztiak barne.

12. Zazpi urtez mantentze-lanak egitea dirulaguntzaren xede den eremu edo azpiegituran.

13. Dirulaguntza zertarako eman den, helburu zehatz horretarako baliatu beharko dira gutxienez 7 urtez dirulaguntza jaso duten ondasunak, dirulaguntza ordaintzen denetik aurrera.

10. oinarria.–Egindako jarduketak frogatzeko epeak, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea eta modua:

a) Jarduketa guztiak eginak, fakturatuak eta ordainduak badaude eta abian jarri badira, bidezkoa izanen da justifikazioa dirulaguntza eskaerarekin batera aurkeztea; dena dela, beste edozein unetan ere aurkezten ahalko da, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik aurrera, jarduketa diruz lagungarriak bukatu ondoren, eta, betiere, 2019ko azaroaren 4a baino lehen.

b) Justifikazioa telematika bidez aurkeztuko da nahitaez; horri dagokionez, 6.2 oinarrian eskaerak aurkezteko ezarritakoa hartuko da kontuan.

2. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Diruz lagundutako jarduketak akitu ondoan, entitate onuradunek justifikatu beharko dute jarduketa horiek egin direla, eta, horretarako, dirulaguntzaren fitxan eskura daitekeen berariazko justifikazio inprimakia aurkeztu beharko dute, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizien bidez eskaneatuta.

a) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikaziorako inprimakiaren xehetasun orrian ezarritakoaren arabera.

b) Diruz lagundutako jarduketa guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen indarreko fakturazio erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren exekuzioa berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko osorik edo partez, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza eskaeran inguruabar hori adierazi beharko da.

c) Egindako ordainketak justifikatzeko banku-agiriak.

d) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen memoria, honako hauek zehatz azalduta: aurreikusitako jarduketen betetze-maila, lortu nahi diren helburuak eta hasierako aurreikuspenekiko izandako desbideraketak.

e) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen argazkiak, jarduketak egin aurreko egoera eta ondorengoa egiaztatu ahal izateko.

f) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: dirulaguntza honetaz aparte jarduketak finantzatu dituzten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa adierazi behar dira; funts berekiak, bestelako baliabideak, bestelako dirulaguntzak edo diruz lagundutako jarduketak sortutako diru-sarrerak izan daitezke. Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

g) Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo frogagiria, erakusten duena hasieran irisgarritasunaren arloko inbertsioetarakotzat jotako proiektuak, burutua izan ondotik, oraindik ere betetzen dituela 4.2.1.2.b) edo 4.2.2.2.d) oinarrietan ezarritako baldintzak, sailkapen horri eusteko.

h) Toki entitatearen idazkaritzaren ziurtagiria, honako hauek egiaztatzen dituena:

–Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatu dituzten enpresa kontratistak hautatzerakoan, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen agindu guztiei jarraitu zaie.

–Enpresa kontratistak hautatzeko, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraitu zaie, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

–Emandako dirulaguntzaren gastua bat dator haren helburuarekin, eta egindako inbertsioak jaso dira edo, bestela, horiek abian jartzeko ezarritako azken egunean jasota egonen dira.

i) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso izanaren berri ematen duen betebeharra bete dela frogatzeko argazkiak edo agiriak, 9.9 oinarrian ezarritakoarekin bat.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren ordainketa.

1. Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta entitate onuradunak dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

2. Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, egiaztatu ondoren egindako inbertsioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu direla, haien justifikazioa zuzena dela alderdi guztietan eta dirulaguntzaren xedea bete dela; ordainketa, gehienez, hiru hilabeteko epean eginen da, justifikazioa aurkezten den egunetik hasita.

3. Jarduketa guztiak eginda badaude, eta justifikazioa dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkezten bada, dirulaguntza ematen dela dioen ebazpenarekin batera emanen da ordainketa egiteko agindua.

4. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak abian jartzen badira edo, hala badagokio, jendearentzat irekitzen bada diruz lagundutako jarduketak justifikatzeko agiriak aurkeztu ondoren, kasu horretan, dirulaguntza ordainduko da, baldin eta inbertsio horiek 2020ko martxoaren 1a baino lehen abian jartzen badira.

12. oinarria.–Ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.

1. Inbertsioen frogagiriak 2019ko azaroaren 4tik aurrera aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

2. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzen badira aurreikusitako eta eskatutako prezioan baino merkeago, murrizketa hauek eginen dira:

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %70 baino gutxiago ordaindu behar bada, dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %50 baino gutxiago ordaindu behar bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Deialdi honetako 9.8 oinarri arautzailean inbertsioak abian jartzeko edo jendearentzat irekitzeko ezarri den data errespetatzen ez bada (2020ko martxoaren 1a), jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze-interesekin batera.

4. Bidexka turistikoaren, natur bidearen edo bide berdearen informazio panela edo baliabide edo eremu turistikoarena kontserbazio egoera ezin hobean ez badago 2019ko azaroaren 4rako, azken dirulaguntzaren ordainketa %30 murriztuko da, 9. oinarri arautzailearen 6. eta 7. ataletan ezarritako ondorioetarako.

5. Dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorio horietarako, eta 9. oinarri arautzailearen 12. eta 13. ataletan ezarritakoari dagokionez, ezarritako epea bukatzeko zenbat denbora falta den, horren zuzeneko proportzioan eginen da itzuli beharreko dirulaguntzaren kalkulua.

13. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako departamentuek, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste laguntza batzuekin.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren dirulaguntzak laguntza honen fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

15. oinarria.–Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da oinarri arautzaile hauen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

II. ERANSKINA

Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeetarako ebaluazio irizpideak

ZENBAKIA

IRIZPIDEA

PUNTUAK

ESKATURIKO
DOKUMENTAZIOA

1

Ibilbideak edertasun handiko tokiak ikusarazten ditu. Bakantasuna

3p: Bakarra da Nafarroan

2p: Nafarroan badira antzekoak

1p: Bakarra eskualdean

Ez da beharrezkoa

2

Irisgarritasuna

3p: Sarbidea errepidetik, edo herritik oinez bidea laburra dela

2p: Hasieraraino, autoz 500 m-ko bidea edo oinez 100 m-koa

1p: Hasieraraino, autoz 2 km-ko bidea edo oinez 500 m-koa

X

3

Hasiera puntuko aparkalekua

3p: Hasieran aparkaleku egokitua, gutxienez ere 5 ibilgailurentzat

2p: Aparkalekua hasieratik 100 m-ra, 3 ibilgailurentzat

1p: Prestatu gabeko aparkalekua, aparkatzeko espazio librea hasieran

X

4

Josteta eremua hasieran

3p: Piknik eremua, osorik: (mahaiak, bankuak) eta iturria

2p: Piknik eremua, osorik, iturririk gabe

1p: Ibilaldia prestatzeko leku aski

X

5

Higiene zerbitzu publikoak

3p: Bai, bertan

2p: Bai, 100 m-ra

X

6

Informazio panela hasieran

3p: Informazio panela, egoera onean eta izena, mapa, deskribapena, argazkiak eta gomendioak dituena

2p: Informazio panela, ez egoera onean, baina irakurtzeko modukoa

1p: Irakurri ezin den panela, berriz erabil daitekeen egitura duena

X

7

Bidexkaren seinalizazioa

3p: Seinale gisa norabide zutoinak daude (GR, PR, SL), 197/200 Foru Dekretuari jarraikiz

2p: Zutoin edo pintura normalizatu gabeen bidezko seinaleak

X

8

Kontserbazio egoera

3p: Seinaleak eta mantentze-lanak ongi, eta sasiz garbitua

X

9

Informazio gehigarria bidexkan barrena

3p: Interpretaziorako interesa duten tokien gaineko informazioa, mahai panoramikoa, atrilak, QR kodeak, errealitate birtualeko aplikazioa, etab.

X

10

Zoruaren egoera

3p: Trinkoa eta erregularra

2p: Partez trinkoa eta erregularra. Harri lokak izan litezke

X

11

Inguruko turismo eskaintza

3p: Turismoko ostatuak, jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak bidexkatik 10 km-ra

2p: Jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak 3 km-ra

1p: Jatetxeak eta/edo saltokiak 10 km-ra

X

12

Jardueren eskaintza: bisita gidatuak, lantegiak

3p: Egonkorra: urte osoan

2p: Denboraldian: udazkena, udaberria eta abar

1p: Eskatu ahala

X

13

Ekipamenduak: turismo-bulegoa, bisitarien gunea, josteta eremua

3p: 2 du

2p: 1 du

X

14

Sarean badago informazioa

3p: www.turismo.navarra.es webgunean

2p: Bertako webgunean (partzuergoa, elkartea, ibarra)

1p: Udalaren edo bidexkaren beraren webgunean

X

15

Internetez kanpoko argitalpenetan agertzea

3p: Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren liburuxketan agertzea

2p: Presentzia partzuergo, entitate edo elkarteek argitaraturiko eskualde mailako liburuxketan. Eskualdekoa

1p: Bertako euskarrietan aipatua (planoa, liburuxka, gida)

X

16

Beste bidexka seinalatuekin lotzeko aukera

3p: Ibilbideak bat egiten du parte batean beste bidexka batekin

2p: Lotzen ahal da hurbileko beste batekin

X

17

Harremana beste ibilbide batzuekin: paisaiak, erromanikoa, gaztelu eta gotorlekuak, Donejakue bidea, bide berdeak, Inaziotar bidea, zinema eta abar

3p: Horietariko 3rekin

2p: Horietariko 2rekin

1p: 1ekin

Ez da beharrezkoa

18

Bisitariak zenbatzeko sistema

3p: Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 9 hilabetez

2p: Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 3 hilabetetik 8 hilabetera

1p: Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 2 hilabetez

X

19

Bidexkaren ibilbidearen luzera-iraupena

3p: 6 km baino gehiago eta/edo 2 ordutik gorako iraupena

2p: 6 km baino gutxiago eta 3 baino gehiago, eta/edo 2 orduko iraupena

1p: 3 km-tik 1era bitarte

X

20

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako irisgarritasuna

3p: Ziurtagiriz hornitua

2p: Ziurtagiria lortzeko bidean

X

21

Bidexkaren homologazioa 197/20 Foru Dekretuaren arabera

3p: Homologatua eta indarrean

2p: Homologatzeko bidean

1p: Matrikulatua eta berritu gabea

X

Baliabide eta espazio turistikoetarako ebaluazio irizpideak

ZENBAKIA

IRIZPIDEA

PUNTUAK

ESKATURIKO
DOKUMENTAZIOA

1

Espazioak edertasun handiko tokiak ikusarazten ditu. Bakantasuna

3p: Bakarra da Nafarroan

2p: Nafarroan badira antzekoak

1p: Bakarra eskualdean

Ez da beharrezkoa

2

Espazioa non dagoen kokatua herri hurbilenari dagokionez

3p: Herrian bertan dago

2p: Espaziotik herrira 500 m baino gutxiago dago

1p: Espaziotik herrira gehienez ere km 1 dago

X

3

Aparkalekua

3p: Aparkaleku egokitua espazio turistikoan, gutxienez ere 10 ibilgailurentzat

2p: Egokitu gabeko eremua, gutxienez ere 10 ibilgailu aparkatzeko

X

4

Espazioan josteta eremua egotea

3p: Piknik eremua, osorik: mahaiak, bankuak eta iturria

2p: Piknik eremua, osorik, iturririk gabe

1p: Bisitaldia prestatzeko adina leku

X

5

Ingurunearen garbitasuna

3p: Zaborrak biltzeko sistemaz hornitua, eta garbi dago

2p: Badaude zakarrontziak

X

6

Higiene zerbitzu publikoak

3p: Espazio turistikoan

2p: 100 m-ra

X

7

Espazioaren seinalizazioa

3p: Seinalizazioa errepidean

2p: Seinalizazioa herrian

1p: Seinalizazioa espazioan

X

8

Informazio panela espazioan

3p: Informazio panela, egoera onean eta izena, mapa, ordutegia, deskribapena, argazkiak, prezioak eta gomendioak dituena

2p: Informazio panela, ez egoera onean, baina irakurtzeko modukoa

1p: Panela ez da irakurtzeko modukoa, baina egitura berriz erabil daiteke

X

9

Informazio gehigarria bisitaren ibilbidean barna

3p: Interpretaziorako interesa duten tokien gaineko informazioa, mahai panoramikoa, panelak, atrilak, ikus-entzunezkoak, QR...

2p: Bisita gidaturako aukera

1p: Bisita audiogidaturako aukera

X

10

Inguruko turismo eskaintza

3p: Ostatuak, jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak herrian edo 10 km-ra

2p: Jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak 5 km-ra

1p: Jatetxeak eta/edo saltokiak 10 km-ra

X

11

Baliabidearen inguruan antolatzen diren jardueren eskaintza: tailerrak, dastaketak, lehiaketak, etab.

3p: Egonkorra: urte osoan

2p: Denboraldian: udazkena, udaberria eta abar

1p: Eskatu ahala

X

12

Ekipamenduak: turismo-bulegoa, bisitarien gunea, josteta eremua

3p: Horietarik 2 ditu

2p: Horietarik 1 du

X

13

Sarean badago espazioari buruzko informazioa

3p: www.turismo.navarra.es webgunean

2p: Bertako webgunean (partzuergoa, elkartea, ibarra)

1p: Udalaren edo bidexkaren beraren webgunean

X

14

Internetez kanpoko argitalpenetan agertzea

3p: Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren liburuxketan agertzea

2p: Presentzia partzuergo, entitate edo elkarteek argitaraturiko eskualde mailako liburuxketan. Eskualdekoa

1p: Bertako euskarrietan aipatua (planoa, liburuxka, gida)

X

15

Baliabidearen kudeaketa turistikoa

3p: urte osoan/neguan

2p: Udaberritik udazkenera

1p: Goi-denboraldia (ast. san. eta uda)

X

16

Bestelako turismo ibilbideekiko harremana: paisaiak, erromanikoa, gaztelu eta gotorlekuak, Donejakue bidea, bide berdeak, Inaziotar bidea, zinema eta abar

3p: Horietariko 3rekin

2p: Horietariko 2rekin

1p: 1ekin

Ez da beharrezkoa

17

Bisitariak zenbatzeko sistema

3p: Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 9 hilabetez

2p: Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 3 hilabetetik 8 hilabetera

1p: Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 2 hilabetez

X

18

2018an Turismo Behatokira datuak igorri izana

3p: Hilabetero, irekiera sasoian

2p: Behin, irekiera sasoian

X

19

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako irisgarritasuna

3p: Ziurtagiriz hornitua

2p: Ziurtagiria lortzeko bidean

X

LABURPENA

Egitura turistiko mota

Irizpide aplikagarrien kopurua

Gehieneko puntuak

Eskuratu beharreko gutxieneko puntuazioa

Bidexka turistikoak, natur bideak eta bide berdeak

21

63

30

Baliabide eta eremu turistikoak

19

57

25

Iragarkiaren kodea: F1904299