89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak emateko 2019ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 450345.

–Xedea: diruz laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak garatzen dituzten proiektuak. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

–Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

–Oinarri arautzaileak: DDBN.

–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.

–Eskabideak aurkezteko epea: 20 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1905380