89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

81E/2019 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 7ko 43E/2019 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez ingurumen ukipenetarako baimena eman zen gas naturalaren eta zuntz optikoaren sarea Agralco industriaraino hedatzeko, Lizarrako udal-mugartean.

2019ko otsailaren 18an, Nedgia Navarra SAk aurkeztutako eskabide bat sartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan, obraren sustatzailea Nedgia Navarra SA dela adierazteko, eta ez Agralco SL, hala agertzen baitzen aurkeztutako dokumentazioan, bai eta, horren ondorioz, otsailaren 7ko 43/2019 Ebazpenean ere.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, bidezkoa da otsailaren 7ko 43/2019 Ebazpena aldatzea obraren sustatzaileari buruzko datua zuzentzeko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 7ko 43E/2019 Ebazpena, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena gas naturalaren eta zuntz optikoaren sarea Agralco industriaraino hedatzeko proiekturako, Lizarrako udal-mugartean, adierazteko obraren sustatzailea Nedgia Navarra SA dela.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalera, Lizarrako Udalera, Agralco SLra eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 15ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1903932