89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

353E/2019 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita lanpostuak bete gabe gelditu direla deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE (anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista) izateko 11 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 29E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE (anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista) izateko 11 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 26an emandako 723E/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE (anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista) izateko 11 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian. Zerrenda hori 2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.

Lanpostua hautatzeko epea iraganda, deialdi honetan parte hartu duen izangai bakarrak uko egin dio lanpostua hautatzeari; hortaz, bidezkoa da deklaratzea aipatu deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea lanpostuak bete gabe gelditu direla deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE (anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista) izateko 11 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1905081