1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
28C/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Ehungintza Sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Nafarroako Ehungintza Sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007305011981), erregistro honetan sartu zena 2019ko otsailaren 20an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (CCOO eta UGT) 2019ko otsailaren 19an sinatua, eta 2019ko martxoaren 1ean zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko martxoaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Nafarroako Ehungintza Sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1904156