87. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

27C/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo Oltzaleku SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Orkoiengo Oltzaleku SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101392012018) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko otsailaren 18an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2019ko urtarrilaren 31n sinatu ondoren; hori horrela, eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Orkoiengo Oltzaleku SL enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904155