2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuela 2019ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.
Iragarkia 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, argitaratu ondoko jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1.3 artikuluan ezarriari jarraikiz, bidezkoa da onespen hori behin betikotzat jotzea, eta aurrekontua argitara ematea kapituluka laburtuta. Hona hemen:
GASTUAK:
1.–Langileria gastuak: 465.637,25 euro.
2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 57.423,70 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 32.400,00 euro.
6.–Inbertsio errealak: 6.300,00 euro.
Guztira: 561.760,95 euro.
DIRU-SARRERAK:
3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 31.500,00 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 523.910,95 euro.
5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 50,00 euro.
7.–Kapital-transferentziak: 6.300,00 euro.
Guztira: 561.760,95 euro.
Erriberrin, 2019ko otsailaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Andoni Lacarra.
Iragarkiaren kodea: L1905136