2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Hiri-jarduketarako plan berezia Ultzurrungo Kontzejuko
6. poligonoko 16. lurzatian. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2019ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko katastroko 16. lurzatian, espazio publikoaren erabilera aldatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea tramitatzen da eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.
Ollaranen, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1905064