2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Eguesibarko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Eguesibarko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamenduaren aldaketa.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkezten ez badute, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1905065