1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
26C/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31100542012013), erregistro honetan sartu zena 2019ko otsailaren 18an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko otsailaren 6an, eta 2019ko otsailaren 19an zuzendua, eta honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko martxoaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Nafarroako Uharteko Zeroa Multimedia SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzen duen akordioa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1904154