2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Jarduteko protokoloa, puzgarriak eta antzekoak baimentzeko. Hasierako onespena
Uharteko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen puzgarriak eta antzekoak baimentzeko jarduteko protokoloa (438/2018 espedientea).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Uharten, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1905152