87. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2019 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak emana, Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria eta “Gogoan” eskultura Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko eta hala inskribatzeko prozedura abiatzen duena.

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak arautzen ditu Nafarroako memoria historikoaren tokien deklarazioa, babesa, kontserbazioa eta horiei buruzko hedapena, memoriaren transmisiorako gune izan daitezen eta bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzeko lagundu dezaten. Xede horri begira, aipatu legearen 6. artikuluak eta hurrengoek Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroa sortzen dute, mota horretako tokiak kontrolatzeko eta horiei publizitatea emateko tresna gisa, eta bertan inskribatzeko prozedura arautzen dute.

2019ko apirilaren 1ean, Sanfermines 78: Gogoan Elkarteak eskaera aurkeztu du Erregistroan, Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria eta “Gogoan” eskultura Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzeko prozedura abiatzeko. Bi elementu hauek Nafarroako memoria historikoaren toki gisa katalogatua izateko baldintzak betetzen dituzte.

Nafarroako Memoriaren Institutuak proposatu du Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria eta “Gogoan” eskultura Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzea eta Nafarroako Memoriaren Tokien Erregistroan inskribatzea.

1978ko uztailaren 8an, Iruñean San Fermín festak ospatzen ari zirela, zezen plazan eta ondoren honen inguruetan gauzatu zen poliziaren interbentzioa dela eta, bala tiro baten ondorioz Germán Rodríguez Saiz gaztea hil zen eta su-armagatik hamar pertsona eta beste 150 gutxienez gomazko piloten kolpeengatik zaurituak izan ziren. Gertakarien larritasunak, Germán Rodíguezen hiletan agerian geratu zen herri erantzun handia suertatu zuen, bai eta Iruñeko Udalarena ere, festak bertan behera utzi zituena.

Gertakari horiek eragin handia izan zuten hirian. Bere heriotza geratu zenetik denbora gutxira, oroitarri bat jarri zen bere memorian, gutxienez hiru eraso larri jaso dituena. 2005eko urbanizazio lanen ondoren erretiratua izan zen, baina gaur egun dagoen tokian berriro ere instalatzea lortu zuen hiritarrek eragin zuten presioak. 2018ko ekainean, Sanfermines 78: Gogoan elkarteak, gertakarien 40. urteurrenagatik antolatu ziren ospakizunen barruan, “Gogoan” izeneko eskultura bat jarri zuen, Dora Salazar eskultorearena, gertakari horiekin hiriak bere osotasunean jaso zuen erasoa gogora ekarri nahi duena.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez onartutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria eta “Gogoan” eskultura Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko prozedura abiatzea eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan aurreneurriz idaztea, LM-2019-0015 inskripzio zenbakiarekin, ebazpen honen eranskinean ezarritako ezaugarri eta baldintzen arabera.

2. Prozedura abiatzeak berarekin dakar babes-araubidea aplikatzea, behin-behinean, berehala eta zuzenean, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

3. Kautelaz eteten dira zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta tokiaren gainean emanak leudekeenen ondorioak.

4. Kautelaz eteten da ondasunaren balioak arriskuan jartzen dituen esku-hartze oro.

5. Etete horiek mantenduko dira deklaratze eta inskribatze espediente hau tramitatzen den bitartean. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak edozein unetan ken dezake etete hori, baldin eta inskribatu nahi den ondasun horrek arriskurik ez duela egiaztatzen bada.

6. Inskribatze espedientea ebazteko epea 12 hilabetekoa izanen da, gehienez, ebazpen hau argitaratu ondoren. Berariazko ebazpenik eman ezean, espedientea iraungitzat hartuko da, eta ezin izanen da ondasun horren gaineko prozedura berri bati hasiera eman hurrengo hiru urteetan, non ez den ondasunaren titularrak eskatuta egiten.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea, jendaurrean jarriz hilabetez, argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, pertsona fisiko eta juridiko interesdunek nahi adina alegazio egin ditzakete Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako erregistroetako edozeinetan, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira zuzendurik.

8. Ebazpen hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Memoriaren Institutuari, Iruñeko Udalari eta “Sanfermines 78 Gogoan” Elkarteari, eta pertsona fisiko eta juridiko interesdunei hilabeteko entzunaldia ematea, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, beren eskubidea defendatzeko komenigarri iritzitako alegazio eta agiriak oro.

Pertsona fisiko eta juridiko interesdunek nahi adina alegazio aurkezten ahalko dituzte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1), Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira zuzendurik.

Iruñean, 2019ko apirilaren 17.–Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Álvaro Baraibar Etxeberria.

ERANSKINA

Tokiaren identifikazioa (deskribapena eta kokapena):

–Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria.

Katastroko erreferentzia: Bide publikoa - Orreaga etorbidea, Iruña.

–“Gogoan” eskultura.

Katastroko erreferentzia: Bide publikoa - Orreaga etorbidea, Iruña.

Ondasunaren ukitutako zatiak:

–Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria.

Oroitarria eta plaka.

–“Gogoan” eskultura.

Eskultura eta plaka.

Mugatze kartografikoa (IDENA):

Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarria.

1.6417494658242489,42.81458650228468,451.479.

1.6417254521574187,42.814565955725286,451.537.

1.6416929581731976,42.814583580590316,451.537.

1.6417169472034725,42.81460525251242,451.537.

1.6417494411925577,42.81458762764071,451.479.

“Gogoan” eskultura.

1.6410264827083205,42.814995538297325,451.055.

1.6410010391379168,42.81497047202202,451.055.

1.6409700486669514,42.81498924017484,451.066.

1.640995541523641,42.8150120557457,450.986.

1.6410280112832656,42.814995556441374,451.055.

Balioen identifikazioa:

Germán Rodríguez Sáizen omenezko oroitarriak eta “Gogoan” eskulturak herritarrei gogora ekartzen dizkiete 1978ko Sanferminetako gertaera tragikoak, non, poliziaren neurri gabeko erasoaldi batean, su-armaren tiroz hil zen Germán Rodríguez gaztea, eta dozenaka lagun zauritu. Nafarroako gizartean zauri sakona utzi zuten gertakariak izan ziren.

Titulartasuna.

Orubearen jabea:

Iruñeko Udala.

IFK: P3120100G.

Eskulturen jabea:

Sanfermines 78: Gogoan Elkartea.

IFK: G31961295.

Zainketa, seinaleztapen eta zabalkunderako neurri partikularrak:

Orokorrak, 29/2018 Foru Legearen III. eta IV. tituluetan ezarritakoak.

Zainketak oroitarria eta eskultura hartzen ditu barne:

Nafarroako memoria historikoaren toki gisa seinaleztatuko da, eta Nafarroako Memoriaren Tokien Mapan jaso.

Kautelazko babes-neurriak:

Ez dira zehaztu.

Iragarkiaren kodea: F1905927