1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, zaintzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioen bidez aritzeko izangaien bi zerrenda (bata gaztelaniazkoa eta bestea euskarazkoa) osatzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 14an emandako 3706/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen zaintzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioen bidez aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko (bata gaztelaniazkoa eta bestea euskarazkoa) hautaproben bidez. Zerrenda horiek eratzeko prozeduran, Ana Lazkano Garrok gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du behin betiko emaitzen aurka, deialdiko kalifikazio epaimahaiak argitara eman baitzituen 2019ko otsailaren 1ean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1905641