86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, arkitekto tekniko/aparejadore lanpostuan bitarte baterako aritzeko izangaien zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko. Eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea

2019ko apirilaren 4an, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu Juan M.ª Albizu Anduezak jarraian osorik jasotzen den ebazpena eman zuen:

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren martxoaren 27ko 122. Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Berriobeitiko Udalaren arkitekto tekniko/aparejadore lanpostuan bitarte baterako aritzeko izangaien zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko deialdia eta bere oinarriak. Onespena 2018ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Oinarri horien arabera, izangaiek parte hartzeko eskakizuna zuten EGA edo euskararen C1 titulua edukitzea, edo proba bat gainditzea euskaraz behar bezalako maila dutela egiaztatzeko.

Bigarrena.–Berriobeitiko Udalaren 2018ko plantilla organikoaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa partez baietsi zuen NAAk 2018ko irailaren 14ko 1785 Ebazpenaren bidez, aparejadore lanpostuan aritzeko eta lanpostu hori betetzeko euskaraz jakin beharra baliogabetuz. Berriobeitiko Udalak ebazpen hori ez betetzea eskatu zuen kautelazko neurri gisa, eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak hori ukatu du auto baten bidez.

Hori guztia ikusirik,

EBAZTEN DUT:

1. Eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea aipatu deialdian, alegia, Berriobeitiko Udalaren arkitekto tekniko/aparejadore lanpostuan bitarte baterako aritzeko izangaien zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzekoan (2018ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 14an). 15 egun naturaleko epea da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Baliogabetzea oinarrietako 2.1.3 klausulan ezarritako betebeharra, EGA edo euskararen C1 tituluari buruzkoa.

3. Deialdian parte hartzeko eskabideen eredua (II. eranskina) egokitzea eta hori argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berriobeitiko Udalaren web-orrian argitaratzea.

Berriobeitin, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1904775