86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako zuzendari nagusiak martxoaren 22an emandako 135/2019 Ebazpenarena, zeinaren bidez hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia onesten baita 2018-2019 ikasturterako.

Aipatu ebazpenaren euskarazko bertsioan, akats bat dago ebazpenaren urtean, eta beraz, iragarki honen bidez zuzentzen da. 2019ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen aipatu ebazpena, apirilaren 17koan.

Tituluan honela zioen:

“135/2015 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia onesten duena 2018-2019 ikasturterako.”

Honako hau behar du:

“135/2019 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia onesten duena 2018-2019 ikasturterako.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 26an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1905682