86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

129E/2019 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, 2019an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Turismoko Plan Estrategikoaren ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN: 448032.

Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoa (2018-2025) onartu zen, eta, hala, Nafarroako turismo jarduera egonkortzeko plangintza tresna bilakatu zen.

Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoak 5 helburu nagusi proposatzen ditu:

A.–Hurbileko merkatuetan Nafarroaren posizioa sendotzea.

B.–Nafarroa eta Iruña Europako merkatu turistikoan posizionatzea, eskari-fluxu deseztazionalizatuak harrapatzeko (destinoan batez besteko eguneko gastua handia izanik).

C.–Lehiakortasun turistikoa zentratzea segmentuen eta produktuen desberdintzapenean eta Nafarroa-Iruña destinoaren esparruan, lurralde ondare natural eta kulturaleko elementuetan eta pertsonetan lagundurik, jasangarritasunean exijentzia-maila altua duen testuinguruan.

D.–Enpresaburuen arteko lankidetza eta entitate turistikoekikoa bultzatzea, baterako ekintzaren eraginkortasuna eta egitura produktiboen egokitzapena bultzatuz.

E.–Espazio turistikoaren kudeaketaren lurralde-egituraketa hobetzea, lurralde mailako entitateen arteko lankidetza bultzatuz eta administrazioen arteko koordinazioa hobetuz.

5 helburu horiek 24 helburu zehatzetan banatzen dira. Hala, hurrengo urteetan jarraitu beharreko estrategia egituratu da, eta Nafarroako turismo sistemaren norabidea aldatzeko irizpideak ezarri dira.

Deialdi honek Nafarroako garapen turistikoaren alde egindako lana eta aipatutako Planaren orientazio estrategikora moldatzeko egokitzapena lotu nahi ditu. Planak, 2025. urtera arte iraunen duen arren, urte anitzeko planen bitartez lan egitea proposatzen du.

Epemuga hori aintzat hartuta, deialdi honek honako hau du xede: turismo sektorearen jarduera plan horretan ezarritako helburuak eta orientazioak lortzearekin lerrokatzea pixkanaka, oinarri izanik toki entitateak, turismo elkarteak eta turismo partzuergoak egiten aritu diren turismo jarduera, jarduera hori dinamizatzeari, bultzatzeari eta sustatzeari dagokionez, batik bat hurbileko merkatuan.

Ildo horretatik, eta “Lurraldearekin eta, bereziki, lehen sektorearekin eta landa soziabilitatearekin lotutako jarduerak eta ekitaldiak sortzen laguntzea” 2.06 neurriaren barnean, elkarteek, toki entitateek eta partzuergoek gauzatu dituzten jardueren eginkizun dinamizatzaile, koordinatzaile eta antolatzailearen alde egiten jarraituko da, eta, hartara, ekitaldi horiek bete beharko dituzten irizpideak bideratuko dira.

Neurri honek balio berezia ematen dio C.2 helburuari, zeinak nahi baitu “Nafarroako soziabilitatearekin lotutako asetasun-potentzialak garatzea, maiz bisitatzen diren aldeetan harrera-espazioak eta lurraldeetan ekitaldiak antolatuz”.

Halaber, azoketara joateko eta aurkezpenak egiteko laguntzak eta sektoreko entitate profesionalen sustapenerako jarduketak bat datoz IV Programaren (“Sustapena eta Merkaturatzeko laguntza”) neurriekin, eta batik bat 4.03 neurriarekin, hots, “Sustapen eta marketin jarduerak hurbileko merkatuetako nitxo berrietan”.

Halaber, deialdiak lurraldea kudeatzeko egungo formulei laguntza ematen jarraituko du, uste baita E helburuaren irizpideetako batzuk betetzen dituztela, eta argi ikusten baita denbora behar dela Turismoko Plan Estrategikoan proposatutako formulara erabat egokitzeko eta lan horretan badirela zenbait baldintzatzaile.

Aurkezten diren eskaerak aztertu eta oinarri arautzaileetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla baieztatu eta gero, ekintza bakoitzerako ezarritako baremoaren arabera baloratuko dira, eta horrela finkatuko da dagokion dirulaguntzaren ehunekoa. Baremoak aplikatzearen ondorioz sortzen diren ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, dagoen kreditua jarduketa bakoitzean diruz lagungarriak diren aurrekontuen artean hainbanatuko da.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek, Turismoko Plan Estrategikoaren ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 659.776 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, honela banatuta, entitate onuraduna nolakoa den:

• 290.000 euro turismo elkarteentzat.

• 369.776 euro toki entitateentzat eta turismo partzuergoentzat.

4. Gastu hori Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

830001 83130 4819 432100 Elkarteentzako laguntzak TPEaren ondoriozko jardueretarako (TPE.M206)

2019

290.000

830001 83130 4609 432100 Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak TPEaren ondoriozko jardueretarako (TPE.M206)

2019

369.776

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Halaber, administrazio publikoek deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

2019an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoaren (TPE) ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da turismo elkarteei, toki entitateei eta turismo partzuergoei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, entitate horiek arlo hauetan egiten dituzten ekintzei laguntzeko: ekitaldien antolaketa edo turismoaren dinamizaziorako proposamenak, azoketara joatea, sustapen edo komunikazio ekintzak, prestakuntza eta kudeaketa.

Deialdiaren helburua aipatu entitateen ekintzarako aukerak handitzen laguntzea da, dinamizazio turistikoan egiten duten lana bideratuz, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lan ildoekin bateragarria eta osagarria izan dadin. Ildo horien helburua da Nafarroa helmuga gisa eta turismoaren aldetik garatzea.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko baimendu den kreditua honako hau da:

2.1. Turismo elkarteak: 290.000 euro, honela banatuta:

DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN EKINTZAK

ZENBATEKOA

A.–Turismo ekitaldiak

154.000

B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea

29.000

C.1.a) Hedapen turistikorako materiala

84.000

C.1.b) Publizitate kanpainak

C.1.c) Marketin digitala

C.1.d) Web-orriak

D.–Prestakuntza ekintzak

5.500

E.–Turismo elkarteen kudeaketa

17.500

830001 83130 4819 432100 PARTIDA GUZTIRA

290.000

2.2.–Turismo partzuergoak eta toki entitateak: 369.776 euro, honela banatuta:

DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN EKINTZAK

ZENBATEKOA

A.–Turismo ekitaldiak

218.500

B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea

3.500

C.1.a) Hedapen turistikorako materiala

18.300

C.1.b) Publizitate kanpainak

C.1.c) Marketin digitala

C.1.d) Web-orriak

D.–Prestakuntza ekintzak

3.476

E.–Partzuergoen kudeaketa

126.000

830001 83130 4609 432100 PARTIDA GUZTIRA

369.776

Espedienteak berraztertu eta dagokion dirulaguntza kalkulatu ondoren aipatutako partida bakoitzaren zenbatekoak banatzen diren atalaren batean gerakinik bada, partida bereko gainerako ataletara pasatuko da, ordena honetan eta hurrenez hurren: A, D, C, E eta B atalak.

3. oinarria.–Entitate onuradunak eta entitate onuradun izatea egiaztatzeko modua.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde hauek jaso ditzakete deialdi honen dirulaguntzak:

3.1. Egoitza Nafarroan duten turismo partzuergoak, 2019ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak.

Deialdi honetako edozein ataletan aurkezten dituzten ekintzetarako jaso dezakete dirulaguntza.

3.2. Nafarroako toki entitateak, dirulaguntzak jaso ditzaketenak atal hauetan sartutako ekintzak egiteko:

  • A.–Turismo ekitaldiak antolatzea.

3.3. Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteak, 2019ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak. Elkarteko bazkideen izaeraren arabera, deialdiaren xedeko ekintza batzuetarako edo besteetarako dirulaguntzak jaso ditzakete. Alde horretatik, eta deialdi honen ondorioetarako, turismo elkarte mota hauek daude:

3.3.a) Turismoko enpresa elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira 100 bazkide edo gehiago badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak izan) eta horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira, edo elkarte txikiagoen kasuan, bazkideen %50 baino gehiago Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dagoen establezimendu edo enpresa baten titularrak badira.

Ondorio horietarako, aipatu baldintzak betetzen dituzten entitateek osatutako elkarte edo federazioak ere hartuko dira halakotzat.

Turismoko enpresa elkarteek atal hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako dirulaguntzak jaso ditzakete:

  • A.–Turismo ekitaldiak.
  • B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea.
  • C.–Hedapen materiala, publizitate kanpainak, online marketina eta web-orriak.
  • D.–Prestakuntza ekintzak.
  • F.–Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20 bazkidetik gora baina 100 baino gutxiago baditu (pertsona fisikoak edo juridikoak), eta, betiere, bazkide horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira.

3.3.b) Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira beren jarduera eremuko toki entitateen eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularren parte hartzea daukatenak.

Atal hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako dirulaguntzak jasotzen ahal dituzte:

  • A.–Turismo ekitaldiak.
  • B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea.
  • C.–Hedapen materiala, publizitate kanpainak, online marketina eta web-orriak
  • D.–Prestakuntza ekintzak.
  • E.–Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20 bazkidetik gora baina 100 baino gutxiago baditu (pertsona fisikoak edo juridikoak).

3.3.c) Turismo elkarteak, bazkide gehienak turismo arloko araudiak arautzen ez dituen jarduera ekonomikoen sektorekoak edo partikularrak badira. Edonola ere, elkarte horiek baldintza hauetako bat bete beharko dute:

–Gutxienez 20 bazkide izatea.

–Bazkideetako %10, gutxienez, turismo enpresak izatea.

–Bazkideetako batzuk beren jarduera eremuko toki entitateak izatea.

Entitate horiek atal hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako dirulaguntzak jasotzen ahal dituzte:

  • A.–Turismo ekitaldiak.

Deialdia kudeatzen duen organoak, eskabidea egiten den egunean, ofizioz egiaztatuko du turismo elkarteak eta partzuergoak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden eta zer osaera duten, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuan dauden datuetan oinarrituta.

Horietan egondako edozein aldaketa, kontuan hartzeko modukoa bada, eskabidearekin batera jakinarazi behar da. Horretarako, inprimakian adieraziko da, Turismo Erregistroak horretarako ezartzen duen formatua erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/4126/registro-de-turismo.Organo kudeatzaileak horren gaineko informazio gehiago eskatzen ahal du.

Era berean, eta edozein unetan, entitateak administrazioarekin egiaztatzen ahal ditu haren entitatearen datuak. Eskabidea aurkezteko epea amaitu aurretik egiten ez badu, administrazioak dituen datuak mantenduko dira, ondorio guztietarako.

4. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta diruz lagungarria den jarduketa aldia.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa emanen dira, eta diruz lagungarria den aurrekontuaren gehieneko ehuneko bat estaliko dute. Ehuneko hori ekintza motaren eta ataletako bakoitzaren baremoan lortutako puntuazioaren araberakoa da, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Dirulaguntzaren mugak atal bakoitzeko ekintzek ezarritako zenbatekoak izanen dira.

Deialdi honen ondorioetarako, diruz lagungarriak dira deialdian aurreikusitako eta tokikoak ez diren ekintza turistikoei zuzenean eta ezinbestez lotutako kanpoko gastu guztiak, atal bakoitzean ezarritako zehaztasunak kontuan hartuta.

Gastu horiek 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarte egin, fakturatu eta ordaindu beharko dira.

Ez dute dirulaguntzarik izanen beren langileei dagozkien gastuek (turismo partzuergoen kudeatzailetza edo turismo elkarteen kudeaketa salbu), ezta entitatearen ohiko funtzionamenduaren ondoriozkoek ere (fotokopiak, posta, telefonoa, etab.), ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne.

Balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

Hemen aurkezten diren proiektu eta ekintza guztiek harreman zuzena izan behar dute haiek sustatzen dituen elkarte, turismo partzuergo edo toki entitatearekin, eta haren proiektu edo jarduketei buruzkoak izanen dira. Ekintzek bazkide guztiengan izanen dute eragina. Onuradunak bazkide guztiak ez badira, behar bezala argudiatu beharko da jarduketak elkartearentzat duen interesa. Jarduketa indibidualak ez dira inola ere onartuko.

Bi entitate ezberdinek ezin dute dirulaguntza jaso ekintza bererako. Bi entitate desberdinek ekitaldi bererako eskabidea aurkezten badute, ekitaldiaren sustatzaile nagusiak aurkeztutako eskabidea hartuko da kontuan. Irizten ahal bazaio bi entitate desberdinek sustatzen dutela ekitaldia, eskabidearen data hartuko da kontuan, eta lehenbizi aurkeztutakoa onartu.

Ekitaldi gastronomikoak ez dira aintzat hartuko, proposamenaren funtsezko elementu gisa Nafarroakoak ez diren produktuak eta/edo markak badira.

5. oinarria.–Ekintzak, gastu diruz lagungarriak eta aplikatu beharreko baremoak.

Ondoko ataletan adierazten direnekin lotutako ekintzek jaso dezakete dirulaguntza:

5.A. Dinamizazio turistikorako ekitaldiak eta proposamenak.

5.A.1) Kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak.

Atal honetan aurkeztutako ekitaldi edo proposamenek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:

–Kasu guztietan, gai nagusiak lotura estua izan beharko du entitate sustatzailearekin, eta ekitaldia bera eta antolatzen diren jarduera zehatzak orokorrak izanen dira, eta, ahal dela, atari zabalean eginen dira.

–Gutxienez 2.000 euroko aurrekontua duten ekitaldiak edo proposamenak onartuko dira soilik, deialdi honetan diruz lagungarriak diren kontzeptuei badagozkie. Zenbateko horiek benetako exekuzioarekin bat etorri behar dute, eta epealdiaren amaieran justifikatu.

–Turismoko elkarteen ekitaldi edo proposamenetan planteatutako ekintzek beren bazkideei irabazi zuzena eta berehalakoa ematen badiete jarduera berekiaren barruan egoteagatik, ekitaldien atalean baloratuko dira. Alabaina, ekitaldia sustatzeko eta hedatzeko ekintzak onartuko dira, eta ez, ordea, ekintza antolatzekoak edo dinamizatzekoak.

Ezin dira deialdi honen barnean diruz lagundu honako ekitaldi mota hauek:

–Herriko bestetan, erromerietan edo ibarreko jaietan egiten diren dinamizazioko ekitaldi edo proposamenak, edo era nabarmenean kulturalak direnak.

–Nafarroako toki entitateen kultur agendaren dinamizazio ekitaldi edo proposamen ohikoak eta berekiak.

–Ekitaldiak edo proposamenak, nortasun berekia badute eta beste entitate batzuek deialdira aurkezten den ekitaldi nagusiaren barnean antolatzen badituzte.

Entitate bakoitzari, urte batean, ekitaldi kopuru hau onartzen ahalko zaio gehienez:

a) Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo partzuergo edo turismo elkarteen eskaerak, ordezkatzen duten biztanleen arabera:

–30.000 biztanletik gora: 15 ekitaldi.

–15.000 biztanletik gora: 10 ekitaldi.

–6.000 biztanletik gora: 8 ekitaldi.

–Gainerakoak: 4 ekitaldi.

b) Banakako toki entitateen eskaerak, ordezkatzen duten biztanle kopuruaren arabera:

–10.000 biztanletik gora: 4 ekitaldi.

–4.000 biztanletik gora: 3 ekitaldi.

–Gainerakoak: 1 ekitaldi.

c) Turismoko enpresa elkarteen eskabideak: 5 ekitaldi.

d) Gainerako turismo elkarteak: 1 ekitaldi.

5.A.2) Diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontua eta gastuak.

Honako hauek dira diruz lagungarriak diren gastuak:

–Ekitaldi edo proposamenari zuzenean lotuta dauden nahitaezko antolaketa-gastuak.

Gasturen bat “Antolaketa, koordinazioa...” kontzeptu pean aurkezten bada, diruz lagungarria den gehieneko kopurua aurkeztutako eta azkenean gauzatutako aurrekontuaren %10 izanen da.

Salbuespen dira partaideei, beren jardueraren barruan egoteagatik, irabazi zuzenak eta berehalakoak ematen dizkieten ekitaldiak. Proposamen horiek “ekitaldiak” atalaren barruan baloratuko dira, baina ekitaldia sustatzeko eta komunikatzeko ekintzak baino ez dira onartuko.

–Ekitaldi edo proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak.

–Sustapenaren xedeko lehengaia, Nafarroan ekoiztua, gehi hura prestatzeko behar diren oinarrizko osagaiak, ekitaldiaren gai nagusia produktu gastronomiko bat denean, hura bultzatzen duen entitatearekin zerikusia duena, eta kasu horietan bakarrik. Prestaketa eta zerbitzu-gastuak aintzat hartzen dituzten fakturak aurkezten badira, kontzeptu horiek behar bezala banakatuak egonen dira.

Kontzeptu honengatik diruz lagungarria den gehieneko kopurua aurkezten eta bukaeran gauzatzen den aurrekontuaren %40 izanen da. Lehengaia hornitzaile bakar batek ematen badu, aurkezten eta bukaeran gauzatzen den aurrekontuaren %20 izanen da.

Honako gastu mota hauek ez dira diruz lagunduko:

–Garbiketa gastuak.

–Dastaketetarako eta sukaldeko tresneriaren gastuak.

–Herri bazkarien edo otordu instituzionalen gastuak.

–Boluntarioekin lotutako gastuak.

–Ekitaldi instituzionalekin lotutako gastuak.

–Kontzertuak edo gaueko dantzaldiak. Horrelakotzat hartuko dira gaueko ekitaldiak, diruz lagundutako ekitaldia edo proposamena justifikatzen duen elementu nagusiari berariaz lotuta daudela iritzi ezin bazaio.

–Hitzaldiak, solasaldiak edo erakusketak.

–Bisitarien edo turisten garraio gastuak.

–Omendutako edo ekitaldira gonbidatutako pertsonen gastuak, salbu ekitaldiaren jarduera, lantegi edo erakustaldi baten barruan gonbidatzen badira.

–Opariak.

–Langile berekiak.

–15 egunetik gorako estaldura-epea duten aseguruak, ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita, aurretik edo ondotik.

–Kirol ekitaldietako anoa-gastuak.

–Nekazaritza edo abeltzaintza ferietan, turismo dinamizaziorako jardueretarako ez diren gastu guztiak.

Dirulaguntza jaso dezakeen gehieneko aurrekontua 20.000 eurokoa da ekitaldi bakoitzeko. Honako kasu hauetan handitzen ahal da muga hori:

–Espainiako edo Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago arte.

–Diruz lagungarriak diren jarduerak dituzten ondoz ondoko 3 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago.

–Diruz lagungarriak diren jarduerak dituzten ondoz ondoko 6 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 30.000 euro gehiago.

Enpresa partaideentzako irabaziak lortzera bideratuta dauden edo irabaziak ematen dizkieten proposamenen kasuan, igoera horiek ez dira metatuko, ez eta aplikatuko ere. Kasu horietan, sustatzeko eta hedatzeko gastuak onartzen ahalko dira, 20.000 euroraino gehienez.

5.A.3) Ekitaldien baremoa.

Lehentasun ordena eta ekitaldien atalari dagokion dirulaguntzaren ehunekoa zehazteko asmoz, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Ekitaldi mota (5 puntu gehienez):

Deialdi honen ondorioetarako, ekitaldiak honela sailkatuko dira, beren ardatz nagusiaren arabera:

Gastronomiko-enologikoak. Ekitaldien helburu nagusia gure gastronomia ezagutzera ematea eta bere balioa ezagutaraztea denean, Nafarroako lehengaiak zein produktu landuak izan

5 puntu

Jarduerak naturan. Horrelakotzat hartuko dira honako helburu nagusi hau dutenak: interes berezia duten ondare naturaleko baliabideak eta mugarriak ezagutzera ematea, baldin eta turismoko webgunean (https://www.turismo.navarra.es/eus/home) jasota badaude, proposatutako jarduera lehiaketa ez bada eta bestelako jarduera osagarriak proposatzen baditu

Etnografikoak. Ardatz nagusitzat gure egungo kulturaren tradizio, bizimodu, usadio eta ohiturei aitortza egitea dutenak.

Ez dira kontuan hartuko nabarmen kulturalak diren proposamenak: herriko bestak, erromeriak, ibarreko jaiak edo toki entitateen kultur agenda berekiaren barruan dauden antzeko ekitaldiak.

Gaikakoak. Horrelakotzat hartuko dira interes turistiko argia duen gai baten inguruan antolatutako ekitaldiak, ahal bada bisitarientzat antolatuak eta ez tokiko biztanleentzat

3 puntu

Kirol ekitaldiak. Horrelakotzat hartuko dira elementu nagusitzat kirol proba bat dutenak. Proba hori lehiaketa izaten ahal da, edo ez, baina ez da proba profesionala izanen. Izena ematen dutenen %40 baino gehiago Nafarroatik kanpokoak direla justifikatu beharko da

2 puntu

Zalantzarik badago, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren irizpideen arabera eginen da ekitaldi horien azken sailkapena.

–Interes turistikoko izendapena duten bestak (gehienez 7 puntu):

Nazio mailan

7 puntu

Eskualdekoa

5 puntu

–Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ekitaldia egiteko lehen emandako laguntzak (gehienez 3 puntu):

Kontuan hartuko dira ekitaldi zehatz hori zenbat urtez diruz lagundu den, izendapena edo entitate sustatzailea urteetan zehar aldatu den aintzat izan gabe:

5 urte gehienez

3 puntu

5 urte baino gehiago

1 puntu

–Ekitaldiaren edo horren ezaugarrien originaltasuna edo berrikuntza eta programatutako jardueren aniztasuna (gehienez 7 puntu):

Ekitaldi originalak, berritzaileak eta askotarikoak, horrelakotzat hartuta lehenbizikoz edo bigarrenez aurkezten direnak, gai berriak dituztenak eta Nafarroako ekitaldi egutegian ohikoak ez diren elementu edo proposamenak dituztenak

7 puntu

Ekitaldi horretan edo beste ekitaldi mota batzuetan ohikoak ez diren jarduera edo proposamenak dituzten ekitaldi finkatuak

5 puntu

Ekitaldi berriak edo finkatuak, gutxienez 5 proposamen edo jarduera pasibo eta/edo aktibo desberdin izan eta bisitariak parte hartzera bultzatzen dituztenak

Ez dira kontuan hartuko entitate sustatzailearen ohiko egitarauaren edo agendaren barrukoak

2 puntu

5 proposamen edo jarduera desberdin baino gutxiago dituzten ekitaldi finkatuak

puntu 1

Atal honetako puntuak ezin dira metatu.

–Egiteko datak (gehienez 5 puntu):

Negua (12/21etik 03/20ra)

5 puntu

Udaberria (03/21etik 06/20ra)

4 puntu

Udazkena (09/21etik 12/20ra)

3 puntu

Uda (06/21etik 09/20ra)

2 puntu

Ekitaldia urtaro batetik bestera igarotzeko egunetan egiten bada, erakunde sustatzailearentzat onuragarriena dena hartuko da kontuan.

–Ekitaldiaren iraupena (gehienez 4 puntu):

Ondoz ondoko 2 egun edo gehiago, diruz lagungarriak diren jarduerekin

4 puntu

1 egun, diruz lagungarriak diren goizeko eta arratsaldeko jarduerekin

2 puntu

1/2 egun

0 puntu

–Ekitaldia egiteko zuzentzen den aurrekontua, diruz lagungarria (gehienez 5 puntu):

8.000 eurotik gorakoa

5 puntu

5.001 eurotik 8.000 eurora

3 puntu

5.000 euro edo hortik beherakoa

0 puntu

–Jarduera eremua (gehienez 10 puntu):

Deialdi honetaz den bezainbatean, kontuan hartuko da Nafarroako Toki Administrazioaren eraberritzeari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean dagoen tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa, zehatz-mehatz, eskualde hauen araberako multzokatzea:

  • Iruña.
  • Bidasoa, Larraun-Leitzaldea, Sakana.
  • Lizarraldea.
  • Pirinioaurrekoa, Pirinioak.
  • Erribera, Erriberagoiena.
  • Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Zangoza.

Zonalde horiei 5 puntu finko aplikatzen zaizkie gehienez, bertako biztanleriaren, azaleraren eta udalerri kopuruaren arabera. Hona hemen:

ESKUALDEEN BATASUNA

PUNTU FINKOAK

Arga

5 puntu

Bidasoa – Larraun – Leitzaran – Sakana.

4 puntu

Jurramendi

5 puntu

Pirinioak – Pirinioaurrea

3 puntu

Erriberagoiena – Erriberabarrena

3 puntu

Erdialdea – Izarbeibar – Zangoza

5 puntu

2 eskualde edo gehiago hartzen dituzten ekitaldiak (atal honetan ez dira kontuan hartuko enpresa partaideei irabazi zuzenak ematen dizkietenak, hurrengo atalean baloratuko baitira)

5 puntu

Halaber, 5 puntu emanen dira gehienez, deialdira aurkeztutako ekitaldi kopuruaren eta aurretik aipatutako eskualdeetan duten banaketaren arabera. Horrela, puntuazio hau izaten ahal dute:

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %6 edo gutxiago izatea

5 puntu

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %12 edo gutxiago izatea

4 puntu

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %20 edo gutxiago izatea

3 puntu

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %35 edo gutxiago izatea

2 puntu

–Irismena/parte hartzea (gehienez 10 puntu):

Enpresa bazkideek ekitaldi edo proposamenean ezinbestean parte hartu behar badute (zonifikazioari lotuta egon gabe) eta partaideei irabazi zuzena eta berehalakoa ematen badiete beren ohiko jardueraren barruan egoteagatik, irizpide honen arabera baloratuko dira:

BAZKIDE DIREN PARTE-HARTZAILEEN % (gehienez 5 puntu)

PUNTUAK

%75etik gora

5 puntu

%50etik %75era bitarte

3 puntu

%25etik %49ra bitarte

2 puntu

%10etik %24ra bitarte

puntu 1

PARTE-HARTZAILE KOPURUA (Gehienez 5 puntu).

PUNTUAK

75 baino gehiago

5 puntu

50 eta 75 artean

3 puntu

25 eta 49 artean

2 puntu

10 eta 24 artean

puntu 1

Jarduteko eremuaren puntuak eta irismena/parte hartzeagatikoak ezin dira metatu.

Atal honetako puntuazioa aurreikuspenen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean aurkeztutako azken datuen arabera doitu. Bigarren kalkulu horrek ez du inolaz ere dirulaguntzaren zenbatekoa handituko.

–Komunikazio eta irismen gastuaren ehunekoa (nafar hedabideak edo kanpokoak) (gehienez 8 puntu):

Komunikazio gastuaren % ekitaldiaren kostuaren %20 baino gehiago izatea

3 puntu

Ekitaldia ohiko publizitatearen bidez hedatzea 3 autonomia erkidegotan edo gehiagotan (prentsa, irratia, telebista edo argitalpenetan eta aldizkarietan agertzea)

4 puntu

Ekitaldia ohiko publizitatearen bidez hedatzea 2 autonomia erkidegotan

2 puntu

Online hedabideetako, sare sozialetako eta abarreko publizitatea.

puntu 1

Nolanahi ere, atal honetako puntuazioa emateko, ekitaldiaren informazioak eguneratuta egon behar du ekitaldia sustatu eta antolatzen duen entitatearen webgunean, ekitaldia egin aurretik.

Atal honetako puntuazioa aurreikuspenen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean aurkeztutako azken datuen arabera doitu. Bigarren kalkulu horrek ez du inolaz ere dirulaguntzaren zenbatekoa handituko.

–Hedabideetan duen oihartzunaren balorazioa (aurreko urteak) (gehienez 2 puntu):

Ekitaldiak aurreko edizioetan hedabideetan izandako oihartzunaren azterketa aurkeztea

2 puntu

Ekitaldi berrien kasuan ere baloratuko da atal hori. Alabaina, dirulaguntzaren justifikazioarekin batera azterketa hori aurkezten bada, puntuazioa berrikusiko da (ez da baloratuko jarri diren berrien zerrendatze hutsa).

–Entitate sustatzailea (gehienez 4 puntu):

Turismo partzuergoek edo elkarte mistoek (toki entitateak + enpresak) edo 5 toki entitatez edo gehiagoz osatutako taldeek sustatu eta antolatzen dituzten ekitaldiak

4 puntu

Turismo partzuergoek edo elkarte mistoek koordinatutako eta toki erakundeekin batera antolatutako ekitaldiak

3 puntu

Turismoko enpresa elkarteen ekitaldiak

3 puntu

Bestelako turismo elkarteen ekitaldiak

2 puntu

Toki erakundeek banaka sustatutako ekitaldiak

puntu 1

–Boluntarioak/sektorearen parte hartzea (gehienez 5 puntu):

Ekitaldiaren antolaketan interes pertsonal profesionalik ez duten boluntarioek parte hartzea eta enpresa sektoreak egindako ekarpenak (diruz edo gauzaz) baloratuko dira.

Herritarrek boluntario gisa parte hartzea

2 puntu

Sektore pribatuaren ekarpenak

3 puntu

5.A.4) Gehieneko dirulaguntzaren ehunekoa.

Ekitaldi bakoitzaren gehieneko dirulaguntzaren ehunekoa irizpide hauei jarraituz lortutako puntuazioaren araberakoa izanen da:

–Lortzen ahal den puntuazio osoa, gehienez 65 puntu.

–Beharrezko puntuazioa, gutxienez: 30 puntu.

–Dirulaguntzaren ehunekoa lortutako puntuen arabera:

  • 30 puntu edo gutxiago: %0.
  • 31 puntutik 35 puntura bitarte %35.
  • 36 puntutik 45 puntura bitarte %55.
  • 46 puntutik 50 puntura bitarte %70.
  • 51 puntutik 55 puntura bitarte %75.
  • 55 puntu baino gehiago: %80.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.B. Turismoko azoka eta aurkezpen ekitaldietara joatea.

5.B.1) Kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak.

Eskaera hauek justifikatuko dira azokan erakustoki batez arduratu beharra dagoelako, arreta jaso behar duten kontaktuen agenda bat dagoelako edo produktu edo ekintza bat aurkezten delako eta berariaz atal hauetako baten barnean sartuta dagoelako:

a) Estatuko azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, non Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat eramaten duen. Zehazki, hauek:

–INTUR, Valladolid.

–EIBTM World, Batzelona.

–Fitur, Madril. Urtarrilaren 23tik 27ra

–BTravel, Bartzelona. Martxoaren 22tik 24ra.

–Sevatur, Irun. Martxoaren 29tik 31ra.

–Expovacaciones, Bilbo. Maiatzaren 10tik 12ra.

b) Hurbileko merkatuen azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, non Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia bertaratu ezin baita edo Nafarroako Gobernuaren erakustokia eramatea ezinezkoa baita, baldin eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia badute.

c) Navartur azoka.

d) Nazioarteko azokak eta aurkezpen turistikoak. Kanpo gelditzen dira entitate eskatzaileak Nafarroako Gobernuaren ordezkapena egiten duen kasuak, Gobernuak gastuak bere gain hartzen dituela.

5.B.2) Diruz lagungarriak diren gastuak.

Atal honen barruan, gastu hauek diruz lagungarriak dira:

–Langile gastuak, eta, zehazki, bertaratuen garraio, ostatu eta mantenu gastuak, tiketen edo fakturen bidez behar bezala frogatuak (dagozkien ordainagiriekin batera), edo balio bera duten agirien bidez frogatuak, kontratatutako hirugarrenen fakturen kasuan bakarrik. Gastuak entitate eskatzaileari zuzenean lotutako pertsonenak dira.

–Azoketan eta aurkezpenetan instalatzea, eta, zehazki, lurzorua alokatzea, erakustokia edo materiala garraiatzea. Aurkezpen ekitaldiak egiten direnean, gainera, honako gastu hauek jaso dezakete dirulaguntza: aretoen alokairua, baliabide teknikoak (megafoniak, pantailak...), materialen garraioa eta aurkezpenaren xede den materiala, betiere II. eranskineko jarraibide teknikoen eskuliburuko aginduei jarraitzen bazaie.

Bi entitatek edo entitate gehiagok gastuak partekatzen badituzte, arrazoia justifikatu beharko da, eta gastuaren zenbateko osoa aurkeztu beharko da, baita entitate bakoitzari dagokion gastu osoaren zenbateko osoa ere; dirulaguntzaren kalkuluan ezarritako mugak ere proportzionalak izanen dira.

5.B.3) Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kontzeptu bakoitzaren gehieneko zenbatekoen arabera kalkulatzen da; taula honetan jasotzen dira:

ATALA

AZOKA MOTA

LANGILEEN GASTUAK: OSTATUA, GARRAIOA ETA MANTENUA

AZOKAREN EDO AURKEZPENAREN GASTUAK: LURZORUAREN ALOKAIRUA, ERAKUSTOKIA ETA MATERIALAREN GARRAIOA

5.B.1.a

Nazionala Naf. Gobernuarekin

125 euro/egun

0

5.B.1.b

Hurbilekoa Naf. Gobernua joan gabe

250 euro/egun

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euroko aurrekontua gehienez)

5.B.1.c

Navartur

0 euro

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euroko aurrekontua gehienez)

5.B.1.e

Nazioartekoa

400 euro/egun

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (8.000 euroko aurrekontua gehienez)

Egunen kopurua kalkulatzeko, egun bat gehituko zaio ostatu-gauen kopuruari.

Joan-etorriak auto partikularrean egiten direnean, garraio gastutzat hartuko dira elkartearen egoitza dagoen tokitik ekitaldiaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuta sortzen direnak, kilometro bakoitzeko 0,30 euro aplikatuta. Bidesariak eta aparkatzeko gastuak ere onartuko dira. Ez dira garraio gastutzat hartuko auto partikularra erregaiz hornitzean sortutakoak. Betiere, turismo elkartearen edo partzuergoaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu beharko da gastua, eta elkarteak edo partzuergoak partikularrari ordaindutakoaren agiriaren bidez.

Dirulaguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

Orobat, zilegi izanen da jakinarazitako azoka batera joan beharrean antzeko beste batera joatea zehazturiko aldian, betiere aldaketa aldez aurretik jakinarazten bada eta Turismo Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia badu.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.C. Hedapen turistikorako materiala, publizitate kanpainak eta web-orriak.

Atal honetan aurkeztutako proposamenek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:

–Nafarroa marka turistikoa sartu beharko da, turismoaren logo ofizialaren bidez. Euskarri digitalaren kasuan, turismoaren atarira joateko esteka (https://www.turismo.navarra.es/eus/home) gaineratu beharko da.

–Iragarlea entitate eskatzailea izan behar da.

–Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela jartzea, eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duen jarduketaren berariazko aipamena egin beharko da.

5.C.1) Diruz lagungarriak diren kontzeptuak eta kontzeptu bakoitzeko baremoa.

5.C.1.a) Hedapen turistikorako materiala: ostatuen eta turismo arloko zerbitzu eta produktuen eskaintzei, baliabideei eta ostatuei buruzko argitalpenak, euskarriak eta gidak.

Gidak edo argitalpenak enpresa edo entitate guztiak jasoko ditu, eta ez dira enpresen edo baliabideen banakako separatak onartuko.

–Hedapen turistikoko material mota (gehienez 5 puntu):

Ostatu, baliabide edo produktu eskaintza finkoen argitalpenak edo gidak

5 puntu

Sasoiko argitalpenak, aldizkako eskaintza edo jarduerak, ekitaldien agenda edo antzekoak

4 puntu

Roll up motako euskarriak, kartelak, flyer-ak edo antzekoak

2 puntu

Sustapeneko materiala

puntu 1

–Aurretiaz kontzeptu horiengatik jaso diren dirulaguntzak (gehienez 3 puntu):

Aurreko edizioetan kontzeptu horiengatik (argitalpenak, gida edo euskarria) dirulaguntzarik jaso ez duten entitateen argitalpenak, euskarriak edo materialak

3 puntu

Argitalpen edo materialen berrargitaraldiak

puntu 1

–Hizkuntzak (4 puntu gehienez):

Argitalpenak, gidak, kartelak... 4 hizkuntza edo gehiagotan

4 puntu

Argitalpenak, gidak, kartelak... 3 hizkuntzatan

3 puntu

Argitalpenak, gidak, kartelak... 2 hizkuntzatan

2 puntu

5.C.1.b) Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpaina konbentzionalak.

Publizitate kanpainak, lehentasunez, entitate sustatzailearen jarduera eta proposamen zehatzei buruzkoak izanen dira, eta kanpainaren hasiera eta amaiera eguna zein diren esanen da.

Era berean, helmugak edo elkarteak oro har sustatzeko aldizkako ekintzak onartzen ahal dira, orokorrak badira, enpresa zehatzetan ardaztuta ez badaude eta argi badago mezuak sustapena duela helburu. Ildo horretatik, ez dira horrelakotzat hartuko besterik gabe entitatearen logotipoa eta izena publizitate euskarriren batean sartzea.

–Publizitate konbentzionala. Kanpainaren esparrua (gehienez 5 puntu):

Ekintza, produktu edo proposamen zehatzen publizitate kanpaina nazioarteko merkatuetan (Frantzia hego-mendebaldea salbu)

5 puntu

Ekintzen eta proposamenen publizitate kanpaina ohiko hedabideetan (prentsa, irratia, telebista edo argitalpenetan eta aldizkarietan agertzea), hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hego-mendebaldea) 4 autonomia erkidegotan edo gehiagotan

4 puntu

Ekintzen eta proposamenen publizitate kanpaina ohiko hedabideetan (prentsa, irratia, telebista edo argitalpenetan eta aldizkarietan agertzea), hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hego-mendebaldea) 3 autonomia erkidegotan edo gehiagotan

3 puntu

Sustapen orokorra hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hego-mendebaldea) 4 autonomia erkidegotan edo gehiagotan

2 puntu

Sustapen orokorra hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hego-mendebaldea) 2 autonomia erkidegotan edo gehiagotan

1 puntu

Bi merkatuetara zuzentzen diren kanpainen kasuan, aurrekontu ehunekoa hartuko da kontuan. Horrela, puntuazio altuena jasotzeko, guztizkoaren ehunekoak kanpainaren gastu osoaren %50 baino gehiago izan behar du.

–Aurreko dirulaguntzak (gehienez 4 puntu):

Produktu berritzaileei buruzko kanpainak

4 puntu

Kanpainak berriz egitea (hasi zirenetik 3 urte geroagora arte)

3 puntu

Kanpainak berriz egitea 3 urte baino gehiago

puntu 1

Sustapen orokorra

puntu 1

–Kanpainaren oihartzunaren azterketa (2 puntu gehienez).

Kanpainari aurreikusten zaion oihartzunaren azterketa

2 puntu

Atal honetako puntuazioa aurreikuspenen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean aurkeztutako azken datuen arabera doitu. Bigarren kalkulu horrek ez du inolaz ere dirulaguntza zenbatekoa handituko.

5.C.1.c) Marketin digitala

Atal honetan sartzen dira marketin digitaleko ekintzak: publizitatea SEM bilatzaileetan, publizitatea sare sozialetan, bezeroen kudeaketa (proposamen pertsonalizatuak bidaltzea), web analitika (SEO azterketak, webaren erabilgarritasunari buruzko azterketak), newsletter-ak.

SEM kanpainak Google-n

12 puntu

Bezeroen kudeaketa, proposamen pertsonalizatuen bidalketarekin

12 puntu

Publizitatea sare sozialetan

8 puntu

Web-orrien analitika

8 puntu

Newsletter-ak

5 puntu

Bestelako sustapen ekintzak

4 puntu

Puntuazio hauek ezin dira metatu.

5.C.1.d) Web-orriak.

Atal honen barruan, honako hauek diruz lagungarriak dira: entitate sortu berrien webguneak sortzea, dagoen webgunean bilakaera nabarmena dakarten garapenak, edukien itzulpena, gailu mugikorretara egokitzea eta mikro-webguneak.

–Ekintza motak (8 puntu lortzen ahal dira guztira):

Sortzea eta/edo nabarmen aldatzea

4 puntu

Osorik itzultzea 2 hizkuntzatara edo gehiagotara

2 puntu

Gailu mugikorretara egokitzea

2 puntu

Microsite-ak

1 puntu

Puntu horiek metatzen ahal dira.

–Aurreko dirulaguntza (4 puntu lortzen ahal dira guztira):

Azken 3 urteetan turismoko dirulaguntzarik jaso ez izana webguneen kontzeptuan

4 puntu

5.C.2) Diruz lagungarriak diren gastuak.

Atal honetan, gastu mota hauek aurkezten ahalko dira:

–Hedapen turistikorako materialen diseinu eta edizio gastuak, baldin Nafarroako Gobernuaren materialik ez badago. Argitalpenetan, euskarrietan, web-orrietan eta abarretan argi eta garbi adierazi beharko da zein den entitate sustatzailea.

–Publizitate kanpainetarako edo marketin digitaleko ekintzetarako baliabideen kontratazio eta diseinatze gastuak.

–Web orriak diseinatu eta garatzeko gastuak, gailuetara egokitzekoak eta itzulpen gastuak. Web orrien kasuan, haien domeinua ere egiaztatu beharko da.

Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

–Web orrien edo sare sozialen domeinuari edo mantentze-lanei lotutako gastuak, salbu gastu hori deialdian aurkeztu eta onartu den ekintza zehatz bati zuzenean lotutzat hartzen ahal bada.

5.C.3) Gehieneko dirulaguntzaren ehunekoa.

Ekintza bakoitzaren gehieneko dirulaguntza ehunekoa irizpide hauei jarraituz lortutako puntuazioaren araberakoa ezartzen da:

–Lortzen ahal den puntuazio osoa, gehienez:

5.C.1.a)

Materiala

5.C.1.b)

Kanpainak

5.C.1.c)

Marketin digitala

5.C.1.d)

Web-orria

12 puntu

12 puntu

12 puntu

12 puntu

–Beharrezko puntuazioa, gutxienez:

5.C.1.a)

Materiala

5.C.1.b)

Kanpainak

5.C.1.c)

Marketin digitala

5.C.1.d)

Web-orria

3 puntu

3 puntu

3 puntu

3 puntu

–Dirulaguntzaren ehunekoa lortutako puntuen arabera:

  • 3 puntu baino gutxiago: %0.
  • 3 eta 5 bitarte: %30.
  • 6 eta 9 bitarte: %45.
  • 9 baino gehiago: %55.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.D. Prestakuntza ekintzak.

5.D.1) Kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak.

Ikastaroak eta prestakuntza jardunaldiak onartzen ahal dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

–Haien edukia turismo enpresen kudeaketari edo sektoreko profesionalen espezializazioari lotuta egonen da berariaz, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren esparruan ematen den lanerako eta etengabeko prestakuntzaren osagarria den prestakuntza bultzatu behar du.

–Elkarte edo partzuergo sustatzaileez gainera, interesaturik dauden beste enpresa turistiko batzuek parte hartzeko modukoak izanen dira; dena dela, zilegi izanen da ekimenean sartzeko baldintza batzuk ezartzea.

–Ikastaroaren edo jardunaldiaren berri eman beharko zaio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, hasi baino 15 egun lehenago gutxienez.

–Gutxienez 10 parte-hartzaile beharko dira.

–Ikastaroaren iraupena 8 ordukoa izanen da, gutxienez.

Honelako ikastaroak ez dira deialdi honetan onartuko:

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza eskaintzaren barrenean dudenak edo egon direnak.

–Entitate publiko edo pribatuen ohiko eskaintzaren barreneko prestakuntza generikoan sartzen direnak, hizkuntzen oinarrizko prestakuntza barne.

–Oinarrizko enpresa prestakuntzako gaiei edo alderdiei buruzko ikastaroak, enpresa jarduera mota guztietarako balio dutenak.

–Entitateek beren esparruko jardueran aritzeko nahitaez egin behar dituzten ikastaroak.

5.D.2) Diruz lagungarriak diren gastuak.

Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

–Hizlarien zerbitzu-sariak.

–Lokalaren alokairua, betiere lokal hori entitate sustatzailearen egoitzan ez badago.

–Ikastaroaren berariazko materiala.

–Publizitaterako edo kanpo komunikaziorako gastuak.

5.D.3) Gehieneko dirulaguntzaren ehunekoa.

Dirulaguntza, dirulaguntza jasotzen ahal duen aurrekontuaren %55era artekoa. Gehienez 5.000 euroko aurrekontua onartuko da entitate eskatzaile bakoitzaren prestakuntza ikastaroetarako.

Dirulaguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.E. Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoen kudeatzailetza.

5.E.1) Turismo elkarteen kudeaketa.

Kontzeptu honetarako dirulaguntza eska dezakete 20 bazkidetik 100era bitarte dituzten turismo elkarteek (bazkideak pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke), deialdi honetan jasotako ekintzak egiten badituzte.

Kontzeptu honen barruan, 2 elkartek edo gehiagok egiten dituzten baterako eskabideak onartzen ahal dira, baldin eta goian adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta bi elkarteek aurkeztutako ekintza guztietan parte hartzen badute edo horiek antolatzen badituzte batera.

5.E.1.a) Diruz lagungarriak diren gastuak.

Kontzeptu honen barrenean, zuzenean kontratatutako langileen gastuak onartuko dira dirulaguntza jaso dezakeen gastu gisa, edo, hala badagokio, enpresa laguntzailearen faktura. Enpresa laguntzailetzat hartuko da elkarteari laguntzeko eta bere jarduera osoa dinamizatzeko kontratatzen den enpresa.

5.E.1.b) Gehieneko dirulaguntzaren ehunekoa.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, langileria gastuen edo kontratatutako enpresa laguntzailearen fakturaren %70era artekoa. Kontzeptu honetarako, deialdian aurkeztutako ekintzen aurrekontu diruz lagungarriaren %30eko aurrekontua onartuko da gehienez.

Nolanahi ere, kontzeptu honen barrenean, dirulaguntza jaso dezakeen gehieneko aurrekontua 10.000 eurokoa izanen da.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.E.2) Turismo partzuergoen kudeatzailetza.

Deialdi honetan jasotako jarduerak egiten dituzten partzuergoen kudeatzailetzari buruzko gastuak izanen dira laguntzaren xede.

5.E.2.a) Diruz lagungarriak diren gastuak eta baremoa.

Kontzeptu honen barrenean dirulaguntza jaso dezakeen gastu bakarra turismo partzuergoaren ekintzak kudeatzeko kontratatzen diren langileena izanen da.

a) Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrietako biztanle kopurua:

35.000 biztanle baino gehiago

8 puntu

25.001 eta 35.000 biztanle bitarte

6 puntu

15.001 eta 25.000 biztanle bitarte

4 puntu

5.001 eta 15.000 biztanle bitarte

2 puntu

5.000 biztanle edo gutxiago

0 puntu

–Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrien kopurua:

40 udalerritik gora

8 puntu

26 eta 40 udalerri bitarte

6 puntu

16 eta 25 udalerri bitarte

4 puntu

11 eta 15 udalerri bitarte

2 puntu

10 udalerri edo gutxiago

0 puntu

Udalerriaren figura interpretatzeko edozein zalantzari buruz, Nafarroako Gobernuaren web-orrian dagoen informazioa hartuko da kontuan: http://www.navarra.es/home_es/Navarra/272+Municipios/.

Biztanle kopurua zehazteko, aplikatuko da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren otsailaren 1eko 14/2019 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2018ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena.

–Turismoaren sektoreari lotutako enpresen kopurua:

150 enpresatik gora

8 puntu

91 eta 150 enpresa bitarte

6 puntu

61 eta 90 enpresa bitarte

4 puntu

31 eta 60 enpresa bitarte

2 puntu

30 enpresa edo gutxiago

0 puntu

Deialdia argitaratzen den egunean, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik dauden entitateen bazkide kopurua hartuko da kontuan, betiere turismo partzuergoaren ekintza eremuan baldin badituzte establezimenduak. Elkarte bateko baino gehiagoko bazkide diren pertsona fisiko edo juridikoen kasuan, behin bakarrik hartuko dira kontuan.

–Deialdi honen ekintzetarako aurkeztutako aurrekontua:

100.000 eurotik gora

8 puntu

50.001 eta 100.000 euro bitarte

6 puntu

25.001 eta 50.000 euro bitarte

4 puntu

15.001 eurotik 25.000 eurora

2 puntu

15.000 euro edo gutxiago

0 puntu

Nolanahi ere, kudeaketa gastuetarako dirulaguntzak ezin du deialdiko ekintzetarako onartutako aurrekontuaren %65 gainditu. Zenbatekoak benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko dira, baina ez da inolaz ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoa handiagotuko.

5.E.2.b) Gehieneko dirulaguntzaren ehunekoa.

Deialdi honetan kontzeptu horretarako aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisakoak dira, eta langileria gastuetarako onartzen den aurrekontu diruz lagungarriaren %70era artekoak izanen dira. Hona hemen onartuko den gehieneko aurrekontua:

• 45.000 euro 26 puntu edo gehiago lortzen dituzten turismo partzuergoentzat.

• 40.000 euro 16tik 25era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoentzat.

• 28.000 euro 6tik 15era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoentzat.

• 13.000 euro 6 puntu baino gutxiago lortzen dituzten turismo partzuergoentzat.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz lagungarriak diren gehieneko aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

6. oinarria.–Epea, eskaerak aurkezteko modua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea eta modua:

a) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren interneteko Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7925/Subvenciones-de-desarrollo-y-marketing-turistico-para-asociaciones-turisticas-entes-locales-y-consorcios-en-2019), (aurrerakoan laguntza fitxa), non egonen baita “Tramitatu” botoia, eskaera deialdira zuzenduko duena.

Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Horretarako ezinbestekoa izanen da ziurtagiri digitala edukitzea, hura gabe ezinezkoa izanen baita Nafarroako Gobernuaren eta entitate eskatzailearen arteko komunikazioa.

c) Eskaerak egiteko, laguntza fitxan dagoen inprimaki berariazkoa erabiliko da. Inprimaki hori behar bezala beteta eta sinatuta egon beharko da.

d) Inprimaki horren bidez aurkeztutako eskaerak baino ez dira onartuko.

Deialdi honetan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek eskaera bakarra aurkeztuko dute ekintza guztietarako, eta gero ekintza bakoitzerako zehazten den dokumentazioa erantsi beharko diote.

Entitate batzuek ekintza bat elkarrekin egiten dutenean, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duenak aurkezten ahalko du eskaera; halakoetan, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duen entitateak ordainduko ditu sortzen diren gastuak. Eskaeran, orobat, alderdien arteko lankidetza nola artikulatuko den azalduko da, baita horien legezko ordezkarien sinadura ere.

6.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerari (laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakiaren araberakoa betiere) erantsi behar zaion dokumentazioa agiri bereizietan eskaneatua aurkeztu behar da, eta behar bezala identifikatua. Hauxe da:

6.2.a) Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa:

1. Eskaera ordezkari batek aurkezten badu, zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar da ordezkaritza; ondorio horietarako, dirulaguntzaren eskabidean horretarako finkatutako erantzukizunpeko adierazpena betez ere frogatzen ahalko da hori.

2. Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena.

3. Entitate eskatzailearen aitorpena, beste entitate batzuek edo partikularrek ekintza bererako emandako edo haiei eskatutako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.

4. Aurrerakina eskatuz gero, 2019ko aurrekontuetan deialdi honetara aurkeztutako ekintzen gastuei aurre egiteko diru aski ez dutela frogatzen duen dokumentazioa (adibidez: aurreko urteko kontuen balantzea, urte honetarako aurreikusitako gastu eta diru-sarreren kronograma, etab.).

5. “Transferentzia bidez kobratzeko eskaera” izeneko jatorrizko inprimakia, lehenago inoiz Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik lortu ez bada.

Atal honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakian sartuta daude.

6.2.b) Ekintzei buruzko dokumentazioa.

1. Eskatzen den ekintza bakoitzaren laburpen fitxa normalizatua.

2. Gastuen eta aurreikusitako diru-sarreren aurrekontu xehatua.

3. Ekintza azaltzen duen memoria, zehaztapen hauei jarraikiz:

a) Ospakizun, ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Deskripzio-memoria, baremoan baloratzen ahal diren kontzeptu guztiak aipatuz. Aurrekontua behar bezala xehakatuta egonen da, eta koherentea eta proportzionala izanen da, multzo osoa kontuan hartuta.

b) Azoketara eta aurkezpenetara joatea. Eskaeraren memorian honako hauek agertuko dira gutxienez: azokara joateko arrazoia, erakustoki berekiarekin edo beste entitate batekin batera joateko asmoa, gastuak hainbanatzen ote diren eta entitate eskatzailea egonen den egun kopurua.

c) Zabalkunderako materiala, publizitate kanpainak eta web-orriak:

–Zabalkunderako materiala. Memorian zehaztuko da euskarri mota, zein sustapen ekintzatan erabiliko diren euskarriak, aurreko edizioak... eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari ale batzuk emanen zaizkio, banatzeko.

–Publizitate kanpainak. Memorian, honako hauek zehaztu beharko dira: sormenak eta baliabideen plana, ekintzen hartzaileak eta helburuak, baita zein egunetan hasi eta bukatzen den ere. Errepikatzen bada, aurreko kanpainek lortutako oihartzuna justifikatu beharko da.

–On line marketin ekintzak. Helburuen definizioaren eta jarraipenaren plana eduki beharko du.

–Web-orriak. Web-orriaren kasuan, memorian argi eta garbi zehaztu beharko dira dagoen web-orrian egin nahi diren aldaketak, eta aldaketa egin baino lehen web-orriaren pantaila-argazki bat erantsiko da.

d) Prestakuntza ekintzak. Eskaeraren memorian honako datu hauek adierazi beharko dira: ikastaro(ar)en helburua, norentzat den, non eta noiz eginen den, iraupena, aurreikusitako programa eta hizlariak, eta prezioa. Orobat, kontzeptu guztiak xehakatuko dira: aretoaren alokairua, hitzaldiak,Betiere, behin betiko programa gutxienez 15 egun lehenagotik jakinaraziko zaio Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari.

e) Turismo elkarteen kudeaketa / turismo partzuergoen kudeatzailetza. Kudeatzaileak beteko dituen eginkizunen laburpena, eta deialdian aurkeztutako ekintzen azalpena, bakoitzaren aurrekontu orokorra adieraziz. Orobat, dagokion kontratuaren kopia erantsiko da, langilea berekia edo beste enpresa batekoa izan.

4. Aholkularitza edo laguntza enpresek 12.000,00 eurotik gorako zerbitzuak ematen badituzte, onuradunak frogatu beharko du hornitzaileen hautaketa eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, horretarako gutxienez 3 eskaintza ezberdin aurkeztuta.

6.2.c) Baremoa aplikatzeko dokumentazioa.

Laburpen fitxa eta memoria normalizatua eskatutako ekintza bakoitzerako nahitaez aurkeztu behar dira, dirulaguntzaren eskaerarekin batera. Dokumentu horiek balioko dute 5. oinarrian aipatzen den baremoaren balorazio irizpideen aplikazioa justifikatzeko. Dokumentazio hori ez da baloratuko eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko parametroak.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, aurkeztutako eskaerak aztertuko dira eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez, baita zer kontzeptuk eta zer kopuruk izan dezaketen dirulaguntza ere.

Diruz lagungarria den ekintza bakoitzean zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa, ekintzak dagokion baremoaren arabera baloratu ondoren eta 5. oinarriko atal bakoitzean ezarritako mugak eta irizpideak kontuan hartuta.

Adierazitako baremoan ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko agiriak nahitaez aurkeztu beharko dira dirulaguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten badira ez dira baloratuko.

Partidaren bateko aurrekontuan dagoen dirua aurreko puntuaren arabera eman behar diren dirulaguntzen batura baino txikiagoa bada, hainbanaketa lineala eginen da ekintza guztien artean, ataletako bakoitzean zehazten den bezala.

8. oinarria.–Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa.

Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa egiten duen organoak entitate interesdunari eskatuko dio jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

Eskaera osorik eta zuzen dagoela egiaztaturik, bai eta 5. oinarriko jarduera bati dagokiola ere, espedientea jarduera bakoitzerako ezarritako baremoari jarraituz baloratuko da eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko, baremo hori aplikatzean ateratzen den ehunekoarekin bat.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Dirulaguntzak emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan eskatzaileari ebazpen espresik jakinarazi ezean, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Eskatutako dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen kontra, administrazio publikoez besteko entitate eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, haiek jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

9. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, entitate onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori, ez bada enpresak berariaz horren aurka agertzen direla. Kasu horretan, enpresek aipatutako frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, dirulaguntzen entitate onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 2019ko abuztuaren 20a baino lehen, dirulaguntzaren xedeko ekintzaren baterako dirulaguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan egin behar ez bada.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketaren bat gauzatzen ez bada, emandako dirulaguntza osoa %20 murriztuko da, non eta ez den horren berri eman aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraikiz.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketa guztiak gauzatu gabe gelditzen badira, gorabehera hori lehenago ezarri denaren arabera komunikatzen ez bada, gorabehera hori aintzat hartzen ahalko da turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzen hurrengo deialdian.

4. Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

5. Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzen bada eskatutako zenbatekoaren %80 baino gutxiago gastatuta, ondorioztatzen ahalko da dirulaguntza emateko aintzat hartutako arrazoia galdu dela eta deialdiaren xedea ez dela bete. Horrelakoetan, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

6. Dirulaguntzaren xedeko gastuak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan.

Egindako jarduketen justifikazioa 2019ko azaroaren 4a baino beranduago aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

7. Dirulaguntza jasotzen duen ekintzaren gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak edo aurkezpenak barne) Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza duela adierazi beharko da. Ekintza horrek sortzen dituen euskarri guztietan agertu beharko dira Nafarroako marka turistikoa eta turismoaren logo ofiziala, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideekin bat (II. eranskinean zehazten dira). Era berean aipu hau ere agertuko da: “Nafarroako Gobernuak diruz lagundua”. Hala, gauza horiek agerrarazten ez dituzten argitalpenen, irrati-iragarkien, web-orrien edo euskarrien gastua ez da diruz lagungarria izanen. Euskarri digitalaren kasuan, turismoaren atarira joateko esteka (https://www.turismo.navarra.es/eus/home) gaineratu beharko da. Marka hori txertatzen ez bada edo esandako aipua agertzen ez bada ezein publizitate euskarri edo baliabideetan, ekintza horretarako emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela jartzea, eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duen jarduketaren berariazko aipamena egin beharko da.

Marketin digitaleko ekintzetan, Nafarroako Turismoaren esteketara bideratu beharko da:

https://www.facebook.com/TurismoReynodeNavarra

https://www.instagram.com/TurismoNavarra/

https://twitter.com/turismoNavarra

https://twitter.com/turismopro_na

https://www.youtube.com/user/NavarraTurismo

8. Zabalkunderako materialean, publizitate kanpainetan, web-orrietan edo online marketineko jardueretan erabiltzen diren irudiak eta sustapen edo komunikazio mezuek lagundu behar dute genero estereotipoak desagerrarazten.

Ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez bada, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo diru itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

10. oinarria.–Egindako jarduketak frogatzeko epeak, modua eta dokumentazioa.

10.1. Justifikatzeko epea eta modua.

Egindako jardueren justifikazioa epe hauetan aurkeztuko da:

a) 2018ko azaroaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra bitarte egindako jardueretarako, osorik bukaturik eta ordaindurik badaude, laguntza eskatzearekin batera aurkeztuko da justifikazioa.

b) 2019ko apirilaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarte egindako jardueretarako, 2019ko azaroaren 4a izanen da azken eguna justifikazioa aurkezteko.

Justifikazio agiriak aurkeztean, 6.1 oinarriko b), c) eta d) ataletan eskaeren aurkezpenerako xedatutakoa hartuko da kontuan.

10.2. Egindako gastuak eta jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Diruz lagundutako jarduketak akitu ondoan, entitate onuradunek justifikatu beharko dute jarduketa horiek egin direla, eta, horretarako, dirulaguntzaren fitxan eskura daitekeen berariazko justifikazio inprimakia aurkeztu beharko dute, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizien bidez eskaneatuta.

A) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikaziorako inprimakiaren xehetasun orrian (excel formatuan) ezarritakoaren arabera.

B) Diruz lagungarriak diren jarduera guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren exekuzioa berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko osorik edo partez, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza-eskaeran inguruabar hori adierazi beharko da.

C) Diruz laguntzen diren jarduerak ordaindu izana justifikatzeko banku agiriak.

D) Ezarritako zehaztapenen arabera diruz lagundu diren jardueren memoria zehaztua, baieztatu ahal izateko baremoan baloratu ziren irizpideak bete direla.

a. Ospakizun, ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Ekitaldiaren azken memoria, non benetan egin diren ekintzen deskribapena, ekintzaren emaitzaren eta onarpenaren balorazioa eta gauzatzearen erakusgarri grafiko bat jasoko baitira. Kirol probetako inskripzioetan edo bestelakoetan, parte-hartzaileen kopurua eta jatorria adieraziko da memoria horretan.

b. Azoka eta aurkezpenetara joatea Azken memoria, honako hauek adierazita: azokara edo aurkezpen saiora bertaratutakoen kopurua, han egondako egunak, egindako jarduerak eta kontaktuak eta azoken edo aurkezpenen azken balorazioa.

c. Zabalkunderako materiala, publizitate kanpainak eta web-orriak.

–Zabalkunderako materiala. Azken memorian honako hauek adieraziko dira: argitaratutako material mota, banaketa edo zabalkundea, egindako sustapen ekintzak eta ekintzaren emaitzaren balorazioa. Zerbitzuari editatutako material guztiaren paperezko kopia emanen zaio.

–Publizitate kanpainak. Hedabideen plana zehaztuko da azken memorian, ekintzaren data, irismena eta emaitzen balorazio bat adierazita.

Web-orriak eta marketin arloko on line ekintzak. Web-orrian egindako aldaketak behar bezala argituko dira memorian, eta, hala bada, egindako marketin arloko on line ekintzak behar bezala deskribatutako dira. Azken balorazioa ere eginen da, aurreikusitako helburuen araberakoa.

d. Prestakuntza ekintzak. Ikastaroen tokiak eta egunak, bertaratutakoen kopurua, gogobetetasun-inkestaren emaitzak eta prestatzaileak ikastaroaren gainean egindako balorazioa bilduko dira azken memorian.

e. Turismo elkarteen kudeaketa / turismo partzuergoen kudeaketa. Azken memorian aldi horren azken azterketa eginen da, eta helburuen betetze-maila baloratuko da.

E) Dirulaguntzaren xedeko ekintzarako lortutako diru-sarreren eta dirulaguntzen aitorpena. Honen ondorioetarako, honako hauek dira aitortu beharreko diru-sarrerak: babesletzak, kirol probetako inskripzioen ondoriozko sarrerak eta bazkideei dirulaguntzaren xedeko jarduketan parte hartzeagatik kobratutako kuotak edo ohiz kanpoko derramak. Bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzarik izan ez bada, hori ere aitortu beharko da.

F) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

G) Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, bidezkoa bada, hedabide horietan jarri den publizitatea.

H) Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen material guztien ale bat, iragarkiak, web-orrietan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat.

Publizitate gasturen bat eginen den kasu guztietan, diruz lagundu den materiala erakutsi beharko da; eta irratiko edo telebistako iragarkien edo elkarrizketen kasuan, adierazi behar da noiz aipatu den Nafarroako Gobernuaren Turismoak emandako dirulaguntza.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea eta aurrerakinak aurreikustea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Entitate onuradunek, baldin behar bezala justifikatzen badute ez dutela aski funts deialdira aurkeztutako ekintzen gastuei aurre egiteko eta, beraz, dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituztela, eskatzen ahalko dute onartutako dirulaguntzaren aurrerakina, %25 gehienez.

Dirulaguntza onartzeko ebazpenarekin batera ordainduko da aurrerakin hori, eta dirulaguntzaren azkeneko ordainketa egiten den unean erregularizatuko da.

12. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira jarduketa beretarako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste dirulaguntza batzuekin, baina bateragarriak beste entitate batzuek ematen dituztenekin.

Betiere, deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako bertze dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren dirulaguntzak laguntza honen fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

14. oinarria.–Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomikorako kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Zehaztapen teknikoak

Eranskin honetan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek deialdirako aurkezten dituzten ekintzak diseinatzean bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.

Turismoko Marketinaren Zerbitzuak zehaztapen hauek betetzen ote diren ebaluatuko du. Ondorioz, ezinbestekoa da aipatutako deialdiaren xede diren dirulaguntzak jaso nahi dituzten ekintzen entitate sustatzaileek zehaztapen eta ohar horiek ezagutu eta aplikatzea.

Hauek dira eskuliburu honetan agertzen diren ekintzen kategoriak:

a) Argitalpenak eta bestelako euskarriak, bai eta azoketako erakustokiak eta turismoko aurkezpen ekitaldiak egiten diren aretoen apainketa ere.

b) Web-orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak.

Ekintzaren gaineko memoriaren edukian eta formatuan behar besteko informazioa jaso beharko da jakiteko zenbateraino bete diren deialdiaren oinarriak eta eranskin honetako jarraibide teknikoen eskuliburuan jasotako aginduak, hura ebaluatu ahal izateko moduan.

a) Argitalpenak edo bestelako euskarriak (publizitate kanpainen ikus-entzunezko produktuak, roll up-ak, panelak, biniloak, irrati iragarkiak, azoken erakustokiak eta diseinua, aurkezpen saioak, etab).

–Gomendio orokorrak.

  • Edukien kalitate-alderdiak:
  • Testuak: edizio-estilo zaindua, informazio eguneratua.
  • Egitura argi eta koherentea.
  • Argazkiak: bereizmen onekoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
  • Ikus-entzunezko materiala: eguneratua, maila artistiko onekoa.
  • Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna, izendegi ofiziala erabiltzea.
  • Funtsezkoa izanen da zaintzea euskarriak egokiak direla, kontuan izanik zer erabilera aurreikusi den eta zer publiko objektibori zuzentzen zaizkion.
  • Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen dira.
  • Sustapeneko materiala egitean, arreta berezia jarriko da sustapeneko edo komunikazioko irudiak eta mezuak erabiltzean, genero estereotipoak ezabatzen laguntzeko.

–”Nafarroako Erresuma” izeneko turismo-marka txertatzea.

  • Azalaren (argitalpenetan), karatularen eta aurkezpen- nahiz itxiera-kapituluaren (ikus-entzunezkoetan) diseinuan txertatuko da, eta, oro har, gainerako euskarrien kasuan, lehentasunezko lekuan jarriko da. Irratiko publizitatearen kasuan, “Nafarroako Erresuma” markaren leloa aipatu behar da. Azoka eta aurkezpen saioen kasuan, marka hori muntaketaren dekorazioan txertatu beharko da (erakustokiak, aurkezpen mahaiak, olanak...).
  • Turismoko Marketinaren Zerbitzuak marka aplikatzeko eskuliburua dauka, eta bete behar da bertan esaten dena. Eskuliburua ondoko helbidean dago: https://www.turismo.navarra.es/eus/profesionales/descargas/logotipos.
  • Hartzaileentzat egokia den hizkuntza tratamendua. Marka hainbat hizkuntzatan egonen da. Hura aplikatzeko, Turismoko Marketinaren Zerbitzuari eskatzen ahal zaio informazioa.

–Nafarroako Turismo Atariaren web helbidea txertatzea.

Nafarroako Turismo Atariaren Web helbidea nahitaez txertatu beharko da:

  • https://www.turismo.navarra.es/eus/home (Espainiako publikoarentzako euskarriak).
  • www.visitnavarra.es (nazioarteko publikoarentzako euskarriak).

–Inprimaketa eta banaketa (argitalpenak).

  • Helmugan banatu beharreko euskarriak direnean, eragin eremu hari dagokion Nafarroako Gobernuaren sareko turismo bulegoa hornitzeko konpromisoa (ale guztien %5 gutxienez).

–Baldintzak bete direla egiaztatzea.

  • Garatutako euskarri guztien ale bana bidali beharko zaio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, egin dela eta deialdiaren oinarriak betetzen dituela egiaztatzeko. Ezinezkoa denean, tamaina edo kokapena (azoketako erakustokiak, aurkezpen ekitaldietarako aretoak, etab.) dela eta, argazki bat bidaliko da, euskarria bertan dagoela eta haren itxura modu egokian erakusten duena, eta irratiko publizitatearen kasuan, irrati iragarkiaren kopia bat igorriko da.

b) Web-orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak (online publizitatea...).

–Diseinuari buruzko gomendio orokorrak.

  • Erabilgarritasun-irizpideak kontuan hartzea, arkitektura antolatua eta senezko nabigazioa errazteko.
  • Edukien kalitatea:
  • Testuak: edizio-estilo zaindua.
  • Argazkiak: bereizmen egokia, eguneratuak, kalitate onekoak.
  • Informazio eguneratua
  • Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen da.
  • Sustapeneko materiala egitean, arreta berezia jarriko da sustapeneko edo komunikazioko irudiak eta mezuak erabiltzean, genero estereotipoak ezabatzen laguntzeko.

–“Nafarroako Erresuma” izeneko turismo-marka txertatzea.

  • Nahitaezkoa izanen da turismoko logotipoa txertatzea diruz laguntzen den webgunearen hasiera orrian, laguntzaile eta babesleentzako argi identifikatutako toki batean. Ez da nahasi behar orriaren berezko markarekin.
  • Entitate onuradunak txertatuko du eta Nafarroako Turismo Departamentuaren web ataritik jaisten ahal da, prozedura honi jarraituz: www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/.
  • Logo hori https://www.turismo.navarra.es/eus/home/ web-orriarekin estekatu behar da.
  • Behar bezala aplikatzeko, marka aplikatzeko gidaliburua hartuko da kontuan, eta aipatutako helbide horretan jaisten ahal da.

Iragarkiaren kodea: F1904820