86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO
1 ZK.KO EPAITEGIA

Iraizpenak 866/2018

Nik, Alicia Olazabal Barriosek, Bilboko Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 866/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Provinsa Navarra S.A. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2019ko ekainaren 19an 10:40an, epaitegi honetako 12. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar 10-lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta Provinsa Navarra S.A. (A31866940) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon (Bizkaia), 2019ko apirilaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Alicia Olazabal Barrios.

Iragarkiaren kodea: J1905421