86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak martxoaren 4an emandako 23E/2019 Foru Aginduarena, zeinaren bidez toki entitateentzat euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2019ko laguntzen deialdia onesten baita.

Akats bat ageri da aipatu foru aginduaren euskarazko edizioan, eta iragarki honen bidez zuzentzen da. Foru agindu hori 2019ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16koan.

5.1.1.a) oinarrian, honela dioen tokian:

“–Eremu ez-euskalduneko herrietan eta eremu mistoan ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legearen bidez sartutako udalerrietan, diruz lagunduko dira nagusiki kantu emanaldiak diren musika jarduerak, kontzertuak eta musika instrumentala, salbu eta herriko festetan egiten direnak.”

Honako hau behar du:

“–Eremu ez-euskalduneko herrietan eta eremu mistoan ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legearen bidez sartutako udalerrietan, diruz lagunduko dira nagusiki kantu emanaldiak diren musika jarduerak, kontzertuak eta musika instrumentala, herriko festetan egiten direnak barne.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 26an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1905681