1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietista-nutrizionista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka (2019ko otsailaren 11n argitaratu ziren).
Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 18ko 517E/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2018ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1B eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko egintza bat aurkaratu denez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.
Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1903935