86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpenaren kontrakoa. Ebazpen horren bidez aldatu zen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpena, barrutiko fakultatibo espezialista izateko 140 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidez betetzeari buruzkoa.

2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ekoan, argitaratua. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1903933