86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1442E/2019 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek beren merezimenduak eguneratu ditzaten Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera. Aipatutako foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

Arau horren 3.2 artikuluaren arabera, zerrenda irekietan inskripzio eskaeren hurrenkera ezartzeko, honako hauek baloratzearen ondoriozko puntuazioari jarraituko zaio: edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, helburu duen lanpostuko estamentu eta espezialitatean, urtebeteko puntu 1 emanda, edo proportzioan egoki dena.

Merezimenduen eguneraketari buruz 3.6 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, egoki da epe bat irekitzea, zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak eguneratu ditzaten, helburu duten lanpostuko estamentu eta espezialitatean. Eguneratzeko kontuan hartuko den data 2019ko apirilaren 30a da. Ordura arte hartuko dira kontuan zerbitzuak.

Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak aurkeztea; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hilabeteko epea ezartzea, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan inskribatu diren izangaiek 2019ko apirilaren 30a arte (egun hori barne) emandako zerbitzuak froga ditzaten, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347/2017 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera (Ikus jarraibideak eta eredua www.empleosalud.navarra.es web-orrian).

Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu. Izangaiek ez dituzte horiek aurkeztu beharko.

Aipatu epean aurkeztutako emandako zerbitzuen eguneraketak 2019ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetza erabiliz.

Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1905254