2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Xehetasun-azterketa, El Pilar-Santísima Trinidad kaleetan. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa El Pilar kaleko 4, 6, 9, 11, 13an eta Santísima Trinidad kaleko 4an, bertako jabeen erkidegoak sustaturik, atarien pareko espaloien lerrokadurak aldatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Irunberrin, 2019ko apirilaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1905824