86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoarena (2018ko uztailetik 2019ko ekainera bitartean egindako ikastaroak)

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 450426.

–Eskaerak egiteko epea.

Eskaerak Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, honako epe honetan: 2019ko ekainaren 1etik uztailaren 5era.

Epe hori luzaezina izanen da, eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.

–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Aurkeztu beharreko agiriak ordenantza erregulatzailean zehazten dira.

Gainerako agiriekin batera, ikasleak 1. eranskinaren ereduaren araberako eskabidea ere aurkeztu beharko du.

Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo Udalak konpultsatuak.

Eskatzaileen datuak tratatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Berriobeitin, 2019ko apirilaren 16an.–Udaleko kontu-hartzailea, Maite Echarte Zambrano.

Iragarkiaren kodea: L1905417