2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Eguesibarko alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko apirilaren 4an:
Ikusirik Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren espedientea.
Eskabideak aurkezteko epea iraganik, egoki da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Deialdiaren 4. oinarrian xedatutakoari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda aipatu deialdian, alegia, Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzekoan. Hona hemen:
–Onartuak:
013.
2. Deialdiaren 4. oinarrian xedatuaren arabera, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1904780