86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1038/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren 2017ko eskaintza onetsi zen; uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2007 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona; eta, abenduaren 12ko 102/20108 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horietan, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak, hain zuzen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 9an emandako 817/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 641/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa hori ebatzi da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, SISTEMA INFORMATIKOETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARI IZATEKO 19 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. 19 lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–8 lanpostu, txanda irekian.

–9 lanpostu, igoera txandan.

–2 lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horrexetako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko gradu titulua, unibertsitateko diplomaren titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena izatea, edo aurrekoen titulu baliokidea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hau egiteko deialdiaren erreseinan horretarako dagoen eredua aurkeztu beharko da edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen tokian idatzi beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori soilik aurkeztu beharko da eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Juan Antonio Rozas Aranguren jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Jokin Sanz Ureta jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Osasun Arloko Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Eduardo Zariquiegui Aldave jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Itziar Arrieta Salinas andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Javier Martínez de Estibariz Ochagavia jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Carmen Labaien Arce andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Pablo Azpiroz Iribas jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Luis Labiano Elcano jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Osasun Antolamenduaren Ataleko burua.

–Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Jesús Ángel Olóriz Larrea jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Horretarako, epaimahaiak argitaratuko du, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, deialdiaren tokiaren, egunaren, orduaren eta egin beharreko ibilbidearen berri emanez.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Teorikoa izanen da; ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendari buruzko 80 galdera (test motakoak) erantzun beharko dira idatziz: 20 galdera 1. zatikoak izanen dira, eta 60 galdera 2. zatitik 6.era bitartekoak. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko bi ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez ere, honela banatuak:

–Gai zerrendaren 1. zatia: 5 puntu.

–Gai zerrendaren 2. zatitik 6.era: 15 puntu.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu mugikorrik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da; ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendaren 2. zatitik 6.era arteko gaiei buruzko 40 galdera erantzun beharko dira idatziz.

Proba hau egiteko lau ordu izango dira gehienez.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Ordenagailuarekin eginen da bigarren proba hau, eta epaimahaiak ekarriko du. Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere; boligrafoak baino ezin izanen dira izan mahai gainean.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da; idatziz, ebazpen honetako I. eranskineko gai-zerrendako 2. zatitik 6.era arteko gaien gainean epaimahaiak proposatuko dituen bost kasu praktiko jorratu eta erantzun beharko dira.

Proba hau egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu mugikorrik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren erreseinaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio epaimahaiak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatua. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia aurkezteko, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen 19 lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiari buruz egiten den erreseinan.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, beren lehentasun-ordena sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu hutsak betetzeko.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Izangaiaren zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jardunean daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

C) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetakoren bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2. oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, batetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, eta bestetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa, izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, zeren, kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko baita euskara maila egiaztatzeko, eta betekizuna horretarako ematen den epea amaitu eta gero eskatuko da.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta haien funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Aukeraketa.

13.2.1. Esparruak aukeratzea.

Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeari begira aukeratzen diren esparruak deialdian parte hartzeko eskabidean berean adierazi beharko dira.

13.2.2. Kontratu mota aukeratzea.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Zerrenda bakoitzerako, izangaiek esparruen gehieneko kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

13.2.3. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.3. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta hirugarren bat, azkenik, oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, deialdiaren azken emaitzak argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, izangaiek hasierako esparru-aukera aldatu, murriztu edo zabal dezaten, baita aipatu organismoak kontratazio zerrendetan egoteko eskatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten.

13.4. Deialdi honen ondorioz prestatzen den kontratazio zerrendetako izangaiek 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte kontratazioaldi guztian.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, bete beharko da, baita zerrenda horiek indarra hartzen dutenean foru dekretu hori garatzen duen eta indarrean dagoen araudia ere.

Baldintzak bete eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barne igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskaeran.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea –eta horri eustea–, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua, eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 oinarrian eskatzen diren titulazioa eta baldintzak betetzea.

Zerrendan sartzeko, 6.3.1 oinarrian zehaztutako oposizioaldiko lehen proba egin beharko da, eta 10 puntu lortu gutxienez.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako barne igoerako txandako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta, azkenik oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratazioa egiteko izangaien zerrendak.

15.1. Sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta haien funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

15.2. Aukeraketa.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

15.3. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta hirugarren bat, azkenik, oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda. Hala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko ditu aipatu eremuan.

Horretarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, deialdiaren azken emaitzak argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, izangaiek hasierako esparru-aukera aldatu, murriztu edo zabal dezaten, baita aipatu organismoak kontratazio zerrendetan egoteko eskatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten ere.

15.4. Deialdi honen ondorioz prestatzen den kontratazio zerrendetako izangaiek 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte kontratazioaldi guztian.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

15.5. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan igoera txandan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan sistema informatikoetako erdi mailako teknikariaren lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua bete beharko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzeko indarra duen araudia ere.

Eskatutako baldintzak bete eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren barne igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskaeran.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoa izatea –eta horri eustea–, sistema informatikoetako erdi mailako teknikariaren lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua, eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 atalean eskatzen diren titulazioa eta baldintzak betetzea.

Zerrendan sartzeko, 6.3.1 oinarrian zehaztutako oposizioaldiko lehen proba egin beharko da, eta 10 puntu lortu gutxienez.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako barne igoerako txandako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta, azkenik oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. eranskina

1. atala.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Abstenitzea eta errekusatzea. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua. “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Xedapen orokorrak. Printzipioak datuak babesteko. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

2. atala.–Garapena.

1. gaia.–Informazio-sistemen diseinua. Diseinu patroiak (Gamma, Helm, Johnson & Vlissides). Integrazio patroiak (Hohpe & Woolf). UML notazioa. Jardunbide egokiak softwarearen diseinuan.

2. gaia.–Softwarearen garapena: Objektuei zuzendutako analisia eta diseinua. Objektuei zuzendutako programazioa. n geruzako arkitekturan oinarritutako aplikazioen garapena.

3. gaia.–Garapena Microsoft plataforman. Net Framework. Datuetara sartzeko teknologiak.

4. gaia.–Garapena Java EE plataforman. Lan esparruak: Java Server Faces, Spring MVC. Web Services, EJB, Iraunkortasuna.

5. gaia.–Marka edo etiketa lengoaiak. Ezaugarriak eta funtzionalitateak. HTML, XML, XSD, XSLT eta horien deribazioak. Script lengoaiak: Java Script, PHP.

6. gaia.–Datu-base erlazionalen kudeatzaileen gaineko aplikazioen garapena: SQL Server eta Oracle. Iristeko geruza, iraunkortasuna. SQL kontsulta-lengoaiak eta programazioa T-SQL-n eta PL-SQL-en. Direktorioetarako sarbidea: LDAP.

7. gaia.–Teknologiak eta garapen-inguruneak: Microsoft Visual Studio, Eclipse, JBOSS Developer Studio, NetBeans.

8. gaia.–Garapeneko arkitekturak. Bezero-zerbitzari arkitektura. Web arkitektura. SOA arkitektura. Mikrozerbitzuak.

9. gaia.–Garapenaren bizitza zikloa. Garapen-ingurune eta -tresnak. Integrazio etengabea. Proba unitarioak, funtzionalak eta integraziokoak. Dev-Ops.

10. gaia.–Kode irekiko softwarea Software librea. kontzeptuak. Lizentzia motak.

11. gaia.–Analisi eta diseinu funtzionala, erabilera kasuetan eta erabiltzaileen historietan oinarritua.

12. gaia.–Web aplikazioak. Plataforma anitzeko diseinua, gailu askotarako diseinua. Front-end web garapena eta web garapena zerbitzarian. Printzipioak eta jardunbide egokiak. Programaziorako teknologiak: applets, servlets, JSP, Phyton, Perl, Angular, CSS.

13. gaia.–Web zerbitzuak: estandarrak, loturiko protokoloak, elkarreragingarritasuna eta segurtasuna. Internazionalizazioa eta kokapena.

14. gaia.–Softwarearen kalitatea eta haren neurketa. Ereduak, adierazleak, arauak eta estandarrak.

15. gaia.–Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalaren arau teknikoak.

16. gaia.–Iturburu-kodea kudeatzeko tresnak: Git, SVN.

3. atala.–Azpiegiturak.

1. gaia.–Datu-tratamenduko zentroak (CPD): Tipologiak. Diseinua. Kudeaketa. Eskuragarritasun handia.

2. gaia.–Komunikazioak komunikazio sareak. Sareen arteko konexioa. Hari gabeko sareak.

3. gaia.–Lanpostua. Sistema eragileak. Lizentzien kudeaketa. Euskarria. Inbentarioa. Mugikortasunerako gailuak. Lan esparru digitala.

4. gaia.–Azpiegitura zerbitzaria. Zerbitzari motak: Rack, Torre, Chasis/Blades eta Hiperkonbergenteak.

5. gaia.–Zerbitzarien kudeaketa. Sistema eragileak: Windows eta Linux. Administrazio zentralizaturako tresnak.

6. gaia.–Azpiegitura zerbitzariaren birtualizazioa Birtualizazio motak: partiketa fisikoa, sistema eragilearen gaineko birtualizazioa eta HWren (Bare-Metal) gainekoa.

7. gaia.–Biltegiratzeko azpiegitura. NAS sistemak. SAN sistemak. Fiber Channel sareak. Flash biltegiratzea. NVMe. SW bidez definitutako biltegiratzea.

8. gaia.–Aplikazioak gauzatzeko plataformak: Microsoft, Java, LAMP.

9. gaia.–Datu-base erlazionalen kudeatzaileak: Administrazioa. Optimizazioa. Eskuragarritasun handia. Datu-base ez-erlazionalak.

10. gaia.–Mezularitza sistemak. kontzeptuak. Protokoloak. Zerbitzuak. Bezeroaren tresnak. Komunikazio bateratuak.

11. gaia.–Direktorio sistemak eta identitateak kudeatzekoak. Single Sign On Web eta enpresaren Single Sign On. Autentifikazio sistemak. RADIUS. Identifikazio biometrikoko sistemak. Faktore bikoitzeko sistemak.

12. gaia.–Softwarearen zabalpena. Politikak. Erremintak.

13. gaia.–Sistemen monitorizazioa eta kudeaketa Kudeaketa sistemak. Sarea eta zerbitzariak kudeatzeko sistemak. Gertaerak kudeatzeko sistemak. SNMP protokoloa.

14. gaia.–Negozioari jarraipena emateko plana. ISO 22.301.

4. atala.–Proiektuen eta zerbitzuen kudeaketa.

1. gaia.–Proiektuen kudeaketaren kontzeptu-esparrua: proiektu baten definizioa eta ezaugarriak. Proiektu baten bizi-zikloa.

2. gaia.–Proiektuak kudeatzeko prozesuak: proiektu baten prozesuak. Prozesu taldeak.

3. gaia.–Proiektuen kudeaketa Integrazioa. Norainokoa. Proiektuaren denbora. Proiektuaren kostua. Proiektuaren kalitatea. Giza baliabideak. Komunikazioak. Arriskuak. Proiektuari loturiko erosketak.

4. gaia.–Lantaldeak koordinatzeko teknikak. Lan bilerak egoki kudeatzeko teknikak. Aldaketaren kudeaketa, informazio sistemen ezarpena antolatzeko orduan.

5. gaia.–Sistemen ezarpena produzitzen jartzea. Zerbitzu maila: zerbitzuak definitzea, beharrezko ezaugarriak eta prozedurak. Aldaketaren kudeaketa.

6. gaia.–Metodologia arinak: SCRUM, Kanban, erabiltzen diren tresnak. Metodologia aurresaleak: kateko garapena. Metodologia iteratiboak.

7. gaia.–Zerbitzuen kudeaketa: ITIL v03.

8. gaia.–Zerbitzuen kudeaketa: ISO 20.000.

5. zatia.–Segurtasuna.

1. gaia.–Ziber-krimena: eraso eta erasotzaile motak. Intrusio teknikak.

2. gaia.–Lanpostuko segurtasuna Malwarearen aurkako sistemak. Segurtasuna gailu mugikorretan.

3. gaia.–Segurtasun proiektu global bat egitea Auditoriak eta arriskuen kudeaketa.

4. gaia.–Kriptografia klabe pribatuko eta publikoko sistemak. Ziurtagiri elektronikoak. Blockchain.

5. gaia.–Perimetroko segurtasuna su-ebakitzaileak: motak eta teknologiak. Egoerak aztertzen dituzten suebakiak. Aplikazioen suebakiak (NGFW). Web aplikazioen suebakiak (WAF). Suebakiak IDS eta IPS datu-baseetan. Web iragazpenerako sistemak.

6. gaia.–Segurtasuna komunikazio sareetan.

7. gaia.–Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistemak. ISO27000. Segurtasun eskema nazionala.

8. gaia.–Gorabeheren kudeaketa. CERT.

9. gaia.–Segurtasuna aplikazioen bizitza zikloan. Aplikazioen garapen segurua.

10. gaia.–Informazioa ikusaraztea, zaintzea eta ustiatzea. SIEMetik adimen artifizialera.

6. atala.–Atariak eta datuen analitika.

1. gaia.–Web-erako informazio arkitektura: sormena eta diseinua, irudi korporatiboa, linea editoriala, edukien egitura, nabigazio modeloa, etiketatua, bilatzeko sistemak.

2. gaia.–Web-orrien tipologia: generalistak, bertikalak, direktorioa, transakziozkoak, promoziokoak.

3. gaia.–Herritarrei, langileei eta laguntzaileei zuzendutako atari korporatiboak. Funtzionalitate nagusiak: integrazioa, pertsonalizazioa, edukien kudeaketa, enpresa inteligentzia, lankidetza.

4. gaia.–Erabilerraztasuna, diseinu unibertsala eta erabilgarritasuna Entzuleriaren segmentazioa eta pertsonalizazioa. Gailu askotara egokitutako edukien argitalpena.

5. gaia.–Ezagutzaren kudeaketa Ezagutza gordea eta esplizitua. Pertsonalizazioa. Lankidetzarako tresnak.

6. gaia.–Web edukien kudeatzaileak. SEO bilaketa, bilaketa- eta indexazio-tresnak eta crawlers-spiders.

7. gaia.–Negoziorako adimen sistemak (Business Intelligence): kontzeptua eta arkitektura; ustiapena eta administrazioa.

8. gaia.–Business Intelligence sistemak analizatzea eta diseinatzea.

9. gaia.–Erauzteko, eraldatzeko eta kargatzeko prozesuak.

10. gaia.–Informazioaren modelaketa dimentsionala. Datuaren gobernantza.

11. gaia.–Erabakiak hartzera bideratutako aginte-taula integralen, adierazleen eta sistemen analisia eta diseinua.

12. gaia.–Datu-meatzaritza. Kudeaketa arazoak ebazteko nola aplikatu. Teknologia eta algoritmoak. Lineako prozesaketa analitikoa (OLAP). Big Data.

13. gaia.–Adimen artifiziala. Machine Learning. Deep Learning.

II. eranskina

Sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuak

LANP.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

863

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

902

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

927

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

928

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

930

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

933

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

953

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

954

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

957

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

973

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

65874

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKA, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

36049

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

38050

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

38982

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

38983

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

38985

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

912

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

SARRIGUREN

FUNTZIONARIOA

5844

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

7477

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1905468