85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1121. lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, udal katastroko 2. poligonoko 1121. lurzatian, Familia Puerta Inversiones SLk sustatua, lurzatiari beste erabilera bat gehitzeko, oporretako ostatuaren jarduera eta beste erabilera osagarri batzuk sustatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1905287