85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2. lurzatian. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2019ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beasoain-Egillorko (Ollaran) Kontzejuko 1. poligonoko 2. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Adolfo Jiménez Morenok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Ollaranen, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1904988