85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2. poligonoko 18. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, katastroko 2. poligonoko 18. lurzatiari dagokiona.

2018ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, eman zen argitara Bidari Juanena Alemanek sustatutako xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Urrozko (Nafarroa) 2. poligonoko 18. lurzatikoa. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 6/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki zen behin betiko onestea Urrozko (Nafarroa) 2. poligonoko 18. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Bidari Juanena Alemanek sustatua.

Urrozen, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905203