85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

453/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 48/2019 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriaren 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 435905.

2019ko otsailaren 4an, Landa Garapeneko, Nekazaritako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 48/2019 Ebazpena argitaratu zen (23. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriaren 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 435905.

Gerta daiteke ebazpen horretan eskaerak aurkezteko aipatzen den epea nahikoa ez izatea, departamentuari eskaerak betetzen eta aurkezten laguntzen dioten entitateek jarduera horiek gauzatu ditzaten behar bezalako zehaztasunarekin. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da hasieran ezarritako epea, 2019ko maiatzaren 6an amaitzen dena, luzatzea. Horrela, 2019ko maiatzaren 13ra arte aurkezten ahalko dira eskaerak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 48/2019 Ebazpenaren ebazpen zatiko 4. puntua aldatzea 2018ko deialdian, eskaerak aurkezteko epeari buruzkoa, hain zuzen (aipatu ebazpen horren bidez Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriaren 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren). Aldaketa dela eta, honela geldituko da idatzita:

“4. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko deialdian.

Deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 13an bukatuko da.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari komunikatzea.

4. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1905823