2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, 1. aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
B) Kreditu berezia.
1532 6190002.–Etxauriko errepidea zolatzea, 3. fasea: 121.921,57 euro.
Finantzaketa:
87000.–Baliabide atxikiengatik dagoen diruzaintzako gerakina: 121.921,57 euro.
Orkoienen, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1905034