85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpo izanen denez 2019ko apirilaren 19tik 24ra, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi Silvia Chivite Yoldiren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitara ematea.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1905145